176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALTSASU

Deialdia, Udalaren Obra Zerbitzuan aritzeko igeltsero eta zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, D mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko.
Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

2018ko apirilaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen honako deialdi honen behin-behineko zerrenda: Udalaren Obra Zerbitzuan aritzeko igeltsero eta zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, D mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzekoa.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta deialdiaren 4.3 oinarrian ezarritakoarekin bat, Alkatetzak 2018ko abuztuaren 22an eman 1052/2018 Ebazpenaren bidez, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi da, eranskin gisa ageri baita, eta probak hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztu dira.

ERANSKINA

Onartuak:

CALVO HERRERO, ÁNGEL

Baztertuak: inor ere ez.

Ariketa teorikoa egiteko eguna, ordua eta tokia: 2018ko irailaren 24a, 09:00ak, Altsasuko udaletxea (Gartzia Ximenez kalea 36, Altsasu).

Oharra: probarako dei bakarra eginen da. Izangaiak Nortasun Agiri Nazionala edo horren legezko baliokidea aldean duela agertu beharko du, eta baztertua geldituko da, edozein arrazoi dela eta, iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez bada.

Altsasun, 2018ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1810634