219. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

525/2018 EBAZPENA, urriaren 18koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana 2018-2019 ikasturterako.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapenaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuaren I. kapituluko 2. artikuluan ezartzen denez, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua legeak betearazten dituen administrazio organoa da. Gainera, hezkuntza administrazioa eta ikastetxeak gainbegiratzen eta ebaluatzen ditu, bai eta aholku ematen ere, eta haientzat txostenak egiten ditu, hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzeko asmoz. Foru dekretuaren 3. artikuluan, hezkuntzako ikuskapenaren zerbitzuak aipatzen dira, helburu horiek betetzeko.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana plangintza instituzionalerako oinarrizko tresna da, eta urtero agintzen du hezkuntzako ikuskatzailetzak Nafarroako Foru Komunitatean garatu beharreko jarduketen multzoa, araudiak esleitzen dizkion eginkizunen eta eskudantzien zehaztapen gisa.

Orobat, 80/2008 Foru Dekretuak honako hau xedatzen du 18. artikuluan: “Hezkuntzako Ikuskapenaren epe ertaineko gidalerroak islatzen dituen agiri instituzionala da plan estrategikoa” eta plan honek “helburuak, estrategiak eta barne ekintzako ildoak ezarriko ditu, eta Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko da”. Eta 19.1 artikuluak hauxe ezartzen du: “Plan Estrategikoa urteko jarduketa planen bidez garatu eta zehaztuko da. Urteko plan horiek Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira” (gaur egun “Hezkuntzako zuzendari nagusiaren” ebazpen bidez).

Urriaren 15eko 454/2017 Ebazpenaren bidez Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren 2017-2021 aldirako Plan Estrategikoa onetsi denez, orain Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana ezarri behar da 2018-2019 ikasturterako.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak 2018-2019 ikasturterako jarduketa argi eta zehatz ezartzea ahalbidetzen duten helburuak, ekintzak, baliabideak eta denborak aurreikusten ditu plan horrek.

Planaren bidez modu koherentean antolatu eta sistematizatu nahi da Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eguneroko lana, horrela zerbitzuko kideen lana erraztu, testuinguru batean kokatu eta koordinatzeko.

Bestetik, urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak, 9. artikuluan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren egituraren barrenean txertatzen du Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua.

Horregatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana onestea 2018-2019 ikasturterako. Hona hemen

OINARRIAK

1. Urteko Jarduketa Plana.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren jarduerak urtero plangintza eta berrikuspena egitea eskatzen du, hezkuntza sistemaren errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean erantzun eraginkorra eman ahal izateko. Urteko jarduketa plan hau 2018-2019 ikasturtean ikuskatze lana bideratuko duen lan esparrua da.

Indarra duen araudiak Hezkuntzako Ikuskatzailetzari esleitzen dizkion eginkizunen garapenean txertatzen dira Urteko Jarduketa Planean ageri diren zerbitzu edo jarduketa guztiak.

Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko hezkuntza sistema osatzen duten ikastetxe, programa, zerbitzu eta jarduera guztiak sartzen dira planaren aplikazio eremuan. Testuinguru horretan, planak ikastetxean berean egiten diren ikuskapenak lehenesten ditu, hezkuntza prozesua garatzen duen oinarrizko hezkuntza erakundea den aldetik.

Plana prestatzerakoan kontuan hartu dira Hezkuntzako Ikuskapenaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen 80/2008 Foru Dekretuan xedatutakoa, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren 2017-2021 aldirako Plan Estrategikoan ezarritakoa, Ikuskapen Zerbitzuaren antolaketaren eta funtzionamenduaren berrikuspenaren emaitzak, 2017-2018ko Urteko Planaren ebaluazioa eta Hezkuntza Administrazioak 2018-2019 ikasturterako dituen eskaera berriak.

2. Urteko Jarduketa Planaren helburuak.

Honako hauek dira Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Planak 2018-2019 ikasturterako dituen helburuak:

a) Ikuskatzailetzak ikastetxeei, Hezkuntza Departamentuari eta hezkuntza komunitate osoari ematen dizkien zerbitzuen plangintza ziurtatzea.

b) Ikuskatzailetzaren jarduketak zehaztea kontrolaren eta gainbegiratzearen arloan.

c) Ikuskatzaileek ikastetxe, irakasle eta programak ebaluatzeko egin behar dituzten jarduketak ezartzea.

d) Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistema ebaluatzeko Ikuskatzailetzak egin beharreko jarduketak zehaztea eta Ebaluazio Institutuari laguntzea Nafarroako ikastetxeetan egiten diren nazioko edo nazioarteko ebaluazioak egiten.

e) Ikastetxeentzako aholkularitza jarduketak identifikatzea.

f) Hezkuntza administrazioari informazioa emateko eta Hezkuntza Departamentuko bestelako zerbitzuekin elkarlanean aritzeko jarduketak ezartzea.

g) Hezkuntzako Ikuskatzailetzaren eginkizunen esparruan, ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko jarduketak identifikatzea.

h) Ikuskatzailetzaren jarduketak zehaztea ikasleak eskolatzeko arloan.

i) Ikuskatzaileen jarduketak ezartzea, ikastetxeetako irakasleen plantillak zehazteko.

j) Planaren jarduketen definizioaren, ezarpenaren eta hobekuntzaren gaineko erantzukizunak zehaztea.

k) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren kalitatea kudeatzeko sistemak mantentzea, planaren helburuak lortzeko.

l) Kalitatea kudeatzeko sistemen ezarpena ebaluatzea ikastetxeetan.

m) Zerbitzuko langileen ezagutza berritu eta handitzeko jarduerak zehaztea, planean aurreikusitako zerbitzuak ematean kalitatea eta bikaintasuna lortzearren.

n) Ondorioak atera eta proposamenak egitea, egindako jarduketei buruzko txosten eta azterlanak eginez.

ñ) Kasuan kasuko ikasturtearen ekintza estrategikoaren plana diseinatu eta gauzatzea, helmuga estrategikoak lortzeko aurrera egiteko moduan.

3. Urteko Jarduketa Planaren edukia.

2018-2019 Urteko Jarduketa Planean sartutako jarduera eta zerbitzuak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak zerbitzu horien hartzaileen premiei eta espektatibei erantzuna emateko egin behar dituenak dira. Zerbitzu horietako bakoitza ematen da kasu bakoitzari lotutako prozesu bat gauzatuz.

Ebazpen honen I. eranskinean –Prozesuen matrizea–, 2018-2019 ikasturtean garatu asmo diren gako prozesu eragileak, bezeroei zerbitzu ematekoak, agertzen dira.

