176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Zergak eta tasak borondatez ordaintzeko epea,
2018ko bigarren seihilekoa

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da 2018ko urriaren 26an bukatuko dela hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa eta pasabideen eta errodajeko tasak (2018ko bigarren seihilekokoak) borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, hots, 2018ko urriaren 26an.

Helbideratu gabeko ordainagiriak udal bulegoetan ordaindu beharko dira, edo Ribaforadako edozein banku-sukurtsaletan (Caixa, Rural Kutxa eta Banco Santander).

Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Ribaforadan, 2018ko abuztuaren 21ean.–Alkate udalburua, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1810510