176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

4-6/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2018ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 25ean, aurrekontu-aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

4/2018 aurrekontu-aldaketa, kreditu-gehigarria gaitzen duena San Adriango Udalaren 2018ko gastuen aurrekontuan, aurrekontuko beste aplikazio bateko kredituak beheititurik finantzatua.

Hona hemen, xehatua, kreditu-gehigarria, San Adriango Udalaren 2018ko gastuen aurrekontuan gaitu beharrekoa:

1321 6230000 aurrekontu-aplikazioa: “Segurtasun kamerak, Fructuoso Muerza”. 5.000,00 euro.

Gastuen aurrekontuan gaitu beharreko kreditu-gehigarria, guztira: 5.000,00 euro.

Kreditu-gehikuntza finantzatuko da kreditua beheitituz San Adriango Udalaren 2018ko gastuen aurrekontuko aplikazio honetan:

9291 5100000 aurrekontu-aplikazioa: “Ustekabeak”. 5.000,00 euro.

5/2018 aurrekontu-aldaketa, San Adriango Udalaren 2018ko ekitaldiko gastuen aurrekontuan, txosten honen xedea baita:

–Finantzaketa behar duen aplikazioa:

1722 2269900: “Zuhaitzaren eguna: Ikastetxe Publikoa”. 1.000,00 euro.

–Kreditua lagatzen duen aplikazioa:

1690 6230000: “Makineria: lan-taldea”. 1.000,00 euro.

Guztira: 1.000,00 euro.

–Finantzaketa behar duen aplikazioa:

4590 2120000: “Udaleko baskularen mantentze-lanak”. 1.500,00 euro.

–Kreditua lagatzen duen aplikazioa:

4140 2030000: “Ponpa alokatzea, Marinal”. 1.500,00 euro.

Guztira: 1.500,00 euro.

6/2018 aurrekontu-aldaketa, kreditu berezia gaitzen duena San Adriango Udalaren 2018ko gastuen aurrekontuan, 2017ko likidazio-espedienteak sortutako diruzaintzako gerakinarekin finantzatua.

Hona hemen, xehatua, kreditu berezia, San Adriango Udalaren 2018ko gastuen aurrekontuan gaitu beharrekoa:

1510 6090002 aurrekontu-aplikazioa: “San Isidro eta Marinal kaleak eta beste batzuk”. 40.000,00 euro.

Gastuen aurrekontuan sortu beharreko kreditu berezia, guztira:
40.000,00 euro.

Kreditu berezia finantzatuko da 2017ko ekitaldiko likidazioaren espedientetik ateratzen den diruzaintzako gerakinarekin.

San Adrianen, 2018ko abuztuaren 20an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1810475