176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, enplegu eta toki garapenerako agente izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, B mailakoa eta euskararen C1 jakite-maila eskatzen duena, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzura. Onartuen behin-behineko zerrenda

Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko ekainaren 21ean hartu erabakiaren bidez onetsi zen deialdia, enplegu eta toki garapenerako agente izateko lanpostu bat, B mailako eta euskararen C1 jakite-maila eskatzen duena, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzura. Deialdi hori 2018ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 31n.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu denez, bidezko da onestea eta argitaratzea izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eranskinean heldu dena.

Alegazioak aurkezteko edo akatsak zuzentzeko epea hamar egun baliodunekoa da, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak.

Zizur Nagusian, 2018ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

IRURETA NEMOURS, ANGEL MARIA

LOPEZ MARIÑELARENA, ESTIBALIZ

MARTINEZ EGUARAS, MARIA

RUIZ DE LAS HERAS GOÑI, ITXASO

SALINAS MUNARRIZ, ANDREA

TREBOL UNZUE, FERNANDO

Baztertuak: inor ere ez.

Iragarkiaren kodea: L1811028