180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ/BURGUETE

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen Ordenantza. Behin betiko onespena

Aurizko Udalak, 2018ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen Ordenantza, hasiera batean onetsi zenetik egin diren aldaketa guztiak barne, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz osorik argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

TITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Ordenantza honen xedea da Aurizko Udalaren mugarteko herri-lurretako ondasunen administraziorako, xedapen egintzetarako, eta babes, berreskuratze eta aprobetxamendurako arauak ezartzea.

2. artikulua. Herriko bizilagun guztiek aprobetxatu eta erabil ditzaketenak dira herri-ondasunak.

3. artikulua. Herri-lurretako ondasunak besterenezinak, preskribaezinak eta enbargaezinak dira, eta ez dute beren gain tributurik izango.

Ez dute izaeran ezta tratamendu juridikoan aldaketarik izanen, edozein dela ere haien erabilera eta aprobetxamendua.

4. artikulua. Hauek dira herri-lurretako ondasunen gaineko arauak: Herri-lurretako uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, eta haren erregelamenduzko xedapenak; Nafarroako Foru Zuzenbide Administratiboaren gainerako arauak; herri-lurren ordenantza hau eta, bestela, Foru Zuzenbide Pribatuaren arauak, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 40. artikuluko hirugarren apartatuan xedatutakoa deusetan galarazi gabe.

II. TITULUA

Administrazioa eta xedapen egintzak

5. artikulua. Herri-ondasunak xedatu, administratu, aprobetxatu eta antolatzeko ahalmenak Aurizko Udalari dagozkio, ordenantza honetan azaltzen den moduan.

Aurizko Udalak herri-ondasunen gainean hartutako erabakiek, Nafarroako Gobernuaren baimena beharko dute, Herri-lurretako Foru Legean ezarritako kasuen arabera.

6. artikulua. Lursail txikiak saldu edo trukatzeko desafektazioa egiteko, Nafarroako Gobernuak haien onura publiko edo soziala deklaratu beharko du eta, hori baino lehen, Aurizko Udalak justifikatu beharko du dagoen asmoa ezin dela beste bide batzuen bitartez lortu, hala nola lagapena eginez edo kargak ezarriz, horiexek izango baitira lehentasuneko aukerak.

Herri-lurretako ondasunak desafektatu ondoan beste batzuei lagatzeko edo kargak ezartzeko hartzen diren erabakietan, itzultze klausula sartuko da, egintza horien helburuak edo baldintzak desagertu edo betetzen ez diren kasuetarako.

Halakorik gertatuko balitz, lur horiek Aurizko Udalaren ondarera itzuliko lirateke herri-lurretako ondasun gisa.

Herri-lurretako Foru Legearen 6. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

III. TITULUA

Herri-lurretako ondasunak defendatu eta berreskuratzea

7. artikulua. Aurizko Udala herri-ondasunak zaindu, defendatu, berreskuratu eta hobetzen ahaleginduko da, eta kontra egingo dio haientzat kaltegarri izan daitekeen edozein pribatizazio saio edo ekintzari.

8. artikulua. Aurizko Udalak berez eta noiznahi berreskuratzen ahalko du herri-ondasunen jabetza, aldez aurretik legelariaren txostena ikusi eta interesdunari entzutea emanda. Beharrezko denean, ekintza zibilak sustatuko ditu, herri-ondasunak berreskuratu eta defendatzeko.

9. artikulua. Jabetza Erregistroak igortzen dizkion ediktuen berri emango dio Aurizko Udalak Nafarroako Gobernuari, finken immatrikulazioa edo herri-lurrekin mugakide diren finken hedadura soberakina dela eta. Udalak osoko bilkuran hartu beharko du komunikazio horien inguruko erabakia.

10. artikulua. Aurizko Udalak Nafarroako Gobernuaren aldez aurretiko baimen berariazkoa beharko du, ondasunak herri ondarerako berreskuratzearren eskualdaketarik egin nahi izanez gero.

11. artikulua. Aurizko Udalak administrazio bidea erabiliko du beti, baimen, kontzesio edo beste edozein tituluren kariaz herri-ondasunen gainean sortutako eskubideak eta haiek ekarritako okupazioak iraungitzeko, eta ahalmen hertsatzaileez baliatuz. Aurretik kalte-ordaina eman ala ez, zuzenbidearen arabera izango da.

12. artikulua. Aurizko Udalak, herri ondasunei buruzko kontratuetan partaide denean, interpretatu egingo ditu eta horiek betetzean sortzen diren zalantzak argituko.

