176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

107E/2018 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, ebaluazio batzordea izendatzen duena deialdi honetan: “Sorkuntza lantegietan egiten den sorkuntza garaikideko proiektuetarako laguntzak –GEROKO– 2018”.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak maiatzaren 21ean emandako 21E/2018 Foru Aginduaren bidez, oinarri arautzaileak onetsi ziren “Sorkuntza lantegietan egiten den sorkuntza garaikideko proiektuetarako laguntzak –GEROKO– 2018” izeneko diru-laguntzen deialdirako, gastua baimendu zen eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu zen.

Deialdi horren oinarrietan ezarri zenez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako batzorde batek baloratuko ditu aurkeztutako eskaerak.

Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalak txostena egin du, eta hartan ebaluazio batzordeko kideen izendapena proposatu da.

Irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako hauek izendatzea ebaluazio batzordeko kide:

Batzordeburua:

–Mª Camino Barcenilla Tirapu andrea, Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Ataleko burua.

Batzordekideak:

–José Vicente Urabayen Azpilicueta jauna, Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea.

–Javier Espinosa Ochoa jauna, kanpoko aditua.

–Patrick Ullate García jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko teknikaria.

Idazkaria:

–Nuria Álvarez Ajuria andrea, Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Ataleko teknikaria, hizpidea eta botoa dituena.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko uztailaren 24an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Dori López Jurío.

Iragarkiaren kodea: F1809501