176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 9an, 1/2018 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da hasierako onespenean zegoen horretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

–Kreditu berezia gaitu edo ematea, gastuen aurrekontuko aplikazio berrian, izena honela duena:

“9330-63200- Zudairiko osasun kontsultategia handitu eta eraberritzea”. Zenbatekoa: 378.499,21 euro.

Diru-sarreren aurrekontuko honako aplikazio hauen kontura finantzatuko da:

–“75002 Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren diru-laguntza, Zudairiko osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko”. Zenbatekoa: 259.999,41 euro.

–“87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”, 2018ko aurrekontuko ekitaldiari dagokionez. Zenbatekoa: 118.499,80 euro.

Ameskoabarrenean, 2018ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Martín José López de Z. San Martín.

Iragarkiaren kodea: L1810446