176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

2 eta 3/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2018ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 26an, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2/2018 aurrekontu-aldaketa: Kreditu berezia.

GASTUAK:

Partida: 1.9330.22706.–Ondasun eta eskubideen udal inbentarioa prestatzea. Zenbatekoa: 1.950 euro.

Finantzabidea:

Partida: 1.4508007.–Udal inbentarioa prestatzeko diru-laguntza. Zenbatekoa: 957,11 euro.

Partida: 1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 992,89 euro.

3/2018 aurrekontu-aldaketa: Kreditu berezia.

GASTUAK:

Partida: 1.1640.62200.–Kolunbarioak erosi eta paratzea. Zenbatekoa: 1.000 euro.

Finantzabidea:

Partida: 1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 1.000 euro.

Genevillan, 2018ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L1810534