152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 25eko 2121/2018 Ebazpenaren aurka.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da María Valdemoros Vicente, María Leire Santaolalla Marcilla, José Fernando Cavía Zorrilla, María Rodríguez Carbonell, Aitor Salas Peña eta María Elena Aramendia Muneta jaun-andreek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituztela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 25eko 2121/2018 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi ziren maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien behin betiko zerrendak 2018-2019 ikasturterako.

Horrenbestez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedaturikoarekin bat, honako espezialitate eta hizkuntzetako interesdunak epatzen dira:

Bigarren Hezkuntzako irakasleak:

  • Industriako Analisia eta Kimika (gaztelaniaz).
  • Irudi Pertsonaleko Aholkularitza eta Prozesuak (gaztelaniaz).
  • Diagnostiko Klinikoen Prozesuak eta Produktu Ortoprotesikoak (gaztelaniaz).
  • Elikagaien Industriako Prozesuak (gaztelaniaz).
  • Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak (gaztelaniaz).
  • Enpresen Administrazioa (gaztelaniaz).
  • Geografia eta Historia (gaztelaniaz).

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak:

  • Laborategia (gaztelaniaz).
  • Prozesu Eragiketak (gaztelaniaz).
  • Elikagaien Elaborazioko Eragiketa eta Ekipamenduak (gaztelaniaz).
  • Diagnostiko Kliniko eta Ortoprotesikoko Prozedurak (gaztelaniaz).
  • Komunitatearentzako Zerbitzuak (gaztelaniaz).

–Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak:

  • Berariazko deialdietako zerrendak:
  • Alemana-IEO (gaztelaniaz).

–Maisu-maistrak:

  • Haur Hezkuntza (euskaraz).
  • Lehen Hezkuntza (euskaraz).
  • Atzerriko Hizkuntza-Ingelesa (euskaraz).

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egiten ahalko dituzte Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2018ko uztailaren 25ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Begoña Alfaro Oricáin.

Iragarkiaren kodea: F1809468