Interpretazioen gaineko erabaki horiek berehala hartuko dute indarra, eta ez dute galaraziko kontratistek bide jurisdikzionalean behar den deklarazioa lortzeko duten eskubidea.

13. artikulua. Aurizko Udalak herri-lurretako ondasunak defendatzeko bidezko diren ekintzak sustatzen ez dituenean, herritarren ekimenaren txanda izango da, legez zehaztuko den gisan. Ekintza horrek aurrera eginez gero, sortutako gastuak itzuli beharko dizkie Udalak herritarrei.

IV. TITULUA

Herri-lurretako ondasunen aprobetxamendua

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

14. artikulua. Ordenantza honetan herri-lurretako aprobetxamendu hauek arautzen dira:

a) Laborantzako herri-lurren aprobetxamenduak.

b) Herri-larreen aprobetxamendua.

c) Herriko baratzeen aprobetxamendua.

d) Etxeetarako egurraren aprobetxamendua.

e) Bestelako herri aprobetxamenduak.

15. artikulua. Aurizko Udalak herri-lurrak hobetu eta modu egokian aprobetxatuko ditu, bere izaera sozialarekin bat eginez.

16. artikulua. Izaera orokorrez Aurizko herri-lurretako aprobetxamenduen onuradunak familia unitateak izango dira, beti ere haien titularrak honako baldintzak betetzen baditu:

a) Adinez nagusia izatea edo adingabe emantzipatua edo legez gaitua.

b) Aurizko biztanle erroldan bizilagun gisa agertzea 3 urteko antzinatasunez, etxeko egur lotearen aprobetxamenduaren kasuan izan ezik, horretarako urte beteko antzinatasuna aski izanen baita.

c) Benetan eta jarraian bizitzea Auritzen, urtean bederatzi hilabetez, bederen.

d) Udal honekiko zerga betebeharrak egunean izatea.

Hala ere, artikulu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herriko bizilagunen aziendek herriko bazkalekuak aprobetxatu ahalko dituzte honako baldintzen pean:

1. Bere aziendak udalerritik noiz aterako diren jakinaraziko diote Udalari idatziz eta denbora nahikoz, Udalak horrela dela frogatu dezan.

2. Aurrerakoen hazkuntzatik lortutako abelburu kopurutik goiti bost abelburu baino gehiago ezingo dute sartu herriko bazkalekuetan hurrengo kanpainan, ez bada hobekuntza proiektu baten ondorioz edo aparteko beste arrazoirengatik bere ustiategia handitu dela, beti ere Udalaren ustez justifikatua bada; horrelakoetan, eskabideari hobekuntza proiektuaren kopia edo gertatu diren aparteko arrazoiak frogatzen dituen dokumentazioa erantsi beharko zaio.

17. artikulua. Etxebizitza berean bizi diren guztiak familia unitateko kidetzat hartuko dira.

Nolanahi ere, familia unitate independientetzat hartuko da guraso erretiratuek osatua, edo biak hirurogeita bost urtetik goitikoak badira, betiere haien dirusarrerak lanbide arteko gutieneko soldata baino apalagoak baldin badira.

II. KAPITULUA

Laborantzako herri-lurren aprobetxamenduak

18. artikulua. Herri-lurren aprobetxamendua ordenantza honen 16. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia unitateko titularrei zuzenean adjudikatuko zaie.

19. artikulua. Herri-larreak esleitzerakoan Aurizko Udala berdintasun eta justizia irizpideetan oinarrituko da, eta honako baldintzak betetzen dituzten familia unitateei emango die lehentasuna:

a) Familia unitate bakoitzeko diru-sarrera gutxien dutenak.

b) Jabetzan edo beste modu batean antzeko lursailik ez dutenak.

c) Herri-lurretako beste aprobetxamendurik ez dutenak.

Aurreko paragrafoan aipatu irizpideak datu objektibo hauetan oinarrituko dira: pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, soldatak, laborantzako lurrak errentamenduan nahiz bertze edozein tituluren bidez edukitzea, landalur, abere eta industria kontribuzioen kapital zergagarria, hirilur kontribuzioa, norberaren etxebizitzari dagokiona kenduta, bai eta gisako izaera duen bertze edozein datu ere.

20. artikulua. 1. Aurizko Udalak azalera unitate bakoitzeko urteko kanona ezarriko du aprobetxamendu mota honetarako, eta urteko aurrekontu arruntean zehatuko da.

2. Kanon hori ez da izango antzeko izaerako lurrek eskualdean duten alokairu prezioen ehuneko laurogeita hamar baino gutxiago.

21. artikulua. Aprobetxamendua erabiltzeko epea gutxienez zortzi urtekoa izanen da.

