152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

6/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 21ean, 6/2018 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia.

1533 6190007 Haurrendako parkeak: 55.000,00 euro.

Finantzabidea.

87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 55.000,00 euro.

Orkoienen, 2018ko uztailaren 17an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1809177