Ebazpeneko II. eranskinean –Urteko Jarduketa Plana–, Zerbitzuko kideek egin beharreko zerbitzu eta jarduerak zehaztu dira, honako hauek adierazita: epeak, emaitzak, arduradunak eta ebaluatzeko adierazleak.

Ebazpeneko III. eranskinean –Ekintza Estrategikoaren Planean– ikasturte honetarako ezarritako helmuga estrategikoak lortzea ahalbidetuko duten prozesu eta proiektuen diseinua eta garapena ezarri dira.

Ebazpeneko IV. eranskinean –Jarraipena eta ebaluazioa–, jarraipen sistema bat aurreikusi da, II. eranskinean –Urteko Plana– aipatutako zerbitzu eta jardueren lorpen maila neurtzeko, aldaketa beharrak atzemateko eta, hala badagokio, behar diren doikuntzak egiteko.

4. Erantzukizunak.

Plan honek bere baitako zerbitzu eta jarduketen diseinuan, ezarpenean, jarraipenean eta hobekuntzan erantzukizunak zehazten ditu. Gainera, plana egoki gauzatzeko, zerbitzuko zuzendariak beste eginkizun eta zeregin batzuk esleitzen ahalko dizkie atalburuei, koordinatzaileei eta ikuskatzaileei.

Ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuak Hezkuntzako Ikuskatzailetzari esleitzen dizkion eskumenak erabiliz, ikuskatzaileak, orobat, argibideak, aholkuak eta orientabideak emanen dizkie ikastetxeei etengabe, bitarteko lana eginen du eta, hezkuntza komunitateak eskatuz gero, behar duten laguntza emanen die, deusetan galarazi gabe irakaslana, ikastetxeak eta, oro har, hezkuntza sistema etengabe hobetzera bideratutako kontrol, gainbegiratze eta ebaluazio lanak.

5. Kalitatea kudeatzeko sistema.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuan kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzeko hasitako prozesuarekin bat, 2018-2019 ikasturtean, finkatu diren azpiprozesuak ezartzen jarraituko da, baita beste berri batzuen prozedurak ezartzen ere, uste baita sistema horrek zerbitzuaren funtzionamendua arindu eta koherenteagoa eta homogeneoagoa egiten duela, eta, aldi berean, ikuskatzaileen praktika hobetzen laguntzen duela.

6. Ikuskatzaileen prestakuntza.

Prestakuntza plan bat ere gauzatzea aurreikusten da, beharrezkoa izanen duten planaren eremuetan ezagutza garatzeko tresna egoki gisa. 2018-2019 Prestakuntza Planean zehaztuko da prestakuntza ekintza horien garapena.

Prestakuntza instituzionaleko ekintzak nahitaezkoak izanen dira, eta lan ordutegian eginen dira.

7. Jarraipena eta ebaluazioa.

Planaren jarraipena eta ebaluazioa eskualdeko lantaldeen bilera arruntetan eta koordinatzaileek zerbitzuko zuzendariarekin egin beharrekoetan gauzatuko dira. Egindako lanak ebaluatzeaz gain, Urteko Jarduketa Plana gauzatzeko behar diren neurri zuzentzaileak hartuko dira bilera horietan.

Ikasturtea bukatutakoan, arduradunek planaren betetze mailaren azken ebaluazioa eginen dute. Ondorio nagusiak zerbitzuaren Urteko Memorian jaso, eta Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari helaraziko zaizkio.

Horretarako ebazpen honen IV. eranskinean –Jarraipena eta ebaluazioa– heldu den eredua erabiliko da.

8. Aurreikusitako aldaketak.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Plana, berez, eginkizunak jada finkatuak dituen lan tresna bat da.

Dena dela, planaren dinamikak eta hezkuntza-errealitatean sortzen diren beharrak ikusita, aldaketak sartzen ahalko dira gauzatu ahala.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak egiten ahalko ditu aldaketa horiek, noiznahi; eta zerbitzuko zuzendariak ere egin ditzake, presako jarduketaren bat egin beharra dagoela uste duenean, baina, betiere, zuzendari nagusiari horren berri emanda.

Hezkuntza Departamentuko gainerako zerbitzuetako zuzendariek egindako proposamenek Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariaren onespena beharko dute, ezarritako Urteko Planaren barrenean daukaten bideragarritasuna baloratuko baitu.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Hirugarrena.–Ebazpen honen eta dagozkion oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Laugarrena.–Ebazpena eta oinarriak igorriko dira Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2018ko urriaren 18an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

PROZESUEN MATRIZEA 2016

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua

PROZESUAK

DOK.

JABEA

GAKO DIREN PROZESU ERAGILEAK (Bezeroentzako zerbitzua)

PRODUKTUA EGITEA

MP07

Zerbitzuaren plangintza eta diseinua

Katalogoa eta zerbitzuen gutuna onestea

Zerbitzu berriak diseinatu eta garatzea

Hasierako plangintza

Txostenak egin eta ikus-onestea

Ikastetxeekiko harremanak: bisita

PR0701

PR0702

PR0703

PR0704

PR0705

Zerbitzuko zuzendaria

Zerbitzu ematea

Kontrola eta gainbegiratzea

PR0711

Ikasturtearen hasiera gainbegiratzea: ikastetxeen antolaketa-alderdiak

Ikastetxeen urteko plangintza gainbegiratzea: Urteko Programazio Orokorra eta memoriak

Ikasketen jarraipena

Irakasleen hutsegite-parteak gainbegiratzea

Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan ikur, logotipo eta idazkunen erabilera baimendu eta kontrolatzea

Ikastetxeetako egutegia eta ordutegia onestea

Aniztasunari erantzuteko programen eskaerak gainbegiratzea

Agirien egiazkotasuna gainbegiratu eta ikus-onestea

Ikastetxe pribatu itunduen eskola jarduerak eta zerbitzuak baimendu eta erregistratzea

Zerbitzu osagarriak gainbegiratzea: jantokia eta garraioa

SB071101

SB071102

SB071103

SB071104

SB071105

SB071106

SB071107

SB071108

SB071109

SB071110

Ikuskatzailea

Ikastetxeen, irakasleen eta programen ebaluazioa

PR0712

Ikastetxeen jardunaren ebaluazioa

Ikastetxeetako autoebaluzioaren eta planen jarraipena

Ikastetxeek kalitatearekin hartutako konpromisoaren ebaluazioa

Ikastetxeek kalitatea kudeatzeko duten sistemaren ebaluazioa

Irakasleen borondatezko ebaluazioa

Zerbitzu berezien ebaluazioa

Praktiketako funtzionarioen ebaluazioa

Lehen urteko jardun profesionalaren ebaluazioa

Zuzendaritza lana ebaluatzea

Programen ebaluazioa

SB071201

SB071202

SB071203

SB071204

SB071205

SB071206

SB071207

SB071208

SB071209

SB071210

Ebaluazio arloa

Ikastetxeei aholku ematea

PR0714

Ikastetxeei arauen gaineko aholkuak ematea

Ikastetxeei antolaketaren eta curriculumaren gaineko aholkuak ematea

Gurasoei eta ikasleei aholkuak eta orientazioa ematea

SB071401

SB071402

SB071403

Ikuskatzailea

Hezkuntza administrazioari informazioa ematea eta harekin elkarlanean aritzea

PR0715

Hezkuntza administrazioak eskatuz gero, txostenak eta azterketak egitea

Hezkuntza itunei buruzko txostena egitea

Eskolatze-aldia malgutzearen gaineko txostena egitea

Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek HHn eta LHn ikasturte bat gehiago jarraitzeko eta Batxilergoa bloketan zatitzeko baimena emateko txostenak egitea

