176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

4-5/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2018ko abuztuaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 4. eta 5. aldaketak 2018ko aurrekontuan: kreditu-gehigarria eta transferentzia positiboak gaitzea.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Arradan (Murillo El Cuende), 2018ko abuztuaren 22an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1810562