176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

“Autoenplegu laguntzak” erregulatzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Altsasuko Osoko Bilkurak, 2018ko abuztuaren 29an egin osoko bilkuran, “Autoenplegu laguntzak” arautzen dituen ordenantza hasiera batean onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Altsasun, 2018ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1811040