Espazioen beharrei buruzko txostena egitea

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea informazio publikoa eskuratzeko eskaeretan

Ikasketa berriak baimentzeari buruzko txostena egitea

Ikastetxeak baimendu, ireki eta ixteko txostena egitea

Eskola espazioen desafektazioari buruzko txostena egitea

Irakasleen alorreko batzorde eta epaimahaietan parte hartzea

Ikasleak ebaluatzeko batzorde eta epaimahaietan parte hartzea

Departamentuak sortutako batzorde eta lantaldeetan parte hartzea

Departamentuaren arau-proposamenak berrikustea

Ikastetxeetako zuzendarien aukeraketan parte hartzea

Ikastetxeetako zuzendarien ohiz kanpoko izendapenen proposamena

Material didaktikoak Nafarroako curriculum ofizialari nola egokitzen zaizkion aztertzea

SB071501

SB071502

SB071503

SB071504

SB071505

SB071506

SB071507

SB071508

SB071509

SB071510

SB071511

SB071512

SB071513

SB071514

SB071515

SB071516

Ikuskatzailea

Bizikidetza

PR0716

Ikasleen kalifikazioei buruzko erreklamazioak

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea ikasleei hezkuntza-neurriak aplikatzeko prozeduretan eta/edo ikastetxez aldatzeko proposamenetan

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea eskolako jazarpena gertatzen denean

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea kontratua suntsitzeko prozeduran

Funtzionarioen aurkako diziplina espedienteak tramitatzea

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea laneko jazarpena gertatzen denean

Erreklamazio eta salaketei buruzko txostenak egitea

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea hezkuntza komunitatean alarma sortzen duten gertakari larriak daudenean

SB071601

SB071602

SB071603

SB071605

SB071606

SB071607

SB071608

SB071609

Bizikidetza arloa

Hezkuntza arloko plangintza

PR0717

Eskola maparen azterketa

Hezkuntza eskaintzari buruzko proposamena egitea eta ikastetxeei jakinaraztea

Ikastetxeetako ikasleen eta taldeen errolda egitea eta eguneratzea

SB071701

SB071702

SB071703

Hezkuntzako Plangintzaren Arloa

Eskolatzea

PR0717

Eskolatze prozesua koordinatzea eta ikasleak ikastetxeetan onartzeko prozesua gainbegiratzea

Ikasleen eskolatzeari buruzko azterlanak egitea

Eskolatzeari buruzko argibide eta aholkuak ematea ikasleei eta gurasoei

Araudia prestatzea

SB071704

SB071705

SB071706

SB071707

Eskolatze arloa

Plantillak zehaztea eta baliabideak aurreikustea

PR0718

Ikastetxeen plantilla organikoaren proposamena zehaztea

Ikastetxeen funtzionamendurako plantillari buruzko proposamena zehaztea

Irakasle ibiltarien ibilbideak antolatu eta gainbegiratzea

Hezkuntzako giza baliabideen beharrei eta erabilerari buruzko azterlanak

SB071801

SB071802

SB071803

SB071804

Baliabideen Plangintza Arloa

PROZESU ESTRATEGIKOAK

ZUZENDARITZAREN ERANTZUKIZUNA

MP05

Xedea

Politikak

Plan Estrategikoa

Urteko Plana

Erantzukizunak

PR0501

PR0502

PR0503

PR0504

PR0505

Zerbitzuko zuzendaria

SOSTENGU ETA KUDEAKETA PROZESUAK

NEURKETA, AZTERKETA ETA HOBEKUNTZA

MP08

Zerbitzuen eta prozesuen jarraipena eta neurketa

Desadostasunak kudeatzea

Hobekuntzaren kudeaketa Zuzenketa ekintzak, prebentzio ekintzak eta berrikuntzaren kudeaketa

Bezeroek zer hautematen duten neurtzea

Barne auditoretza

Datuen azterketa

Irizpideak homogeneizatzea eta kalibratzea

Hobetzeko teknikak eta baliabideak

Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak

PR0801

PR0802

PR0803

PR0804

PR0805

PR0806

PR0807

PR0808

PR0809

Kalitateko arduraduna

BALIABIDEEN KUDEAKETA

MP06

Langileen kudeaketa

Langileen hornikuntza

Langileen harrera

Ikuskailetzako lehen urteko jardun profesionalaren ebaluazioa

Ikuskatzeko ikastetxeak esleitzea

Ordezkapenak kudeatzea

Prestakuntza instituzionala

Lan giroa: bizikidetza eta aitortza

Barneko komunikazioa

PR0601

PR0602

PR0603

PR0604

PR0605

PR0606

PR0607

PR0608

Zerbitzuko zuzendaria

Baliabideen kudeaketa

Baliabideen esleipena (azpiegituren zuzkidurak)

Instalazioen eta tresneriaren mantentze-lanak

Informazioko ekipoak: Eco

Larrialdien prebentzioa eta tratamendua

Erregistroa eta artxiboa

Ekonomia eta erosketak kudeatzea

Hornitzaileak ebaluatu eta hautatzea

Kanpoko komunikazioaren kudeaketa: argitalpenak eta web-orria

PR0611

PR0612

PR0613

PR0614

PR0615

PR0616

PR0617

PR0618

Zerbitzuko zuzendaria

KALITATEA KUDEATZEKO SISTEMA

MP04

Kalitatearen eta prozesuen eskuliburua egitea

Dokumentazioaren kontrola

Sistemako erregistroen kontrola

Prozesuak-azpiprozesuak diseinatu eta garatzea

Kalitatearen planifikazioa

Kalitate-sistema berrikustea

EFQM autoebaluazioa

PR0401

PR0402

PR0403

PR0404

PR0405

PR0406

PR0407

Kalitateko arduraduna

II. ERANSKINA

URTEKO JARDUKETA PLANA

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua - 2018-2019 ikasturtea

EGUTEGIA

(Noiz gauzatu)

ZERBITZUA-JARDUERA

EMAITZA

APLIKAZIO ESPARRUA

ARDURADUNA

(Jabea)

ADIERAZLEA

(Ebaluazioa)

OHARRAK

Kodea

Izena

Txostena/Bisita

Data

Ikasturte osoan zehar

SB071401/02

Ikastetxeentzako aholkularitza eta orientazioa, eta araudiari, antolaketari eta curriculumari buruzko informazioa

Noizbehinkako txostena

Etengabea

Ofizioz eta hezkuntza administrazioak eta hezkuntza komunitateak eskatuta

Ikuskatzailea

Zuzendaritza taldeek aholkularitzarekin duten gogobetetasun indizea

Etengabeko lana eginen da, ofizioz edo alderdi batek eskatuta.

