228. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Lan eskaintza publikoa 2018. urterako

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2018ko azaroaren 20an egindako bilkuran:

“Kontuan harturik Iruñeko Udalaren 2018ko Plantilla Organikoan dauden lanpostu hutsak, bat etorrita Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoarekin, betiere Iruñeko Udaleko funtzionarioen lan-baldintzei buruzko 2018ko azaroaren 16ko negoziazio-mahaian hitzartutakoaren arabera eta espedientean jasotako gainerako dokumentazioa ikusirik, honako hau erabakitzen da:

Lehena.–Iruñeko Udalaren Lan Eskaintza Publikoa onestea 2018. urterako, bertan honako lanpostu hauek sartuta:

–Ekonomista lanpostu 1.

–Kontu-hartzaile Ordezkari lanpostu 1.

–Tributu Ikuskatzaile lanpostu 1.

–Industria Ingeniari Tekniko lanpostu 1.

–Arkitekto lanpostu 1.

–Partaidetzako 2 Teknikari lanpostu.

–Gazteriako Teknikari lanpostu 1.

–Berdintasuneko Teknikari lanpostu 1.

–Udaltzaingoko 7 Udaltzain lanpostu.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Iruñeko Udalaren Lan Eskaintza Publikoa 2018. urterako.”

Iruñean, 2018ko azaroaren 20an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Martín Abaurrea San Juan.

Iragarkiaren kodea: L1814255