22. artikulua. 1. Herri-lurretako lurzatiak onuradunek zuzenean eta pertsonalki landu beharko dituzte, eta ezin izanen dute errentan eman edo ustiatu lan pertsonala ez den bertze moduren baten bidez.

2. Aurizko Udalak bizilagun bakoitzari adjudikatuko zaion laborantzako herri-lurren kopurua zehaztuko du, kontuan hartuz herriko lurren erabilgarritasuna, eskatzailearen beharren edo haren ustiategiaren arabera adjudikatutako lurraren emankortasun ahalmena eta familia unitatearen egoera ekonomikoa.

23. artikulua. 1. Aurizko Udalak egoki juzgatzen dituen egiaztapenak egin ahalko ditu edozein unetan, laborantza zuzenean eta pertsonalki egiten dela ziurtatzeko.

2. Honelakoetan ulertuko da lurrak ez direla zuzen eta pertsonalki lantzen:

a) Nekazaritzako makineria izanik, berari esleitu herri-lurrak lantzeko erabiltzen ez duenean.

b) Landa zaintza Zerbitzuaren edo Aurizko Udaleko Nekazaritza batzordearen ustetan, esleitu herri-lurretako lurzatiak zuzenean eta pertsonalki aprobetxatzen ez dituenean.

c) Lehengaiak erosi eta produktuak saltzeko lanak, berek edo Udalak baimendutako pertsonek egin izana frogatzeko agiriak aurkeztea eskatu ondoan, Aurizko Udal honek agindu epean aurkezten ez dituztenean.

d) Pertsona fisikoen gaineko errenta aitorpenean nekazaritzako etekinak aitortzen ez dituztenean, hartara beharturik badaude ere.

e) Laborantzako lurren jabe izanik, hirugarrenei errentan emanak dituztenean.

f) Belarra ekoizteko herri-lurren adjudikaziodunek Aurizko Udalaren abere aberastasunen katastrotik euren azienda kentzen dutenean.

24. artikulua. Aurizko Udalak laborantzako herri-lurrak ofizioz berrikusiko ditu bi urtez behin, adjudikaziodunek zuzenean aprobetxatzen dituztela frogatzeko, hori horrela dela ikuskatzeko ahalmena edozein unean erabiltzeari uko egin gabe.

25. artikulua. Onuradunak laborantzako herri-lurrak era egokian landatu eta aprobetxatzera beharturik daude.

26. artikula. Onuradunek ezingo dituzte herri-lurrak adjudikatuak izan ziren aprobetxamenduak ez diren beste batzuetarako erabili Udalaren baimenik gabe.

27. artikulua. Adjudikatutako herri-lurretan itxiturak egiteko Aurizko Udalaren baimena beharko da; itxitura horiek zurezkoak eta alanbrez lotutako esolaz izan daitezke eta debekaturik daude adreiluz edo hormigoizko blokez egitea.

28. artikulua. Ezingo dira herri-lurrak jabetza pribatuko lurrekin batera itxi.

29. artikulua. Onuradunek ezingo dute herri-lurren aprobetxamendua trukatu aldez aurretik interesdunek eskaera egin ez badute eta Aurizko Udalak baimena eman ez badu.

30. artikulua. Aurizko Udalak aprobetxamendu horien adjudikazioak bertan behera utzi ahalko ditu lur horietan zuhaitz landaketak edo bestelako hobekuntzak egin nahi dituenean, horiek egin baino hiru hilabete lehenago onuradunei abisatuz. Idatziz jasota gera dadin laborantzako herri lurren aprobetxamenduari utziz gero, onuradunak ez duela kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik. Hobekuntza horiek Nafarroako Gobernuaren aldez aurreko baimena behar dute.

III. KAPITULUA

Herri-larreen aprobetxamendua

31. artikulua. Usadioz, Legez edo hitzarmenez elkarrekin ustiatzeko unitatea osatzen duten herri-larreak eta jabetza pribatuko finkak aprobetxatzeko, honako eremuak ezarri dira:

a) Goiko Eremua: Atalozti eta Menditxuriko bazkalekuak.

b) Eremu Berezia: Udalak prestatu dituen euntze artifizialez osatua.

c) Beheitiko Eremua: Gainerako herriko bazkalekuez osatua.

32. artikulua. 1. Udalak eremu bakoitzeko abere karga zehaztuko du eta adjudikazioa berdintasunezko banaketaren bidez eginen du abere karga osatu arte; banaketa egiteko 39. artikuluan eremu bakoitzean sartu ahal den abere mota kontuan hartuko da.

