152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Laburpena, banakako ebaluazioaren bidez emateko diru-laguntzen deialdiarena. Deialdi horren bitartez, prestazio ekonomikoak emanen dira 2018-2019 ikasturtean ikastetxeetako Haur Hezkuntzako 2. zikloko liburuetarako eta/edo material didaktikorako

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 408235.

A) Onuradunek bete beharreko baldintzak:

a) Tuteran egiazko bizilekua izatea eta bertan erroldaturik egotea (adingabea eta aita edo ama edo adingabearen tutorea, adingabearekin bizi badira), laguntza jaso bitartean. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek egiaztatuko dute, udal erroldaren bidez, eskatzaileen eta onuradunen erroldatze eta bizikidetza egoera.

b) Adingabe eskolaturik bere ardurapean izatea, eta adingabea 1. oinarrian aipatzen diren mailetariko batean eskolatuta egotea.

c) Behar objektiboa izatea, baldin eta oinarri hauek zehaztutako egoera ekonomikoan badaude. Laguntza eska dezakete egoera honetan dauden ikasleen familiek: aurreko urteko errentak ez gainditzea errenta eta egoera ekonomikoa kalkulatzeko atalean ageri diren gehieneko mugak.

d) Deialdiaren xedeari dagokion faktura aurkeztea.

e) Betebeharrak oinarri hauetan xedatzen denaren arabera frogatu beharko dira, udal artxiboetan agertzen diren datuak izan ezik.

B) Xedea: deialdi honen xedea da gizarte zerbitzuen arloko diru-laguntzak ematea, banakako ebaluazioaren bidez, liburuak eta/edo material didaktikoa erosteko, hala nola fitxak, koadernotxoak, irudi orriak edo material idatzien fotokopiak, betiere Tuteran erroldaturik dauden eta bertan bizi diren ikasleentzat, kasuan kasuko ikasturtean Haur Hezkuntzako 2. zikloa (1. maila, 2.a edo 3.a) egiten ari badira.

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zikloak ez dira diru-laguntzaren xede, Nafarroako Gobernuak eta Hezkuntza Ministerioak liburuen kostu osoaren zati bat ordaintzeko laguntzak ematen baitituzte.

Diru-laguntzak biztanleriaren sektore jakin batentzako dira; ez dira, beraz, biztanle guztientzako, baizik eta gizarte eta ekonomiaren aldetik egoera txarrean dauden familientzako.

C) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Tuterako Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan, hots, Tuterako Díaz Bravo kaleko 27an (31500), edo bienestarsocial@tudela.es helbidean eskatuta. Telefonoa: 948826761.

D) Zenbatekoa: 3.000,00 euro. Gehienez ere 50 euroko diru-laguntza eman daiteke pertsonako.

E) Eskaerak aurkezteko epea: 2018ko irailaren 1etik 30era bitarte.

Tuteran, 2018ko uztailaren 13an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1809144