232. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Egoitza elektronikoa sortzea

2018ko azaroaren 16ko 389/2018 Ebazpenaren bidez eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa betez, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten.

EBATZI DUT:

1. Cintruenigoko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://cintruenigo.sedelectronica.es helbide elektronikoan. Cintruenigoko Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

2. Ohartaraztea aurreko puntuan aipatzen den egoitza elektronikoak indarra hartuko duela ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

3. Honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hori Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Cintruenigoko Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik hasita.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauek aurkeztu ahalko dira:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2018ko azaroaren 20an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1814229