2. Bazkaleku guztien aprobetxamendua Ordenantza honen 16. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia unitateko bizilagun titularrei zuzenean adjudikatuko zaie.

Nolanahi ere, osorik edo zati bat Nafarroako Gobernuaren laguntzaz hobetzeko planaren bidez hobetutako bazkalekuak bere jarduera nagusia abeltzaintza duten Aurizko abeltzainentzako bakarrik izanen dira, hobekuntza egiten denetik gutxienez 15 urterako.

3. Hala ere, Aurizko Udalak, egokia baderitzo, Goiko Eremuko bazkalekuak enkante publikoaren bidez adjudikatu ahalko ditu larrazkenean.

33. artikulua. 1. Herri-larreak adjudikatzerakoan, Aurizko Udala irizpide sozialetan oinarrituko da eta, beraz, diru aldetik apalenak diren familia unitateei lehentasuna emango die.

2. Aurreko artikuluan aipatu diren familia unitateen maila ekonomikoak zehazteko, Aurizko Udalak irizpide objektiboen arabera jokatuko du, ordenantza honen 19. artikuluan jasotzen denari jarraituz.

3. Herri-larreetako eremu berezia behi aziendaren unitateen arabera adjudikatuko da.

34. artikulua. Herri-larreen aprobetxamendua zuzenean eta pertsonalki eginen da, eta ez da baimenik emanen azpierrentamendua egin edo beste batzuei lagatzeko. Horretarako, Aurizko Udalak hartuko du herri larreak ez direla zuzenean aprobetxatzen herriko familia unitateko titularrek, euren aziendak kentzen badituzte Aurizko Abere Aberastasunen Katastrotik.

35. artikulua. Herri larreetan bazkatzen diren aziendek Osasun Ziurtagiriak beharko dituzte, Herri-larreetan bazkatzen den Aziendaren Osasun Babesari buruzko maiatzaren 4ko 5/1984 Foru Legean eta haren erregelamenduetan ezarritakoa betetzen dutela egiaztatzeko.

36. artikulua. Debeku da zerri azienda bazkatzea.

37. artikulua. Ordenantza honen 31. artikuluan aipatzen diren bazkatzeko eremu bakoitzaren azienda karga zehaztu ahal izateko, Aurizko Udalak azienda espezie bakoitzaren araberako berdintasunak ezarriko ditu aldian-aldian.

38. artikulua. Azienda Udalak zehaztuko duen egunean markatuko da eta urtean egun bakarra izanen da, Udalak beste erabakirik hartzen ez duen bitartean.

39. artikulua. Bazkatzeko denboraldiak eta azienda mota eta kopuruak zehazteko, Aurizko Udalak irizpide hauek ezarri ditu:

a) Goiko Eremuan zaldi-azienda, behi-azienda eta ardi-azienda bazkatuko dira.

b) Behetiko Eremuan behi-azienda, eta udalari interesatzen zaionean, zaldi-azienda eta ardi-azienda sartu ahalko dira.

c) Eremu bereziaren aprobetxamendua arau hauen arabera eginen da:

1. Aprobetxamendu eremu bakoitza abeltzain bati edo batzuei zuzenean adjudikatuko zaie eta 8 urteko epean bere betebeharrei erantzun beharko diete era solidarioan.

2. Zortzi urteko adjudikazioen kasuan, bi urtean behin frogatuko da adjudikazioa egitean aurreikusitako berdintasun irizpideak indarrean jarraitzen dutela.

3. Adjudikaziodunek, urteko kanona ordaintzeaz gain, honako betebeharrak dituzte:

A) Herri aprobetxamenduak arautzen dituen Ordenantzaren 34., 35. eta 42. artikuluetan ezarritakoak.

B) Gutxienez lau urtean behin 300 edo 400 k/h-ko kaltzio karbonatoa edo Lihotan botatzea.

D) Udalaren baimena beharko dute edozein obra edo hobekuntza egiteko.

E) Ezingo dute bildutako belarra saldu.

F) Adjudikatutako lurren gaineko edozein zerga edo tasa mota ordaindu behako dute.

G) Adjudikatu zaien azalera murriztea onartu beharko dute, abeltzaintza ustiategi berriak jarriko balira eta eremu berezia baldintza berdinetan erabili beharko balute.

H) Udalak bere onera ekarri behar diren lurren hurrenkera eta segida zehaztuko ditu adjudikazioaren baldintzetan, beti ere bazkalekuak emankortasun egoeran mantentzeko irizpideak kontuan hartuta.

