152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

53/2018 FORU DEKRETUA, uztailaren 18koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena, ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona.

Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legeak 19. artikuluan xedatzen duenez, langile berriak administrazio publikoetan sartzeko mugak lege horretan berean ezarritakoak izanen dira.

Bestalde, aipatu 3/2017 Legearen 19.Bat.6 artikuluan ezartzen da ezen, arlo eta sektore jakin batzuetan, aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat finkatzen ahalko dela lanpostu hauek betetzeko: aurrekontu-zuzkidura izanik, 2016ko abenduaren 31tik atzerako hiru urtean edo gehiago aldi baterako kontratuekin eta etenik gabe bete izan diren lanpostuen %90 gehienez. Egonkortze prozesu horiek 2017ko ekitalditik 2019ko ekitaldira bitarte egiten diren lan publikoaren eskaintzetan aplikatuko dira. Prozesu horiek ebaztearen ondorioz, ezin izanen da inola ere ez gastua ez langile kopurua handitu; artikulatuta utzi beharko da prozesu horietan behin betiko beteko direla nahitaez, egiturazkoak izanik, aldi baterako kontratua duten langileekin beteak dauden lanpostuak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Administrazio Erroaren eremuko plantillari buruzko datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko lege horretan ezarritako egonkortze-tasarekin bat, ondorioztatzen da ezen 2018rako lan publikoaren eskaintza partzial hau, guztira, 361 lanpostukoa dela Administrazio Erroaren eremurako. Lan eskaintza hau 2018ko egonkortze-tasari dagokio, aipatu 3/2017 Legearen 19.Bat.6 artikuluan ezartzen den bezala.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaian, Nafarroako Gobernuari proposatu dio 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onets dezan, egonkortze-tasari dagokiona. Eskaintza horretan 361 lanpostu sartu dira guztira Administrazio Erroaren eremurako.

361 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adina diru.

Azkenik, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa betetzeko, lan publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 25 sartuko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetan, eta, Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondoren, erreserba hori zer lanpostutan aplikatuko den zehazten da.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko uztailaren 18ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi da 2018. urterako. Lan eskaintzak Administrazio Erroaren eremurako 361 lanpostu biltzen ditu, eta Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.Bat.6 artikuluan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokio.

1.2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

–Errepideetako zaintzaileak: sei lanpostu huts, D mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, plantilla organikoan 2002, 2009, 2062, 2116, 9796 eta 9797 zenbakia dutenak.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

–Haur-hezitzaileak: hamaika lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 2900, 2902, 2914, 2915, 2917, 2926, 2951, 2961, 2978, 2979 eta 2981 zenbakia dutenak.

–Zaintzaileak: hamalau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 3193, 3208, 3224, 3233, 3235, 3238, 3246, 3254, 3262, 3270, 3288, 8024, 10513 eta 10514 zenbakia dutenak.

–Zaintzaile gerontologikoak: hamazazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 3045, 3059, 3138, 3158, 3172, 3182, 3186, 4651, 6569, 6570, 7979, 8724, 8725, 8726, 8729, 10515 eta 10516 zenbakia dutenak.

–Zerbitzu orokorretako enplegatuak: hogeita zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, plantilla organikoan 2803, 2818, 2822, 2907, 2943, 2971, 2996, 3003, 3043, 3060, 3082, 3086, 3111, 3112, 3114, 3120, 3122, 3124, 3143, 3145, 3156, 3177, 3189, 3226, 6589, 6592 eta 7243 zenbakia dutenak.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

–Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunak: bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 6162, 6208, 6232, 9660, 10517, 10518, 10519, 10520 eta 10521 zenbakia dutenak.

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Zerga Ogasuna

–Arkitekto teknikoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 1243 eta 1247 zenbakia dutenak.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.

–Erdi mailako unibertsitate-tituludunak (laneko arriskuen prebentzioa): hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 71161, 71461 eta 71462 zenbakia dutenak.

–Administrari laguntzaileak: bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 1668, 1689, 1695, 5857, 66975, 67019, 67778, 69092 eta 71464 zenbakia dutenak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

Zerbitzu Zentralak.

–Sistema informatikoetako erdi mailako teknikariak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 912, 69863 eta 71465 zenbakia dutenak.

–Administrari laguntzaileak: zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 61528, 61628, 61946, 62015, 70029, 70030, 70057 eta 70087 zenbakia dutenak.

Oinarrizko Osasun Laguntza.

–Administrari laguntzaileak: hogeita hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 60026, 61012, 64094, 66606, 66611, 66616, 66823, 67444, 67580, 67875, 68567, 68713, 68714, 69451, 69453, 69461, 69464, 70023, 70024, 70107, 70256, 70732 eta 71489 zenbakia dutenak.

Nafarroako Ospitalegunea.

–Lehen mailako ofizialak: zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 62788, 62855, 63072, 63129, 63227, 64299, 68656 eta 68657 zenbakia dutenak.

