152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Akats zuzenketa ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren aurretiazko faseari buruzko iragarkian. Horren sustatzailea Chicken Rodri SL da.

Akats bat atzeman da ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren aurretiazko faseari buruzko iragarkian, zeina 2018ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 31koan, argitaratu baita. Horren sustatzailea Chicken Rodri SL da. Honen bidez, akatsa zuzendu, eta hogeita hamar egun balioduneko jendaurreko epe berri bat zabaltzen da.

Zuzendutako testua honela geldituko da:

Honako hau dioen tokian: Hegazti kopurua handitzea 54.000tik 204.000ra.

Honako hau behar du: Hegazti kopurua handitzea 37.600etik 112.800era.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 1ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1809878