176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Martzillako Musika Eskolako prezio publikoak ezartzen dituen araua, 2018-2019 ikasturterako. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2018ko abuztuaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Martzillako Musika Eskolako prezio publikoak ezartzen dituen araua 2018-2019 ikasturterako.

Indarrean dagoen legeria betetzeko, espediente hori jendaurrean jartzen da hogeita hamar eguneko epean, bizilagun eta interes legitimodunek hura aztertu eta erreklamazioak egin ditzaten.

Egoki jotzen diren kexa edo alegazioak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, jendea hartzeko ohiko orduetan. Inork ez badu halakorik aurkezten, behin betiko onetsiko da isilbidez.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Martzillan, 2018ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1810511