4. Adjudikazioa arautzen duten baldintzak beteko ez balira, Udalak adjudikazio hori bertan behera utzi ahalko du.

Udalak, aldez aurretik adjudikaziodunekin adostuta, utzi duen lurraren zati bat bertze aprobetxamenduetarako erabili ahalko du (ad. nekazaritza lurzatiak) edo baita berak erabili ere.

40. artikulua. Klimatologiako baldintzengatik edo bazkalekuen bolumenarengatik edo kalitateagatik egoki jotzen bada, Udalak goiko eta beheitiko eremuetan sartuko den azienda mota eta datak finkatuko ditu.

41. artikulua. Aurizko Udalak urtero zehaztuko du azienda mota bakoitzeko eta/edo bazkatzeko eremu bakoitzeko bazkalekuen onuradunek ordainduko duten kanona.

1. Udalak herri larreetan sartuko den aziendaren kanona kobratuko du A.L.U. (azienda larriko unitatea) bakoitzeko aprobetxamenduaren arabera, honako berdintasunak kontuan hartuz:

–Behi-azienda larri 1: 1,00 A.L.U.

–Zaldi-azienda larri 1: 1,2 A.L.U.

–Behor 1 + zaldiko 1: 1,2 A.L.U.

–Ardi 1: 0,15 A.L.U.

–Biga 1, 18 hilabetez beheitikoa: 0,5 A.L.U.

–Behoka 1, 18 hilabetez beheitikoa: 0,5 A.L.U.

42. artikulua. Aurizko Udalak, onuradunei hiru hilabete lehenagotik gaztigatuta, aprobetxamendu hauen esleipenak bertan behera uzten ahalko ditu herri-lurretan zuhaitz landaketak edo bestelako hobekuntzak egin nahi baditu. Hobekuntza horiek egin aurretik Nafarroako Gobernuaren baimena beharko da.

IV. KAPITULUA

Herriko baratzeen aprobetxamendua

43. artikulua. Herri-lurren aprobetxamendua ordenantza honen 16. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia unitateko titularrei zuzenean adjudikatuko zaie.

44. artikulua. Herri-larreak esleitzerakoan Aurizko Udala berdintasun eta justizia irizpideetan oinarrituko da, eta honako baldintzak betetzen dituzten familia unitateei emango die lehentasuna:

a) Familia unitate bakoitzeko diru-sarrera gutxien dutenak.

b) Jabetzan edo beste modu batean antzeko lursailik ez dutenak.

c) Herri-lurretako beste aprobetxamendurik ez dutenak.

45. artikulua. Aurreko paragrafoan aipatu irizpideak datu objektibo hauetan oinarrituko dira: pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, soldatak, laborantzako lurrak errentamenduan nahiz bertze edozein tituluren bidez edukitzea, landalur, abere eta industria kontribuzioen kapital zergagarria, hirilur kontribuzioaren, norberaren etxebizitzari dagokiona kenduta, bai eta gisako izaera duen bertze edozein datu ere.

46. artikulua. 1. Aurizko Udalak azalera unitate bakoitzeko urteko kanona ezarriko du aprobetxamendu mota honetarako, eta urteko aurrekontu arruntean zehatuko da.

2. Kanon hori ez da izango antzeko izaerako lurrek eskualdean duten alokairu prezioen ehuneko laurogeita hamar baino gutxiago.

47. artikulua. Aprobetxamendua erabiltzeko epea zortzi urtekoa izanen da.

48. artikulua. 1. Herri-lurretako lurzatiak onuradunek zuzenean eta pertsonalki landu beharko dituzte, eta ezin izanen dute errentan eman edo ustiatu lan pertsonala ez den bertze moduren baten bidez.

2. Aurizko Udalak bizilagun bakoitzari adjudikatuko zaion laborantzako herri-lurren kopurua zehaztuko du, kontuan hartuz herriko lurren erabilgarritasuna, eskatzailearen beharren edo haren ustiategiaren arabera adjudikatutako lurraren emankortasun ahalmena eta familia unitatearen egoera ekonomikoa.

49. artikulua. 1. Aurizko Udalak egoki juzgatzen dituen egiaztapenak egin ahalko ditu edozein unetan, laborantza zuzenean eta pertsonalki egiten dela ziurtatzeko.

