237. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2019ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta kanonak

Orisoaingo Udalak, 2018ko azaroaren 21ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen onestea 2019rako zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta kanonak, eta erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita sartuko dira indarrean.

Lehena.–Zerga-tasa hauek onestea:

–Lurraren gaineko kontribuzioa, %0,25.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,2.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):

  • Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan xedaturikoak izango dira.
  • Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %16ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Orisoainen, 2018ko azaroaren 23an.–Alkate udalburua, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1814466