152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 12ko 1910/2018 Ebazpenaren aurka.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Jon Fernando Cavía Zorrilla, María Yolanda Gómez Merino, Amaya Pérez Murillo, Javier Eguizabal García, Daniel David Rubio Rozas, Sergio Zuñiga Iriarte, María Luisa Izaguirre Del Tiempo, Ángela García Dachary, Carlos Arriazu Antón eta Verónica Diez Arrimada jaun-andreek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituztela, zenbait modalitatetan, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 12ko 1910/2018 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez izangaiak aldian behin sartzearen ondoriozko behin betiko zerrenda berariazkoak onetsi baitziren, baita eskatutako baldintzak ez betetzeagatik onartu ez ziren izangaien zerrendak ere.

Horrenbestez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedaturikoarekin bat, honako espezialitate eta hizkuntzetako interesdunak epatzen dira:

–Maisu-maistrak:

  • Lehen Hezkuntza (euskaraz).
  • Haur Hezkuntza (euskaraz).
  • Atzerriko Hizkuntza-Ingelesa (euskaraz).

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak:

  • Filosofia (gaztelaniaz).
  • Ibilgailuen Mantentze-lanen Antolaketa eta Prozesuak (gaztelaniaz).
  • Musika (gaztelaniaz).
  • Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak (gaztelaniaz).
  • Sistema Energetikoen Antolaketa eta Proiektuak (gaztelaniaz).
  • Matematika (gaztelaniaz).
  • Industriako Analisia eta Kimika (gaztelaniaz).
  • Irudi Pertsonaleko Aholkularitza eta Prozesuak (gaztelaniaz).
  • Elikagaien Industriako Prozesuak (gaztelaniaz).
  • Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak (gaztelaniaz).

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak:

  • Sukaldaritza eta Pastelgintza (gaztelaniaz).
  • Laborategia (gaztelaniaz).
  • Prozesu Eragiketak (gaztelaniaz).
  • Elikagaien Elaborazioko Eragiketa eta Ekipamenduak (gaztelaniaz).
  • Komunitatearentzako Zerbitzuak (gaztelaniaz).

–Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak:

  • Euskara-HEO (euskaraz).

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egiten ahalko dituzte Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2018ko uztailaren 27an.–Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Tania Pérez Tellería.

Iragarkiaren kodea: F1809598