2. Honelakoetan ulertuko da lurrak ez direla zuzen eta pertsonalki lantzen:

a) Nekazaritzako makineria izanik, berari esleitu herri-lurrak lantzeko erabiltzen ez duenean.

b) Landa zaintza Zerbitzuaren edo Aurizko Udaleko Nekazaritza batzordearen ustetan, esleitu herri-lurretako lurzatiak zuzenean eta pertsonalki aprobetxatzen ez dituenean.

c) Lehengaiak erosi eta produktuak saltzeko lanak, berek edo Udalak baimendutako pertsonek egin izana frogatzeko agiriak aurkeztea eskatu ondoan, Aurizko Udal honek agindu epean aurkezten ez dituztenean.

d) Pertsona fisikoen gaineko errenta aitorpenean nekazaritzako etekinak aitortzen ez dituztenean, hartara beharturik ez badaude ere.

e) Udalak sistema bat ezarriko du arazo fisikoengatik bere baratza zuzenean landu ezin dutenek, aprobetxamenduaren fruituak eskuratzeko eskubidea izan dezaten.

f) Laborantzako lurren jabe izanik, hirugarrenei errentan emanak dituztenean.

g) Belarra ekoizteko herri-lurren adjudikaziodunek Aurizko Udalaren abere aberastasunen katastrotik euren azienda kentzen dutenean.

50. artikulua. 1. Onuradunak laborantzako herri-lurrak era egokian landatu eta aprobetxatzera beharturik daude.

2. Onuradunek ezingo dituzte herri-lurrak adjudikatuak izan ziren aprobetxamenduak ez diren beste batzuetarako erabili Udalaren baimenik gabe eta lurretan itxiturak egiteko Aurizko Udalaren baimena beharko da; itxitura horiek zurezkoak eta alanbrez lotutako esolaz izan daitezke eta debekaturik daude adreiluz edo hormigoizko blokez egindakoak.

V. TITULUA

Etxerako egurraren aprobetxamendua

51. artikulua. Mendian aski izan eta, Nafarroako Gobernuak baimendu eta Mendi Zerbitzuak markatu ondoren, Aurizko Udalak etxerako egur loteak banatuko dizkie ordenantza honen 16. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia unitateei.

52. artikulua. Aurizko Udalak urtero finkatuko du familia unitateei adjudikatu beharreko egur loteen bolumena, mendian dagoen egurraren arabera. Noizbait beharrezkoa baldin bada eten egingo da aprobetxamendu hori, Udalari egoki iruditzen zaion denborarako.

53. artikulua. Egur loteak zuzenean erabili beharko dira eta ezin izango dira saldu.

54. artikulua. 1. Egurra banatzerakoan, Aurizko Udala irizpide sozialetan oinarrituko da, ekonomikoki apalenak diren familia unitateei lehentasuna emanez.

2. Aurreko artikuluan aipatzen diren familia unitateen maila ekonomikoa zehazteko, Aurizko Udalak irizpide objektiboei jarraituko die, Ordenantza honen 19. artikuluan aipatutakoari jarraituz.

55. artikulua. 1. Egur-lotea jasotzeko eskubidea duten bizilagunei lotea eman ondoren, Udalak, egurra soberan badu eta herriari komeni bazaio, Auritzen etxea eduki edo etxe bat erabili baina Ordenantza honetan aipatzen diren baldintzak betetzen ez dituztenei, egur-loteak eman ahalko dizkie zozketa bidez.

Udalak bandoa kaleratuko du eta interesatu guztiek izena eman beharko dute udaletxean. Ondoren, Udalak zehaztuko duen zenbatekoa ordaindu ondoren, zozketa bidez jasoko dute egur-lotea.

2. Zuahitzak erori direnean, bizilagunek Udalari jakinarazi eta horiek aprobetxatzeko eskaera egin ahalko diote. Horrelakorik gertatuz gero, Udalak behar den ebazpena emanen luke eta, beharrezkoa izanen balitz, Nafarroako Gobernuko Mendi Zerbitzuari markazioa eskatuko lioke, eta horren ondotik zuhaitzak interesatuari adjudikatu tasatutako prezioan.

56. artikulua. Etxerako egurraren aprobetxamenduarengatik ordaindu beharreko kanona urtero finkatuko du Udalak bere aurrekontu arruntean.

57. artikulua. Onuradunek, egurra bildu ondoren, gelditzen diren hondarrak bildu eta pilatu behar dituzte, hondar horiek ezin baitira metatu bideetan, mendiko pistetan edota bertatik igarotzea galarazten duten tokietan; gainera, zehatz-mehatz bete beharko dira landazainek agindutako jarraibideak. Artikulu honetan ezarritakoa betetzen ez dutenei aprobetxamendua urte beterako ukatuko zaie.

Udalak urtero aprobetxamendua behar bezala egin den ikuskatuko du.

