152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

4/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 21ean, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesten zuen erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 13.150,00 euro.

Kreditu-gehigarria.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 23.850,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 8.500,00 euro.

Finantzabidea (gastuak).

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 25.850,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 8.600,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 11.050,00 euro.

Azkoienen, 2018ko uztailaren 16an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1809164