124. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

27/2018 FORU DEKRETUA, apirilaren 25ekoa, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan Hezkuntzari buruzko Lege Organikoari egokitutako Lanbide Heziketako teknikarien eta goi mailako teknikarien tituluen egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuak aldatzen dituena.

Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuak, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duenak, adierazten du hezkuntzako administrazioek Lanbide Heziketako curriculuma ezartzen dutenean aintzat hartu beharko dutela bai haien eskumeneko lurraldearen egoera sozioekonomikoa, eta bai horren garapen ekonomiko eta sozialerako joerak ere, irakaskuntza horiek uneoro erantzun diezaieten inguruko gizarte eta ekoizpen sektoreen kualifikazio premiei.

Curriculumen diseinuak arrazoizko azkartasunez moldatu behar dira gure Komunitateko ekoizpen eta zerbitzu sistemaren ezaugarri berezietara; horrela, eskaerarekin bat datorren eta Nafarroara egokituta dagoen lanbide kualifikazioa lortzera bideratutako osagaiak sartu beharko dira curriculum horietan. Horrekin lotuta, lan merkatuen bilakaerak aholkatzen du ikasleen gaitasunak sendotzea lan arriskuen prebentzioarekin lotutako alderdietan. Lanbide Heziketako ikasleak praktiketan hartzen dituzten enpresen artean, gora egin du ikasleek lan arriskuen prebentzioko ziurtagiria edukitzeko eskaerak, hala xedatzen baitu urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak, Prebentzio Zerbitzuen Araudia onartzen duenak; horren ondorioz, ikusi zen komenigarria zela Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak izeneko modulua birdiseinatzea. Modulu hori zeharka ematen da Lanbide Heziketako titulu guztietan, eta prestakuntza zikloetako lehen mailan esleitzen zaio sistematikoki egiten ari diren zikloari, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketetako zikloetan izan ezik. Esleipen horren arrazoietako bat da, besteak beste, modalitate dualeko prestakuntza areagotzen ari dela eta horrek esan nahi duela ikasleak lehenago hasten direla prestakuntza egiten enpresetan; horren ondorioz, komeni da enpresetara joan aurretik jasotzea lan arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza.

Curriculumetan proposatzen diren aldaketek eragin zuzena izanen dute Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak zeharkako moduluaren garapenean, eta zeharkako eragina, berriz, heziketa ziklo ezberdinak osatzen dituzten moduluen sekuentzian eta ordutegian. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera egokitu ziren heziketa ziklo horiek.

Aldaketa horiek eragina dute, pentsatzekoa den bezala, irakasleen jardunean eta, ikastetxeen antolaketa kontuetan izan dezaketen eragina minimizatzeko, foru dekretu honen bidez egokitzen diren curriculumetan ez da sartu Nafarroan eskuragarri dauden Lanbide Heziketako tituluen katalogo osoa; aitzitik, lehen fasean, modalitate dualean eskaintzen diren zikloei aplikatzen zaizkie, edo epe laburrean modalitate horretan eskainiko direla aurreikusitako tituluei.

Ikasketa artistikoei dagokienez, sartutako aldaketak ikasketa horien mugikortasun akademikoa bultzatzera bideratuta daude, eta haien enplegagarritasuna areagotzen duten osagaiak sartzera.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko apirilaren 25ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea da jarraian aipatzen diren foru dekretu hauen 2B eranskina aldatzea:

–89/2014 Foru Dekretua, urriaren 8koa, Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–82/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–84/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Zurgintzako eta Altzarigintzako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–42/2009 Foru Dekretua, maiatzaren 4koa, Karrozeriako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–204/2011 Foru Dekretua, irailaren 14koa, Elikagaien Prestakuntzako teknikariaren tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–43/2009 Foru Dekretua, maiatzaren 4koa, Osasun Larrialdietako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–1/2015 Foru Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–86/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Estetikako eta Edergintzako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–276/2015 Foru Dekretua, abenduaren 16koa, Hondeaketetako eta Zundaketetako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–58/2010 Foru Dekretua, irailaren 13koa, Farmazia eta Parafarmaziako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–269/2015 Foru Dekretua, abenduaren 16koa, Inprimaketa Grafikoko teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–92/2014 Foru Dekretua, urriaren 8koa, Beroa Sortzeko Instalazioetako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–91/2014 Foru Dekretua, urriaren 8koa, Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–215/2011 Foru Dekretua, irailaren 28koa, Lorategiko eta Loradendako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–93/2014 Foru Dekretua, urriaren 8koa, Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–45/2009 Foru Dekretua, maiatzaren 4koa, Planta Kimikoko teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–277/2015 Foru Dekretua, abenduaren 16koa, Merkataritza Jardueretako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–226/2011 Foru Dekretua, urriaren 5ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Produkzioko teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–46/2009 Foru Dekretua, maiatzaren 4koa, Soldadura eta Galdaragintzako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–224/2011 Foru Dekretua, urriaren 5ekoa, Sukalde Zuzendaritzako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–93/2008 Foru Dekretua, abuztuaren 25ekoa, Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–85/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Estetika Integraleko eta Ongizateko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–54/2013 Foru Dekretua, 2013ko uztailaren 31koa, Abeltzaintzarako eta Abere Osasuneko Laguntzarako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–87/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Basoa eta Natur Ingurunea Kudeatzeko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–267/2015 Foru Dekretua, abenduaren 16koa, Diagnostikorako Irudiko eta Medikuntza Nuklearreko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–271/2015 Foru Dekretua, abenduaren 16koa, Laborategi Kliniko eta Biomedikoko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–95/2008 Foru Dekretua, abuztuaren 25ekoa, Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–219/2011 Foru Dekretua, irailaren 28koa, Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikariaren tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–90/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–218/2011 Foru Dekretua, irailaren 28koa, Elikagaien Industriako Prozesuetako eta Kalitateko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–91/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Hortz protesietako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–52/2013 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–50/2013 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, Mantentze-lan Elektronikoetako goi-mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–83/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–48/2009 Foru Dekretua, maiatzaren 4koa, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–89/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–272/2015 Foru Dekretua, abenduaren 16koa, Gizarte Integrazioko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–53/2013 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–270/2015 Foru Dekretua, abenduaren 16koa, Produktu Grafiko Inprimatuari Laguntzeko Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

2. artikulua. Moduluen aldaketak.

1. Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak eta Lehen Laguntzak moduluak aldatzen dira, eta, horrenbestez, horiei dagozkien prestakuntza unitateen egitura ere bai. Horien ezaugarri berriak foru dekretu honen 1. eranskinean jaso dira. Aldaketa horiek eragina izanen dute 2. eranskinean zehazten diren tituluen egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuetan.

2. Aipatutako moduluak garatzeko, kanpoan utzi dira titulu eta sektore profesional bakoitzean modulu horiek beren testuinguruan kokatzeko erreferentziak. Aipatu erreferentzia horiek kasuan kasuko tituluko moduluen jatorrizko idazkitik hartu beharko dira. Halaber, jatorrizko erreferentziak gordeko dira moduluak identifikatzeko kodeei dagokienez eta kasuan kasuko prestakuntza unitateari dagokionez.

3. Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak moduluaren egitura eta egoera berriaren ondorioz, zenbait kasutan, curriculum batzuetan aurretik zeuden moduluak ere berrantolatu dira. Ukitutako moduluetan egindako garapen berriak zikloei (ziklo horien curriculumean daude aldatutako moduluak) dagozkien ordutegien ondoren jaso dira.

3. artikulua. Arte Plastikoetako eta Diseinuko tituluetan egindako aldaketak.

1. Arte Plastikoetako eta Diseinuko titulu batzuen arteko mugikortasuna errazteko eta ikasketa horien enplegagarritasuna bultzatzeko, zenbait kasutan ziklo batzuetako lanbide moduluen sekuentziak edo ordutegiak aldatu dira, eta egitura berria 3. eranskinean jasota dago.

2. Aurrekoaren ondorioz, ukitutako moduluetan egindako garapen berriak, halakorik dagoenean, zikloei (ziklo horien curriculumean daude aldatutako moduluak) dagozkien ordutegien ondoren jaso dira.

Xedapen gehigarri bakarra.

1. Aldatutako moduluen iraupenean egindako aldaketek eragina dute dagozkien prestakuntza unitateen egituran. Aintzat hartuta unitate horiek erreferentzia gisa baliatzen direla lanerako prestakuntzako arloan egin daitezkeen prestakuntza eskaintzetarako, prestakuntza unitateen egituren eguneraketa unitate horietakoren bat barne duten prestakuntza eskaintza bat zehazten denean gauzatuko da.

2. Hezkuntzako kontseilariak baimena izanen du foru dekretu hau garatzeko behar adina xedapen egiteko eta, bereziki, prestakuntza unitateetan ordutegi aldaketak onesteko.

Xedapen indargabetzaile bakarra.

Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko apirilaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

1. ETA 2. ERANSKINAK

Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak moduluaren eta Lehen Laguntzak moduluaren eta horien prestakuntza unitateen garapena. Sekuentziak eta ordutegiak (PDFa).

3. ERANSKINA

Aldaketak Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan. Sekuentziak eta ordutegiak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1805645