237. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2018ko azaroaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Etxarri Aranatzen, 2018ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1814843