Aholkularitza, orientazioa eta laguntza, erantzuna emateko ikastetxeetako ekimenei, proiektuetan, planetan eta gai garrantzitsuetan.

Ikasturte osoan zehar

SB071104

Irakasleen hutsegite-parteak gainbegiratzea

Soldatatik deskontzatzeko proposamena, bidezkoa denean

Hilero

Ikastetxe publikoak

Ikuskatzailea

Soldaten deskontuen proposamen-txostenen %100 epean igorriak eredu normalizatuaren arabera

Ikuskatzailea beharrezkoa denean arituko da arlo honetan.

Ikasturte osoan zehar

SB071501

Hezkuntza administrazioak eskatutako txostenak eta azterketak egitea

Txostenak eta azterketak eskatu ahala egitea

Etengabea

Hezkuntza sistemaren elementuak eta alderdiak

Zerbitzuko zuzendaria

Azterketa-txostenen %100 epean igorriak, eredu normalizatuaren arabera

Ikuskatzailea beharrezkoa denean arituko da arlo honetan.

Ikasturte osoan zehar

PR0715

Zerbitzuko zuzendaritzak proposatutako lanak egitea

Eskatu ahala

Etengabea

Ikastetxe publiko eta itunduak

Zerbitzuko zuzendaria

Lanak epe barnean eginak

Behar denean, parte hartzea batzordeetan, lekualdatze lehiaketetan, oposizioetan, epaimahaietan, departamentuko arauzko proposamenak berrikusten, etab.

Ikasturte osoan zehar

SB071605

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea kontratua suntsitzeko prozeduran

Noizbehinkako txostena

Etengabea

Ikastetxe publikoetako irakasleak

Bizikidetzaren arloko koordinatzailea

Ikuskatzailea

Suntsitze-proposamenei buruzko txostenen eta espedienteen %100 epean igorriak, eredu normalizatuaren arabera

Irakasle kontratudunen irakasteko gaitasunari buruzko txostenak prestatzea

Ikasturte osoan zehar

SB071606

Diziplina espedienteak tramitatzea

Noizbehinkako txostena

Etengabea

Ikastetxe publikoetako irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak

Bizikidetzaren arloko koordinatzailea

Ikuskatzailea

Txostenen %100 epean eginak, eredu normalizatuaren arabera

Ikastetxe publikoetan zerbitzuak ematen dituzten langileei diziplina espedienteak tramitatzea

Ikasturte osoan zehar

SB071607

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea laneko jazarpena gertatzen denean

Noizbehinkako txostena

Etengabea

Ikastetxe publikoetako irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak

Bizikidetzaren arloko koordinatzailea

Ikuskatzailea

Txostenen %100 epean igorriak, eredu normalizatuaren arabera

Laneko jazarpen kasuen salaketak aztertu, igorri eta kasua bada, haien gaineko txostenak egitea

Ikasturte osoan zehar

SB071602

Erreklamazio eta salaketei eta eskolako bizikidetza kasuei buruzko txostenak egitea

Eskatu ahala

Etengabea

Ikastetxe publiko eta itunduak

Bizikidetzaren arloko koordinatzailea

Txostenen %100 epean igorriak, eredu normalizatuaren arabera

Ikasleen diziplina espedienteak, eskolako jazarpena, hutsegite larriagatik ikastetxez aldatzea, erreklamazio eta salaketak eta ikastetxeetan bestelako gertakari larriak

Ikasturte osoan zehar

SB071702/3/4/5

Ikasleen errolda egitea eta eguneratzea Eskolatzearen koordinazioa eta gainbegiratzea eta ikasleak onartzea.

Azterlanak egitea.

Guraso eta ikasleentzako argibideak eta aholkularitza.

Txostenak/elkarrizketak

Etengabea

Ikastetxe publiko eta itunduak

Eskolatzearen arloko eta hezkuntza plangintzaren arloko koordinatzaileak.

Kasuan kasuko jarduerak egitea ezarritako jarraibideekin bat

Ikuskatzailea beharrezkoa denean arituko da arlo honetan.

Iraila

SB071601

Ikasleen kalifikazioei buruzko erreklamazioak

Txostena

15 eguneko epea espedientea jasotzen denetik.

Ikastetxeko zuzendariak eskatuta

Bizikidetzaren arloko koordinatzailea

Txostenen %100 epean, eredu normalizatuaren arabera

Ikastetxeak eskatuta arituko da ikuskatzailea.

Iraila

SB071802

Ikastetxeetako funtzionamendurako plantillari buruzko proposamena doitzea

Ikastetxeko txostena

Irailaren lehenbiziko hamabostaldia

Taldeetan edo irakasleen egoera administratiboan aldaketak dituzten ikastetxe publikoak

Baliabideen Plangintzaren arloko koordinatzailea

Ikastetxeen %100ek plantilla epean

Ikastetxeak eskatuta arituko da ikuskatzailea, edo ofizioz, hala behar denean

Iraila

SB071107

Eskabideak gainbegiratzea Curriculum Egokituko Programarako-Oinar. LHrako-Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programako (IEHP) 2. mailarako eta IEHPko 3. mailarako

Noizbehinkako txostena

Irailaren 21a

Ikastetxeko zuzendariak eskatuta

Ikuskatzailea

Ikastetxeen %100 gainbegiraturik

Ohiz kanpoko matrikulazio epearen ondoko doikuntza

Iraila

SB071801

Ikastetxeen plantilla organikoaren proposamena zehaztea

Ikastetxeko txostena

Irailaren 28a

Ikastetxe publikoak

Baliabideen Plangintzaren arloko koordinatzailea.

Ikastetxeen %100ek plantilla epean egina

Estatuko izaera duten lanpostuak betetzeko lehiaketa

Iraila-azaroa

SB071101/

SB071202

Ikasturte hasierako gainbegiratzea:

1. fasea:

1. 1. Ikasturte hasierako antolaketa gainbegiratzea ikastetxe publikoetan

1. 2. Autoebaluazioaren eta hobekuntza planaren jarraipena eta gainbegiratzea

2. fasea: talde eta irakasleen ordutegiak, titulazioak eta abar gainbegiratzea.

