152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2012-A-137

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2018ko apirilaren 19an emandako ebazpenaren bidez, María Lourdes Bernarda Munarriz Larrion, Martín Osinaga Sala eta Pedro María Osinaga Sala jaun-andreei ur publikoen aprobetxamendua eman zaie, Basaburua ibaiaren ezkerraldetik ura hartzeko, Basaburuko udal-mugartean (Nafarroa), UTMX: 597.021; UTMY: 4.760.236 koordenatu-puntuan (Datum: ETRS89), urte osoan. Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,00659 l/s-koa izanen da, eta uneko gehieneko emaria, berriz, 0,15 l/s-koa, eta urteko gehieneko bolumena 86,605 m³-koa, baina hileko kontsumo handiena, betiere, 17,16 m³-tik beherakoa izanen da. Ura 0,03 hektareako baratza ureztatzeko, eta zaldi aziendaren 10 buru hornitzeko erabiliko da, aipatutako udal-mugarteko 3. poligonoko 289. lurzatian, eta ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2018ko apirilaren 19an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1808962