176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Xehetasun-azterketa, Arrietako 31. poligonoko 52. lurzatian. Hasierako onespena

Artzibarko Udalak, 2018ko abuztuaren 21ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Arrietako 31. poligonoko 52. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Joseba Abaurrea Orozek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legea onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Artzibarren, 2018ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L1810506