152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

56/2018 FORU DEKRETUA, uztailaren 25ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposatu du lanpostu berri batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan, epai bat betearaztearren.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko uztailaren 25eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Epai bat betearaztearren, ondoren azaltzen diren lanpostuak sortzen dira Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren plantilla organikoan, haientzat behar bezalako zuzkidura ekonomikoa izanik indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Osasun Mentala.

–Psikiatriako BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71573, 71574 eta 71575 zenbakia dutenak.

–Psikologo klinikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71576 zenbakia duena.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71577 zenbakia duena.

–Osasun mentaleko erizain espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71578 zenbakia duena.

–Terapeuta okupazionalak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71579 zenbakia duena.

–Gizarte-langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71580 zenbakia duena.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 71581 zenbakia duena.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko uztailaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1809491