232. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, Lizarrako kirol klubei eta kirolari profesionalei diru-laguntzak emateko 2018ko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 28.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 424813.

Deialdiaren xedea da arautzea egoitza soziala Lizarran edukita oinarriko kirola egiten ez duten kirol klub eta kirolari profesionalentzako diru-laguntzak.

Diru-laguntzaren xedea da Lizarran kirol ekitaldiak, hitzaldiak eta ateraldiak antolatu eta egitea, eta klubek edo kirolariek hiriko izena zabaltzea parte hartzen duten nazioko eta nazioarteko txapelketetan.

Onuradunak: egoitza soziala Lizarran duten kirol klubak eta kirolari profesionalak.

Oinarri arautzaileak: laguntzaren oinarri arautzaileak deialdia onesten duen erabakiaren eranskinean daude, alegia, egoitza soziala Lizarran duten kirol klubei eta kirolari profesionalei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duen erabakiaren eranskinean.

Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 16.475 eurokoa da.

Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea 10 egunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Lizarran, 2018ko azaroaren 19an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1814285