180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Arau subsidiarioen aldaketa S-1 industria sektorean. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2018ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Carcarko arau subsidiarioen antolamendu xehatuko determinazioetan, S-1 industria sektoreari dagokionez. Carcarko Udalak sustatu du aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 77.3 artikuluetan ezarritakoaren arabera, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; halaber, aditzera ematen da dokumentazioa interesdunen eskura dagoela udal bulegoetan, egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egin ahal ditzaten.

Carcarren, 2018ko irailaren 10ean.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1811231