237. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

60C/2018 EBAZPENA, urriaren 26koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Nafarroako Elikagaien Biltegizainen sektorearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Nafarroako Elikagaien Biltegizainen sektorearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31001505011981), erregistro honetan sartu zena 2018ko urriaren 23an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuetako batzuek (CC.OO eta UGT) 2018ko urriaren 10ean sinatua, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko urriaren 26an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako Elikagaien Biltegizainen sektorearen hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1813109