152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak uztailaren 17an emandako 888/2018 Ebazpenaren laburpenean, DDBN identifikazioari dagokionez.

Akats bat atzeman da Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak uztailaren 17an emandako 888/2018 Ebazpenaren laburpenaren DDBN identifikazioan. Laburpen hori 2018ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 26koan, argitaratu da, eta, ebazpenaren bidez, “Herri-lurretako lurzatiak ureztatzeko ekipamenduaren azpiegituretarako inbertsioak” eragiketako laguntzen 2018rako deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi dira, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean. Horrenbestez, jakinarazten da DDBN identifikazio zuzena honako hau dela: 408876.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 1ean.–Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Atala.

Iragarkiaren kodea: F1809856