152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 25eko 2121/2018 Ebazpenaren aurka.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Rosa María Osés Balduzek gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 25eko 2121/2018 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi ziren maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien behin betiko zerrendak 2018-2019 ikasturterako.

Horrenbestez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedaturikoarekin bat, honako espezialitate eta hizkuntzetako interesdunak epatzen dira:

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak:

  • Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak (gaztelaniaz).

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak:

  • Merkataritzako Prozesuak (gaztelaniaz).
  • Administrazio Kudeaketako Prozesuak (gaztelaniaz).

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egiten ahalko dituzte Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2018ko uztailaren 27an.–Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Tania Pérez Tellería.

Iragarkiaren kodea: F1809599