–Administrari laguntzaileak: hirurogeita hamaika lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 60160, 60550, 60594, 60938, 61234, 61598, 61807, 62036, 62210, 62225, 62306, 62452, 62690, 62732, 62787, 62904, 63040, 63117, 63144, 63225, 63293, 63777, 64130, 64151, 64210, 64277, 64369, 64376, 64699, 64891, 65215, 65323, 66284, 66286, 66476, 67432, 67752, 68029, 68082, 68557, 68637, 68639, 68684, 68774, 68789, 68837, 69033, 69079, 69367, 69403, 69516, 69520, 69521, 69523, 69528, 69663, 69810, 70020, 70022, 70035, 70618, 70619, 70686, 70688, 70689, 70690, 70692, 70693, 70694, 70847 eta 70870 zenbakia dutenak.

–Zerbitzu anitzetako enplegatuak: laurogeita lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, plantilla organikoan 61278, 61359, 61426, 61430, 61438, 61545, 61621, 61669, 61672, 61695, 61740, 61746, 61753, 61783, 61819, 61947, 61956, 61984, 62001, 62123, 62141, 62345, 63119, 63287, 63871, 63890, 63914, 63930, 66041, 68464, 68500, 68501, 68503, 68504, 68505, 68506, 68507, 68508, 68509, 68511, 68514, 68516, 68517, 68520, 68521, 68522, 68663, 68938, 68939, 68944, 68945, 68947, 68948, 68950, 71306, 71307, 71359, 71360, 71361, 71362, 71363, 71364, 71365, 71366, 71367, 71368, 71370, 71372, 71373, 71374, 71375, 71492, 71493, 71494, 71495, 71496, 71497, 71498, 71499, 71500, 71501, 71502, 71503 eta 71504 zenbakia dutenak.

Lizarrako Osasun Barrutia.

–Administrari laguntzaileak: sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 62650, 62656, 67969, 67972, 68333 eta 69898 zenbakia dutenak.

–Zerbitzu anitzetako enplegatuak: hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, plantilla organikoan 63057, 63142, 63240, 63319, 63471, 63523, 63572, 63966, 69911 eta 71223 zenbakia dutenak.

Tuterako Osasun Barrutia.

–Administrari laguntzaileak: hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 64039, 64040, 64792, 65606, 67359, 67360, 67426, 67813, 68793 eta 70735 zenbakia dutenak.

–Zerbitzu anitzetako enplegatuak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, plantilla organikoan 70000 eta 70573 zenbakia dutenak.

Osasun Mentala.

–1. mailako ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 69365 zenbakia duena.

–Administrari laguntzaileak: zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 61189, 61460, 61469, 61907, 62549, 69512 eta 70797 zenbakia dutenak.

–Zerbitzu anitzetako enplegatuak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, plantilla organikoan 61520 eta 61670 zenbakia dutenak.

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia

–Basozainak: hogeita sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 1451, 1454, 1455, 1457, 1471, 1501, 1510, 2334, 2336, 2344, 2352, 2376, 2380, 2391, 2393, 2408, 2410, 6904, 8129, 8132, 8184, 8602, 9823, 9824, 10099 eta 10360 zenbakia dutenak.

1.3. Sarrerako deialdietan bete beharreko lanpostuen zenbakiak kasuan kasuko lekualdatze lehiaketen ondorioz gelditzen diren lanpostuenak izanen dira.

Hala ere, lan publikoaren eskaintza partzial honetan sartutako lanpostuen kopuru osoari (361) eusteko, lanpostuen zenbakiak beste batzuekin ordezten ahalko dira, baldin eta lanpostu bat esleituz gero lanpostu erreserbarik ez duen burutza bat uzten duen langile finko bati, edo borondatezko eszedentzia bukatu eta jardunean hasten direnei, lanpostu izendapen ezberdinak dituzten lekualdatze lehiaketetako parte-hartzaileei edo lekualdatze lehiaketa nazionaleko parte-hartzaileei, edo antolamendu juridikoan lanpostuak betetzeko aurreikusitako beste edozein modu edo kausagatik, baita antolaketa-arrazoiengatik eta behar bezala justifikatutako zerbitzu beharrengatik ere.

2. artikulua. Erreserbako txandak, desgaitasuna dutenentzat.

Bat.–Lan publikoaren eskaintza partzial honetan %33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan 25 lanpostu eskainiko dira.

Bi.–Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:

–Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunak: lanpostu bat.

–Basozainak: lanpostu bat.

–Lehen mailako ofizialak: lanpostu bat.

–Haur-hezitzaileak: lanpostu bat.

–Administrari laguntzaileak: 13 lanpostu.

–Zerbitzu anitzetako enplegatuak/Zerbitzu orokorretakoak: 8 lanpostu.

3. artikulua. Espainiako nazionalitatea izatea beharrezkoa duten lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio ebazpen bidez zehaztu dezan, kasuan kasuko sarrerako hautapen probak egiteko deialdiak onetsi aurretik, zein lanpostuk duten atxikia ahal publikoak betetzea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko erantzukizuna, lanpostu horietan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea eskatuko baita.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko uztailaren 18an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1809234