VI. TITULUA

Bestelako herri aprobetxamenduak

58. artikulua. Ehiza aprobetxamendua, ehiza barrutiak herri-lurrak sartuz eratu badira, indarrean dagoen Nafarroako Foru Legebiltzarraren Arautegian, 1981ko martxoaren 17koa, eta haren xedapen gehigarrietan ezarritakoari segituz arautuko da.

59. artikulua. Aurizko Udalak prestatzen dituen baldintza agirien arabera egingo da ondareko uren kontzesioa, herri-lurren okupazioa, herri-lurretako harrobien ustiatzea eta herri-lurretan egin nahi den beste edozein aprobetxamendu edo hobekuntza. Gainera, jendaurrean eduki beharko dira 15 egunez gutxienez, eta Nafarroako Gobernuak onespena eman beharko du.

VII. TITULUA

Bizilagunek herri-lurretan sorturiko luberriak

60. artikulua. Bizilagunek debeku dute herri-lurretan luberriak sortzea, Aurizko Udalaren baimenik ez badute.

61. artikulua. Hona hemen jarraitu beharreko prozedura: Interesdunaren idatzizko eskabidea, Udalari zuzendua, herri-lurretan luberria sortzeko eta lur horiek zertarako erabili nahi dituen esanez; eskabideari 66. artikuluan aipatutako dokumentuak erantsiko zaizkio.

Eskatutako luberriaren onespena edo ukapena.

Udalak onespena emanez gero, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, behin betiko onespena eman dezan.

62. artikulua. Bizilagunek luberritutako herri-lurren aprobetxamendua hiru urterako izanen da.

63. artikulua. Kasu horietan, Aurizko Udalak onuradunari kanona gutxitzen ahal dio, esleipen epe osorako nahiz zati baterako, hobekuntza amortizatzeko kontzeptu gisa. Esleipen epearen gainerakoagatik Ordenantza honen 20. artikuluan mota honetako aprobetxamenduetarako ezarritako kanona ordaindu beharko da.

64. artikulua. Bizilagunek luberritutako lurren landaketa Ordenantza honen 18., 19. eta 22.etik 30.era bitarteko artikuluetan ezarritakoari segituz arautuko da.

VIII. TITULUA

Adjudikatzeko prozedura

65. artikulua. Udalak aldez aurretik erabakia hartu eta iragarki oholean ediktua agertuta, 15 eguneko epea irekiko da, eskubidea dutela uste dutenek herri aprobetxamenduen eskaera egin dezaten.

Aurreko urtean herri aprobetxamendua izan duten bizilagunek ez dute berriro eskaerarik egin behar, Udalak onuradunen zerrendan ofizioz sartu eta argitara emanen baitu, bizilagun guztiek jakinaren gainean egon daitezen.

66. artikulua. Eskaerei honako hauen gaineko zinpeko aitorpena erantsiko zaie:

a) Aurizko biztanlea izatea, gutxienez 3 urteko antzinatasunez, eta udalerrian urtean bederatzi hilabetez gutxienez bizitzea (1).

(1) Etxerako egur aprobetxamenduaren kasuan epea urte betekoa izanen da.

b) Familia unitatea osatzen duten kideak, baita familia liburuaren fotokopia ere.

c) Udalarekiko zerga beharkizunak beteak izatea.

d) Zenbat erregu dituen jabetzan, bai Udal honetan bai besteetan, eta laborantza mota (baratzak, pentzeak, etab.)

e) Errentan edo jabetzaz besteko tituluren baten bidez lantzen dituen lurrak.

f) Hiri-lurreko ondasunak, norberaren etxebizitzari dagokiona kenduta.

g) Abelburu kopurua eta espeziea, eta, bazkalekuen aprobetxamendua eskatuz gero, aziendaren osasun ziurtagiria ere.

h) Familia unitateko kide bakoitzaren diru-sarrerak, nekazaritzaren, industriaren edo zerbitzuen sektorekoak, baita Gizarte Segurantzako pentsioen bidezkoak edo bestelako errentak ere.

Zinpeko aitorpena egiaztatzeko, Aurizko Udalak ahalmena izango du beharrezkoak iruditzen zaizkion agiriak eskatzeko, errenta mailak egiaztatzearren.

67. artikulua. Eskaerak ikusita, Udalak aprobetxamendu bakoitzeko onartu direnen zerrenda behin-behineko onetsiko du, aprobetxamendu bakoitzaren lekua edo lotea zehaztuz.

68. artikulua. Onartuen behin-behineko zerrenda Udal honen iragarki oholean jarriko da 15 egun balioduneko epean, bidezko diren alegazioak egin ahal izateko. Alegaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko zerrenda behin betikoa bilakatuko da, besterik gabe.