Bisita eta hasierako faseko eta bigarren faseko emaitzen gaineko txostena

Bisitaldia: irailaren 28a

Hasierako faseko txostena: urriaren 1a

15 eguneko epea espedientea jasotzen denetik.

Ikastetxe publikoak

Ikastetxe guztiak

Ikuskatzailea

Ikastetxeen %100 gainbegiraturik

Ikastetxeen %100 gainbegiraturik

Hasierako fasea: bisita ikastetxe publikoetara (bisitaren gida) eta ikasturte hasierako egoerari buruzko txostena.

Autoebaluazioari eta hobekuntza planei buruzko txostenaren gaineko aholkularitza.

2. fasea: ikastetxeak; irakasleen ordutegiari egindako erreklamazioen ebazpena.

Iraila-azaroa

SB071803

Ibilbideak gainbegiratu eta ikus-onestea

Ikus-onetsia eta artxibatua

Azaroaren 23a

Ikastetxe publikoak: irakasle ibiltariak plantillako

Baliabideen Plangintzaren arloko koordinatzailea

Ikuskatzailea

Ikastetxeen ibiltaritzako egoera-orrien %100 epean ikus-onetsiak

Kontrol Administratiboaren eta Artxiboaren Bulegoak emanen ditu ibiltaritzako egoera-orriak

Urria-martxoa

SB071206

Irakaslanaren ebaluazioa (praktiketako funtzionarioak): pilotajea irakasleak ebaluatzeko tresna berriarekin.

Banakako txostena

Jarduketaren planifikazioaren arabera

Praktiketako Bigarren Hezkuntzako irakasleen lagina; 2018-2019 ikasturtea

Ikuskatzaileak

Laginerako hautaturiko irakasleen %100 prozesu berriaren arabera ebaluatuak

Urria-apirila

SB071102

SB071602/3

Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen urteko plangintza orokorra (UPO) gainbegiratzea:

Bizikidetza planen jarduketa-ildoak gainbegiratzea

Ikastetxea bisitatzea

Esku-hartzearen planifikazioaren arabera

Haur eta Lehen Hezk.ko ikastetxeak eta BHko ikastetxeak

Bizikidetzaren arloko koordinatzailea

Planen %100 gainbegiraturik

Ikastetxe bakoitzean gainbegiratzea nola betetzen den Bizikidetza Plana Urteko Plangintza Orokorrean.

Urria-abendua

SB071203

Ikastetxeek kalitatea kudeatzeko dituzten sistemen ebaluazioa:

Ikastetxe bikainen auditoretzea

Ikastetxea bisitatzea

Ikastetxeko txostena

Abenduaren 21a

Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuak proposatutako ikastetxeak

Kalitatearen arloko koordinatzailea

Txostenen %100 ikastetxeei igorriak

Irismena: ?

Abendua: txostena

Apirila: auditoretza ixtea

Urria-apirila

SB071203

Ikastetxeek kalitatea kudeatzeko dituzten sistemen ebaluazioa:

Kalitatearekiko konpromisoaren ebaluazioa

Ikastetxea bisitatzea

Ikastetxeko txostena

Abendua

Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuak proposatutako ikastetxeak

Kalitatearen arloko koordinatzailea

Txostenen %100 ikastetxeei igorriak

Irismena: ? ikastetxe eskatzaile

Ebaluatzailea: ikastetxeko erreferentziako ikuskatzailea

Urria-apirila/ekaina

SB071208

Zuzendaritza lanaren ebaluazioa (LOE)

Banakako txostena

Apirilaren 26a azken ebal.

Hirugarren urteko txostena: ekainaren 28a.

LOEko prozedura arruntaren bidez izendatutako zuzendariak

Ikuskatzailea

Zuzendarien %100 ebaluaturik

Kargualdia bukatzen zaien zuzendarientzako azken txostena: Apirilaren 26a.

Jarraipen txostena mandatualdiaren hirugarren ikasturtean: ekainaren 28a.

Azaroa-apirila

SB071102/

SB071202

Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen urteko plangintza gainbegiratzea (UPO)

Autoebaluazioaren eta hobekuntza planaren jarraipena eta gainbegiratzea

Bisitak ikastetxe arruntetara eta txostena

Apirila

Haur eta Lehen Hezk.ko ikastetxeak eta BHko ikastetxeak

Ikuskatzaileak

UPO: ikastetxeen %100

Autoebaluazioa: jarraipena egin zaien ikastetxeen %90

Memoria, urteko plangintza orokorra eta Ikasturteko Ebaluazio Diagnostikoaren txostenak.

Autoebaluaziorako tresnak.

Urtarrila-martxoa

SB071701

Hezkuntza eskaintzari buruzko proposamena egitea eta ikastetxeei jakinaraztea

Txostenak / Elkarrizketak

Urtarrila: HL eta HH

Martxoa: Bigarren Hezkuntza.

Ikastetxe publiko eta itunduak

Hezkuntzako plangintzaren arloa

Ikastetxeen %100ek eskaintza dute eta horren berri eman da

Ikuskatzaileak gainbegiratuko du eskolatze proposamena bere ikastetxeetarako

Martxoa

SB071206

Irakaskuntza jardunaren ebaluazioa: praktiketako irakasleak

(Pilotajea irakasleak ebaluatzeko tresna berriarekin).

Banakako txostena

Jarduketaren planifikazioaren arabera

2018-2019an praktikaldian dauden irakasleak

Ikuskatzailea

Irakasleen %100 ebaluatuak

Ikastetxeko ikuskatzaileak esku hartuko du, kasua bada.

Apirila

SB071101

Heziketa zikloetako irakasleen lan plangintza gainbegiratzea lantokietako prestakuntzaldian

Noizbehinkako txostena

Jarduketaren planifikazioaren arabera

Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak

Ikuskatzailea

Lantokietako prest. dela-eta irakastorduak gutxitzeari buruzko ikastetxeko lan planen %100 gainbegiratuak

Ikastetxeak lan plana eginen du ikuskatzaileak emandako ereduaren arabera

Apirila

SB071205

Irakaslanaren ebaluazioa: zerbitzu bereziak

Banakako txostena

Apirilaren 26a

Ikastetxe publikoak

Ikuskatzailea

Txostenen %100 epean aurkeztuak

Parte hartzen duten irakasleen zerrendaren eta inplikatutako ikuskatzaileen berri emanen da

