237. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Emaitzaren aldarrikatze-akta, Lizarrako Eskualdeko
Hauteskunde Batzordeak egina

Toki esparruko herri-galdeketak arautzen dituen urriaren 28ko 27/2002 Foru Legearen 26.3 artikuluak ezartzen duenari jarraikiz, argitara ematen da Aiegiko udalerrian egindako herri-galdeketaren emaitzen aldarrikatze-akta:

Lizarran, 2018ko azaroaren 22an.

10:00ak direla, eta iraganik Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoaren 108.2 artikuluan ezarritako egun bateko epea –erreklamazioak eta kexak aurkeztekoa, hauteskunde batzorde honen boto-kontaketaren saioaren aktaren aurka– eta kontuan harturik ez dela halakorik aurkeztu, honako honi buruz Aiegiko Udalak deituriko herri-galdeketaren emaitzak aldarrikatzen dira: Aiegi, egun eremu ez euskaldunean dagoena, eremu mistoan sartzea Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1996 Foru Legearen ondorioetarako.

Ohartarazten da aipatu herri-galdeketan honako emaitza hauek izan zirela:

–Hautesle kopurua: 1.849.

–Boto-emaileak: 766.

–Galdeketaren galdera bakarrari emandako “Bai” boto kopurua: 361.

–Galdeketaren galdera bakarrari emandako “Ez” boto kopurua: 391.

–Boto zurien kopurua: 4.

–Boto baliogabeen kopurua: 10.

Aurrekoari jarraikiz eta Toki esparruko herri-galdeketak arautzen dituen 27/2002 Foru Legearen 26. artikuluan eta Hauteskunde Araubide Orokorraren 5/1985 Lege Organikoaren 108. artikuluan ezarritakoarekin bat, Lizarrako hauteskunde batzorde honek “Ez” erantzuna aldarrikatzen du boto gehien jaso duen erantzun gisa honako galdera bakar honi emandakoen artean: “Nahi al duzu Aiegi, egun eremu ez euskaldunean dagoena, eremu mistoan sartzea Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1996 Foru Legearen ondorioetarako?”.

Aurrekoari jarraikiz eta Toki esparruko herri-galdeketak arautzen dituen 27/2002 Foru Legearen 26. artikuluan eta Hauteskunde Araubide Orokorraren 5/1985 Lege Organikoaren 108.5 eta 108.6 artikuluetan ezarritakoarekin bat, akta honen hiru ale egiten dira, artxibatzeko eta Aiegiko Udalari jakinarazteko, argitara dadin, aipatu arauek agindutakoarekin bat.

Aiegin, 2018ko azaroaren 26an.–Alkatea, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1814558