152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

INFORMAZIO PUBLIKOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren aurreneko fasea. Sustatzailea Sergio Monasterio Leon da.

Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedatutakoarekin bat, aditzera ematen da dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0225-2018-000011

Instalazioa

Oilaskoak gizentzeko hegazti-ustiategia

Sailkapena

4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa

2B / 9., 9.1,

1/2016 LED, abenduaren 16koa

Bat ere ez

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

Bat ere ez

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

I. eranskina / 1. taldea

Titularra

Sergio Monasterio Leon

Kokapena

4. poligonoa, 1615. lurzatia, El Romeral parajea

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 630.226,000 eta Y: 4.690.573,000

Udalerria

Zarrakaztelu

Proiektua

Gizentzeko oilaskoen plazak handitzea 32.000tik 64.000ra arte

Baimena emateko eskuduna den organoa

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia

Informazioa eskatzeko organoa

Baimenen Bulegoa

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimenen Bulegoa

Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak.

–Telematikoa: Nafarroako Gobernuaren atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez: www.nafarroa.eus.

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Jendaurrean jarritako dokumentazioa

–Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua

–Ingurumen eraginaren azterketa

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Proyectos+en+informacion+publica.htm

Iruñean, 2018ko ekainaren 28an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1808603