152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteak eta karga-tasak 2018rako

Ledeako Udalak, 2018ko apirilaren 9an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz:

1. %18ko karga-tasa finkatzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko 2018ko zergarako. Karga-tasa horrek 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta aldatu arte izanen da indarrean.

2. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako koefizienteak onestea, zergaren sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatzekoak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Hona hemen:

SORTZEALDIA. URTEAK

KOEFIZIENTEA

20 edo hortik gora

0,63

19

0,58

18

0,51

17

0,36

16

0,21

15

0,06

14

0,06

13

0,06

12

0,06

11

0,06

10

0,06

9

0,06

8

0,06

7

0,06

6

0,06

5

0,06

4

0,06

3

0,11

2

0,13

1

0,13

Urtebetetik behera

0,06

Koefiziente horiek 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, eta aldatu arte izanen dira indarrean; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 58.2 artikuluaren arabera, xedatzen da koefizienteak eguneratuz gero, eguneratze horien ondorioz ezartzen diren gehieneko koefizienteak izanen direla Ledeako mugartean eskualdaketei aplikatu beharrekoak, Udalak ez baditu beste batzuk onesten.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ledean, 2018ko ekainaren 26an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L1809109