69. artikulua. Alegazioak eta zuzendu beharreko akatsak izanez gero, Udalak horien gaineko ebazpena emango du, eta aprobetxamendu bakoitzaren bizilagun onuradunen behin betiko zerrenda, baita aprobetxamenduaren lekua edo lotea onetsiko ditu.

IX. TITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

70. artikulua. Oro har, arau-hauste administratibotzat hartzen dira honako hauek:

a) Aprobetxamendua zuzenean eta pertsonalki ez egitea.

b) Herri-larreetan bazkatzen den Aziendaren Osasuna Zaintzeari buruzko Foru Legean eta hori garatzen duen Erregelamenduan xedatua ez betetzea.

c) Aprobetxamenduen kanonak Udalak finkatzen dituen epeetan ez ordaintzea.

d) Herritarren arteko aprobetxamendua nabarmen gaizki egitea edo osorik ez egitea.

e) Zertarako adjudikatzen den herri-lurra, beste zerbaitetarako erabiltzea.

f) Animalia hilak edo animalia hilen gorpuzkiak lurperatu gabe uztea.

g) Bazkatzeko epeak eta eremuak ez errespetatzea.

h) Ordenantza honetan xedatutakoari kontra egiten dion beste edozein egintza edo ekintza.

71. artikulua. Arau-hauste horiek ondoko zehapenak izango dituzte:

a) Aprobetxamendua zuzenean eta pertsonalki ez egitea:

1. Lursailen eta baratzeen aprobetxamenduaren kasuan, aprobetxamenduaren eskubidea galtzea.

2. Herri-larreen aprobetxamenduaren kasuan, aprobetxamenduaren eskubidea galtzea 3 urtez.

3. Etxerako egurraren aprobetxamenduaren kasuan, aprobetxamenduaren eskubidea galtzea urte betez osorik izan ez bada, eta hiru urtez neurriz kanpokoa izan bada.

b) Herri-larreetan bazkatzen den Aziendaren Osasuna Zaintzeari buruzko Foru Legean eta hori garatzen duen Erregelamenduan xedatua ez betetzea.

Ezingo da aziendarik sartu aldez aurretik dokumentazioa aurkeztu ez bada; edozein arrazoirengatik azienda barnean egongo balitz, berehala atera beharko da eta abelburu bakoitzeko isuna 60 euro izanen da; dokumentazioa aurkeztu arte ezinen da azienda herri-larreetan sartu.

c) Aprobetxamenduen kanonak Udalak finkatzen dituen epeetan ez ordaintzea.

%20ko errekargua izanen da, hilabeteko epean ordaintzeko; hala egin ezean aprobetxamenduaren eskubidea galduko da.

Hartara, diruzaintzak zordunen zerrenda aurkeztuko du idatziz, bai borondatez ordaintzeko epea bukatuta zein errekarguz ordaintzeko epearen ondoren.

d) Aprobetxamendua nabarmen gaizki egitea edo osorik ez egitea:

1. Lursailen eta baratzen aprobetxamenduen kasuan: aprobetxamenduaren eskubidea iraungitzea.

2. Herri larreen aprobetxamenduaren kasuan: 60 euroko isuna A.L.U bakoitzeko.

3. Etxerako egurraren aprobetxamenduaren kasuan, artikulu honen A, 3 paragrafoak dioenari jarraituko zaio.

e) Zertarako adjudikatzen den herri-lurra, beste zerbaitetarako erabiltzea.

Aurreko atalean esandakoari jarraituko zaio.

f) Animalia hilak edo animalia hilen gorpuzkiak lurperatu gabe uztea.

60 euroko isuna.

g) Bazkatzeko epeak eta eremuak ez errespetatzea.

30 euroko isuna A.L.U. bakoitzeko.

h) Ordenantza honetan xedatutakoari kontra egiten dion beste edozein egintza edo ekintza.

Udalak kasu bakoitza zehaztuko du arau-haustearen larritasunaren eta eragindako kalteen arabera.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Laborantzako herri-lurren eta baratzeen aprobetxamenduen era eta baldintzak aprobetxamenduaren epea bukatu arte errespetatuko dira; hortik aitzina, Ordenantza honetan ezarritakoari egokituko dira.

(Hasierako onespena 1988/05/17, ondoko aldaketak: NAO 75. Zk. 2004/06/23, NAO 145 zk. 2006/12/04, NAO 116 zk. 2010/09/24, NAO 95 zk. 2014/05/19, NAO 71 zk. 2016/04/14).

Auritzen, 2018ko uztailaren 27an.–Alkatea, Luis de Potestad Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L1811463