Maiatza

SB071502

Hezkuntza itunei buruzko aldaketa txostenak egitea

Ikastetxeko txostena

Jarduketaren planifikazioaren arabera

Ikastetxe itunduak

Ikuskatzailea

Txostenen %100 epean eginak

Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak eskatuta

Maiatza-ekaina

SB071802

Ikastetxeen funtzionamendurako plantillari buruzko proposamena zehaztea

Ikastetxeko txostena

Maiatzaren 10a: Haur eta Lehen Hezkuntza

Maiatzaren 24a: Bigarren Hezkuntza

Ikastetxe publikoak

Baliabideen Plangintzaren arloko koordinatzailea

Ikastetxeen %100ek plantilla epean

Zerbitzuko bileran aurkeztuko dira jarraibideak

Maiatza-ekaina

SB071106

Ikastetxeetako egutegia eta ordutegia onestea

Ikastetxeko txostena

Ikastetx., maiatz. 31

Ikusk., ekain.13

Ikastetxe guztiak

Ikuskatzailea

Txostenen %100 epean onartuak

Laburpenen %100 epean eginak

Prozesuko ikuskatzaile arduradunak baimendutako Nafarroako Gobernuaren Haur Eskolak eta Iruñeko Udalarenak

Maiatza-ekaina

SB071515

Ikastetxeetako zuzendarien ohiz kanpoko izendapenen proposamena

Banakako txostena

Apirilaren 26a

Zuzendaritza taldearen agintaldia hautagarik gabe berritu duten ikastetxeak

Ikuskatzailea

Proposamen-txostenen %100 epean, eredu normalizatuaren arabera

Zuzendari kargua hutsik geldituz gero, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren jarduketa-protokoloari jarraikiz

Ekaina-uztaila

SB071601

Ikasleen kalifikazioei buruzko erreklamazioak

Noizbehinkako txostena

Espedientea jasotzen denetik 15 eguneko epea.

Batxilergoko 2. maila, deialdiaren arabera

Ikastetxeko zuzendariak eskatuta

Bizikidetzaren arloko koordinatzailea

Txostenen %100 epean aurkeztuak

Kasua bada, adituaren txostena izanen dute

Ekaina

SB071107

Eskabideak gainbegiratzea Curriculum Egokituko Programarako-Oinar. LHrako-Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programako (IEHP) 2. mailarako eta IEHPko 3. mailarako

Noizbehinkako txostena

Ekainaren 21a

Ikastetxeko zuzendariak eskatuta

Ikuskatzailea

Ikastetxeen %100 gainbegiraturik

Kasuan kasuko ikus-onespenak eginen dira araudiarekin bat

Ekaina

SB071503/04

Hezk. premia bereziak dituzten ikasleek HHn eta LHn ikasturte bat gehiago jarraitzeko txostenak prestatzea, eta malgutzea

Noizbehinkako txostena

15 egun, Ikasketen Antolamenduak bidaltzen duenetik

Ikastetxeko zuzendariak eskatuta

Ikuskatzailea

Txostenen %100 epean eginak, eredu normalizatuaren arabera

Alderdi batek eskatuta

Uztaila-abuztua

SB071109

Ikastetxe pribatu itunduen jarduerak eta zerbitzuak baimendu eta erregistratzea

Ikastetxeko txostena

Ikastetxeak:

–Osag. eta zerb.: eka. 21

–Eskolaz kanp.: irail. 27

Ikuskaritza:

–Osag. eta zerb.: abuzt. 16

–Eskolaz kanp.: urr. 11

Ikastetxe itunduak

Ikuskatzailea

Txostenen %100 epean, eredu normalizatuaren arabera

104/2012 FD, 146/2002 FD aldatzen duena

Uztaila-abuztua

SB071202

Autoebaluazioaren eta hobekuntza planaren jarraipena eta gainbegiratzea: memoria ikuskatzea

Txostena

Uztailaren 31

Haur eta Lehen Hezk.ko ikastetxeak eta BHko ikastetxeak

Ikuskatzailea

Ikastetxeen %100ek sartu dute autoebaluazioaren txostena urteko memorian

III. ERANSKINA

Ekintza Estrategikoko Plana 2018-2019

ILDO ESTRATEGIKOAK

HELBURU ESTRATEGIKOAK

EKINTZAK

PROZESUAK / PROIEKTUAK / IKUSPUNTUA

ADIERAZLEAK (helmugak)

JABEA

GAINBEGIRATZEA

Ikastetxeen urteko plangintzaren gainbegiratze prozesua berriz diseinatzea, ikuskatzaileek urteko programazio orokorra, programazioak, ikastetxeen autoebaluazioa, hobekuntza planak eta memoriak gainbegiratzeko izaten duten esku-hartzea sekuentziatuz eta lerrokatuz.

Prozesuan honako hauek txertatzea: ikastetxeen urteko programazio orokorra eta memoriak prestatzeko orientabideak eta jarraibideak (azalpen liburuxka); ikuskatzaileen gainbegiratzea estandarizatzeko jarraibideak (araua); ikastetxeetako irakaskuntza-programazioak kontrolatzea laginen bidez; ikastetxearen autoebaluazioaren eta hobekuntza planen jarraipena; gainbegiratzearen emaitzen gaineko txosten egokia

Ikastetxeen urteko plangintza gainbegiratzea: urteko programazio orokorra eta memoriak (SB071102)

Ikastetxeen urteko plangintza gainbegiratzeko prozesua berriz diseinatua eta dokumentatua.

Zenbat ikastetxetan (%) gainbegiratu den ikastetxeen urteko plangintza prozesu berriarekin bat (%100).

Ikuskatzailea

EBALUAZIOA

Praktiketako funtzionarioak ebaluatzeko prozesua berriz definitzea eta ezartzea, adierazle- eta errubrika-esparru berri bat eta ebaluazio profil gehiago sartuz eta autoebaluazioa indartuz, erabilera askotarako plataforma digital baten bidez.

Praktiketako funtzionarioak tresna berriarekin ebaluatzeko prozesua diseinatzea eta pilotajea egitea praktiketako maisu-maistren lagin batekin.

Zerbitzu berezietan ari diren funtzionarioak ebaluatzeko prozesua diseinatzea eta erabilera askotarako plataforman sartzea.

1. proiektua: irakaslanaren ebaluazioa.

Praktiketako funtzionarioen ebaluazioa (SB071207)

Zerbitzu berezietan ari diren funtzionarioen ebaluazioa (SB071206)

Praktiketako funtzionarioen ebaluazio prozesua diseinatua, dokumentatua eta pilotatua.

Zerbitzu berezietan ari diren funtzionarioen ebaluazio prozesua diseinatua, dokumentatua eta pilotatua.

Zenbat funtzionario (%) ebaluatu diren prozesu berriari jarraikiz (%100).

