216. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

2019ko karga-tasak

Carcarko Udalak, 2018ko urriaren 18an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia onetsi zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, aho batez erabaki da 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina ezarri beharreko karga-tasak onestea:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,30eko karga-tasa.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,70eko karga-tasa.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,10 indizea.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3ko karga-tasa.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietarako %14ko karga-tasa bakarra finkatzea, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak aplikatzea.

Erabaki honen aurka uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutako errekurtsoak jartzen ahal dira, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Carcarren, 2018ko urriaren 19an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1812554