232. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Plan berezia 18. poligonoko 288. lurzatian. Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2018ko irailaren 26an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, Gipuzkoa etorbideko 50. zenbakiko eraikinean, jabeen erkidegoak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta planaren testua.

Halaber, argitara ematen dira plan bereziaren ondoriozko hirigintzako determinazioak; horiek Berriozarko Arau Subsidiarioen determinazioetara gehitzen dira, C unitatean, 18. poligonoko 288. lurzatian (Gipuzkoa etorbideko 50. ataria).

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Berriozarren, 2018ko azaroaren 20an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

ERANSKINA

Plan berezia 18. poligonoko 288. lurzatian (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1814309