232. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

2019ko zerga-tasak

Legardako Udalak, 2018ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, zerga-tasak onetsi zituen. Ondotik zehazten dira, informazio gisa:

1.–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa.

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko zerga: Tasa: %0,2526.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko zerga: Tasa: %0,754.

2.–EJZ. 1 koefizientea.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Tasa: %4,50.

4.–Herri-lurretako aprobetxamenduak, igoerarik gabe.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga.

Tarifa ofiziala.

6.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga, aldaketarik gabe.

Onespen honen kontra uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakian aipatzen diren errekurtsoak aurkezten ahal dira.

Legardan, 2018ko azaroaren 20an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L1814266