Ikuskatzailea

Honako hauetarako arau-esparru berria prestatzea:

a) oposizio-lehiaketan hautatzen diren irakasleen praktikaldia.

b) Zerbitzu berezietan ari diren irakasleen ebaluazioa

Honako hauek arautzeko ebazpenak egitea:

a) Irakasleen kidegoan sartzeko hautapen prozeduretako praktikaldia

b) Zerbitzu berezietan ari diren irakasleen ebaluazioa

2. proiektua: honako hauek arautzeko ebazpenak:

Praktiketako funtzionarioen ebaluazioa (SB071207)

Zerbitzu berezietan ari diren funtzionarioen ebaluazioa (SB071206)

Ebazpen berriak, argitaratuak

Ikuskatzailea

Ikastetxeen jardunaren ebaluazio prozesu berria justifikatzen duen eta hura abian jartzea antolatzen duen araudi-esparrua aldarrikatzea.

Ikastetxeen jarduna ebaluatzeko eta hobetzeko sistema arautzen duen foru agindua prestatzea.

Ikastetxeen jarduna ebaluatzeko estandar eta adierazle homologatuak ezartzen dituen ebazpena prestatzea

3. proiektua: ikastetxeen jarduna ebaluatzeko eta hobetzeko sistema arautzen duen foru agindua.

4. proiektua: ikastetxeen jarduna ebaluatzeko estandar eta adierazle homologatuak ezartzen dituen ebazpena.

Ikastetxeen jardunaren ebaluazioa (SB071201)

Ikastetxeetako autoebaluazioaren eta hobekuntza planaren jarraipena (SB071202)

Ikastetxeen jarduna ebaluatzeko eta hobetzeko sistema arautzen duen foru agindua argitaratua.

Ikastetxeen jarduna ebaluatzeko estandar eta adierazle homologatuak ezartzen dituen ebazpena argitaratua.

Ikuskatzailea

Zuzendaritza lanaren ebaluazio prozesua berriz definitzea eta ezartzea.

Prozesua berrikustea zuzendaritza-proiektuaren helburuak lortu diren egiaztatuz, ebaluazio esparru berri bat erabiliz (eremuak eta adierazleak): teknikak eta tresnak (azterketa dokumentala, organoen behaketa eta elkarrizketak) efizientziaren irizpideari jarraikiz berrikusiz eta jarraipen txostena eta azken laburpen txostena egokituz.

6. proiektua: Ikastetxe publikoetako zuzendarien ebaluazio prozedura onesten duen ebazpena

Zuzendaritza lanaren ebaluazioa (SB071208).

Zuzendaritza lanaren ebaluazio prozesua diseinatua eta dokumentua.

Zenbat zuzendari (%) ebaluatu diren prozesu berriaren arabera (%100).

Ikuskatzailea

IKASTETXEEI ETA HEZKUNTZA ARLOKO ADMINISTRAZIOARI LAGUNTZA ETA SOSTENGUA EMATEA

Ikuskapen lanaren prozesu berriak sartzea bitartekaritzarako eta ikasleen, familien eta irakasleen artean sortzen ahal diren gatazketarako: bitartekaritza-prozedurak, eta bitartekaritzarako ikuskapen lanen artean zuzenbidezko ekitateko arbitrajea sartzearen bideragarritasun juridikoa aztertzea.

Bitartekaritza-prozedurak berrikustea eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuan arbitraje-lanaren bideragarritasun juridikoari buruzko azterketa egitea.

Prozesuak definituak, ikuskatzailetzak behar bezala esku hartuta.

Bizikidetzaren arloko ikuskatzaile-koordinatzailea

Bizikidetza prozesuak berrikusi eta berriz definitzea, ikuskatzailetzaren esku-hartzea zehazteko eta arrazionalizatzeko asmoz, irizpide izanik administrazio unitateen artean eginkizunak banatzea eta efizientzia.

Bizikidetza prozesuak berrikustea, ikuskatzailetzaren esku-hartzea zehaztu eta arrazionalizatzeko asmoz, irizpide izanik administrazio unitateen artean eginkizunak banatzea eta efizientzia, bereziki eskola jazarpeneko kasuetan.

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea ikasleei hezkuntza-neurriak aplikatzeko prozeduretan eta/edo ikastetxez aldatzeko proposamenetan (SB071602).

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea eskolako jazarpena gertatzen denean (SB071603).

Bizikidetza prozesuak berriz definituak, ikuskatzailetzak behar bezala esku hartuta.

Prozesuaz arduratzen den ikuskatzailea

Ikastetxeen jarraipena eta haientzako aholkularitza indartzea egoera hauetarako dauden bizikidetza-protokoloak aktibatzeari dagokienez: eskola-jazarpena, jokabide suizidak, irakasleei egiten zaizkien kanpo-erasoak, transexualitatea, absentismoa, eta abar.

Dauden protokoloak berrikustea eta Zerbitzuarentzako prestakuntza proposamenak.

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea eskolako jazarpena gertatzen denean (SB071603)

Erreklamazio eta salaketei buruzko txostenak egitea (SB071608)

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea hezkuntza komunitatean alarma sortzen duten gertakari larriak daudenean (SB071609)

Zenbat esku-hartze egin diren honelako egoeretan: eskola-jazarpena, jokabide suizidak, irakasleei egiten zaizkien kanpo-erasoak, transexualitatea, absentismoa...

Prozesuaz arduratzen den ikuskatzailea

Hezkuntza Departamentuaren Aniztasunari Erantzuteko Plan Estrategikoaren ildo estrategiko batzuen ezarpenean parte hartzea (bigarren ildo estrategikoa: alderdi metodologikoak; hirugarren ildo estrategikoa: antolaketa alderdiak; laugarren ildo estrategikoa: arau arloko alderdiak), Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari dagozkion eginkizunen arabera.

Ikastetxeetako Aniztasunari Erantzuteko Planaren autoebaluazioaren ezarpenaren gainbegiratzea.

Hezkuntza administrazioari informazioa ematea eta harekin elkarlanean aritzea (PR0715)

Aniztasunari Erantzuteko Plan Estrategikoari lotutako ikuskapen jarduketak abian jartzea, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuarekin adostuta.

Prozesuaz arduratzen den ikuskatzailea

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuan arlo juridiko bat sortzea, araudia eguneratu eta aztertzeko eta ikuskatzaileei horren berri emateko.

Arloa sortzea eta hura koordinatzeko ikuskatzailea izendatzea, bai eta arloko kideak izendatzea ere.

Ikastetxeei arauen gaineko aholkuak ematea (SB071401)

Arlo juridiko hori sortzen duen ebazpena argitaratua.

Zerbitzuko zuzendaria

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko arlo juridikoaren esku-hartzea sustatzea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko kideek ikastetxeei araudiaren gainean aholku emateko orduan koordinazioa eta homogeneizazioa hobetzearren.

