152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-P-285

Fernando Uceda Gálvez eta Alicia Herzog Yruretagoyena jaun-andreek honako datu hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:

Aprobetxamendua 10 metroko sakonera duen putzu bat da, Aragoi ibaiaren ezkerraldean, polizia-eremutik kanpo, Carasol alderdian (9. poligonoa, 22. lurzatia).

Ura jasotzeko ekipoa motoponpa bat izanen da, 6 ZP-koa, 4 l/s-ko uneko emariarekin. Ura 16,5 hektareako olibadia tantaka ureztatzeko erabiliko da, Murillo El Cuendeko udal-mugarteko (Nafarroa) 9. poligonoko 22., 24., 25. eta 26. lurzatietan. Urtean 29.420 m³-ko ur bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 2,5 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko ekainaren 8an.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E1808973