Araudia kontsultatzeko plataforma berri bat aztertzea eta diseinatzea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko araudi-aholkularitzako prozesuari aplikatua, hezkuntza komunitate guztiari bilaketa errazteko.

7. proiektua: hezkuntza arloko araudia kontsultatzeko plataforma digitala (hezkuntza arloan argitaratu den araudi guztiaren datu-basea), departamentuko zerbitzuek konpartitua (Antolaketa, Ikuskapena, Idazkaritza Teknikoa,...), sarbide arin eta intuiziozkoa duena eta ikastetxeei, irakasleei eta hezkuntza-komunitateari irekia.

Urtero, arlo juridikoaren eskutik jarduketa batzuk planifikatu eta abian jartzea ikastetxeei araudiaren gainean ematen zaien aholkularitza hobetzeko.

Hezkuntza arloko araudiaren plataforma diseinatua eta ezarria.

Arlo juridikoaren ikuskatzaile-koordinatzailea

Ikastetxeei araudiaren gainean aholku emateko prozesua berrikustea eta hobetzea.

Prozesua berrikusi eta berriz definitzea.

Ikastetxeei arauen gaineko aholkuak ematea (SB071401)

Ikastetxeei araudiaren gainean aholku emateko prozesua berrikusia eta hobetua.

Arlo juridikoaren ikuskatzaile-koordinatzailea

HEZKUNTZA BERRIZTAPENA BULTZATU ETA LAGUN EGITEA

Arlo pedagogiko bat sortzea ikastetxeei aholku emateko hezkuntza arloa hobetzeko proposamenei buruz eta arlo hori gainbegiratzeko.

Arlo pedagogikoa, kurrikularra eta didaktikoa sortzen duen ebazpena argitaratua.

Zerbitzuko zuzendaria

2018-2019

ANTOLAKETA

Kudeaketa-egitura egoki bat ezartzea (mailak-eremuak/eskualdeak, eginkizunak, erantzukizunak, eskumenak), Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko foru dekretu baten bitartez.

9. proiektua: Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen Foru Dekretua.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen foru dekretu berria argitaratua.

Zerbitzuko zuzendaria

2018-2019

EZAGUTZA ETA INFORMAZIOAREN ETA TEKNOLOGIAREN TEKNOLOGIAK

Poliki-poliki, administrazio elektronikoaren teknika eta baliabide elektroniko eta telematikoak txertatzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren prozesuetan, zerbitzuen eraginkortasuna hobetzea helburu.

Ebaluazioen plataforma ezartzea: irakasleak, zuzendariak, ikastetxeak...

Funtzionamendu txantiloiak prestatzeko plataforma ezartzea.

12. proiektua: ebaluazioen plataforma: irakasleak, zuzendariak, ikastetxea...

13. proiektua: funtzionamendu txantiloiak prestatzeko plataforma.

Aurreikusitakotik (%90) zenbat baliabide elektroniko eta telematiko (%) txertatu diren prozesuetan.

Prozesuaz arduratzen den ikuskatzailea

GARAPEN PROFESIONALA ETA INPLIKAZIOA

Sistema berri bat diseinatzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuan lanean ari diren pertsonen ebaluaziorako, bana-banako lagun-egiterako (coaching-a edo tutoretza) eta garapen profesionalerako, jardunbide profesionaleko lehenengo urtea bitartean.

Harrera prozesua diseinatzea, zeinak bere baitan izanen baitu Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren gaitasun profesionalen araberako ebaluaziorako esparrua.

16. proiektua: ebaluazio sistema, bana-banako lagun-egitea eta garapen profesionala

Langileen harrera (PR0601)

Lehenengo urteko jardun profesionalaren ebaluaziorako eta prestakuntzarako sistema prestatua.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariaren alboko ikuskatzailea

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuan sartzen diren kideen lehenengo urteko jardun profesionalaren ebaluazioa eta prestakuntza egitea

Hasierako Prestakuntza Planaren diseinua, tutoreak izendatzea, sartu berri diren kideak ebaluatzeko batzorderako izendapenak egitea (bai praktiketako funtzionarioak bai ustekabekoak).

Zenbat ikuskatzaileri egin zaien (%) ebaluazioa eta lagun-egitea jardunaren lehenengo urtean (%100).

Zerbitzuko zuzendaria

ERAKUNDE HARREMANAK, ELKARLANAK ETA ALIANTZAK

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eskumeneko gaietan, interes talde garrantzitsuekin lankidetza egokia sendotzea, konparazio batera, Eskola Kontseiluarekin, ikastetxeetako zuzendarien elkarteekin eta Eskolatze Batzorde Nagusiarekin.

Intereseko taldeekin aliantzak sortzeko ekintzak ezartzea.

Eskola Kontseiluarekin, ikastetxeetako zuzendarien elkarteekin eta Eskolatze Batzorde Nagusiarekin urtean egindako bilera kopurua.

Zerbitzuko zuzendaria

GIZARTE-ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA ETA INGURUMENEKOA

Efizientzia energetikorako protokolo bat abian jartzea: paperaren eta fotokopien kontsumo orekatua; paper birziklatuaren erabilera; garraio publikoaren erabilera.

Lantalde bat sortzea protokoloa prestatzeko.

17. proiektua: efizientzia energetikoaren protokoloa.

Paperaren eta fotokopien kontsumoa murriztea.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariaren alboko ikuskatzailea

IV. ERANSKINA
JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua - 2018-2019 ikasturtea

ZERBITZUA-JARDUERA
(1)

ARDURADUNA
(Jabea)

EPEA

JARDUEREN EGOERA: HG/BG/BJ/EBG
(2)

BALORAZIO GLOBALA
(3)

HOBETZEKO PROPOSAMENAK
(4)

Oharrak:

(1) II. eranskinean (Urteko Jarduketa Plana) aurreikusitako jardueren zerrenda eginen da.

(2) Aurreikusitako jarduerak zein egoeratan dauden azalduko da, honela: HG (hasi gabe dagoen jarduera), BG (burutu gabe dagoen jarduera), BJ (bukatutako jarduera), EBG (epean bukatu gabe dagoen jarduera, bukatzeko erabaki bereziren bat behar duena).

(3) Azalduko da zer neurritan bete den zerbitzua-jarduera Urteko Jarduketa Planean aurreikusitako epeetan. Betetze-mailaren erreferentzia gisa plan horretan ezarritako adierazlea erabiliko da, horrelakorik badago. Adierazlea zehaztuta ez badago, ahal dela zerbitzu-jardueren kuantifikazioa aipatuko da.

(4) Bakar-bakarrik zailtasunik izan bada eta/edo helmugak epean bete ez badira eta/edo hobekuntzak proposatzen badira.

Iragarkiaren kodea: F1812676