109. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

137/2018 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, toki entitateek eta eragile pribatuek sustatzen dituzten basolanetarako laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena 2018-2019 ekitaldirako (2014-2020 LGP-Landa Garapenerako Programaren 04.03.05 eta 08.05.01 azpineurriak).

Europako Batzordeak, 2015eko azaroaren 18an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programa onetsi zuen. Programa horretan, baso-jarduketa batzuk aurreikusiak daude, helburu hauek lortzeko: baso-ekosistemen egokitzapen gaitasuna eta ingurumen balioa handitzea, basoko suteak prebenitzea, eritasunek edo bertzelako hondamendi naturalek kaltetutako basoak lehengoratzea, basogintzako azpiegituretako inbertsioak eta baso-teknologietakoak sustatzea eta baso produktuak eraldatu, mobilizatu eta merkaturatzeko inbertsioak eta mendiak antolatzekoak bultzatzea, erabilera publikoaren kudeaketa, Natura 2000 sareko mendi-larreen aprobetxamenduen sustapena eta mendien antolamendua.

Jarduera horiek gehienak Europako Batasunak ere finantzatzen ditu, hain zuzen ere gastu publikoaren %31 guztira, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez landa garapenari laguntza emateari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluaren, 21.etik 26.era bitarteko artikuluen eta 35. artikuluaren babespean.

Kontuan hartu da neurri horren ekarpena Nafarroako testuinguruan, “Batasuneko landa garapenean dauden sei lehentasunak” lortzeari eta haietan parte hartzeari begira; lehentasun horiek Europako 2020 Estrategiak landa garapenean ezartzen dituen helburuak lortzera daude bideraturik, hazkunde zentzuzko, jasangarri eta bateratzaile bat lortu beharrez, eta islatzen dituzte Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 10. artikuluan jasotzen den “Esparru Estrategiko Komunari” dagozkion helburu tematikoak. Erregelamendu horren bidez xedapen komun batzuk ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta bertze zenbait xedapen orokor ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta indarrik gabe utzi zen Kontseiluaren 1083/2006 (EE) Erregelamendua.

Zehazki, deialdi honek aipatzen dituen neurriak, 1305/2013 Erregelamenduaren 5.4) artikuluaren arabera, bat datoz Batasuneko landa garapenerako lehentasun hauekin: nekazaritzarekin eta basogintzarekin lotutako ekosistemak lehengoratu, zaindu eta hobetzea (8. neurria. Baso eremuak garatzeko eta basoen bideragarritasuna hobetzeko inbertsioak); energia iturri berriztagarrien hornidura eta erabilera erraztea, baita azpiproduktuena, hondarrena, hondakinena eta jateko ez diren gainerako lehengaiena ere, bioekonomiaren garapena sustatzeko (4. neurria. Aktibo fisikoetako inbertsioak).

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.

Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.

Eskumen horien artean Nafarroako mendi publikoen kudeaketa dago. Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legeak 2. eta 3. artikuluetan ezartzen ditu legearen helburuak, eta horien artean honako hauek nabarmentzen dira:

1. Basoetako ingurune naturala eta egoera ekologikoa zaindu eta hobetzea.

2. Nafarroako baso eremuetako zuhaiztien hedadura sustatzea, batez ere birsortzearen eta eboluzioaren ondorioz jatorrizko baso bilakatzen ahal diren landare-formazioak sortuz.

3. Toki entitateen lankidetza sustatzea, baso lurrak zaindu eta babesteko.

4. Mendien aprobetxamendu ordenatua arautzea eta sustazea, lehengai berriztagarrien iturri diren aldetik, bateragarri eginez ingurumenaren babesarekin eta mendiak dauden eremu geografikoetan errentak sortzearekin.

Helburu horiek erdiesteak berekin ekarriko du Nafarroako Foru Komunitateko baso sistemek irautea eta horiek hobetzea, horrek dituen onura zuzeneko eta zeharkako guztiekin, hasi landako populazioak finkatzearekin eta buka baso suteen prebentzioarekin, higaduraren kontrako borrokarekin, gai berriztagarrien erabilerarekin (egurra, konparazio batera) eta menpekotasun energetikoa gutxitzearekin. Horiek guztiak onura publikokoak eta interes sozial handikoak dira.

Aurrekoa kontuan harturik, aipatutako arauaren 66. artikuluak hauxe dio hitzez hitz: “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, dagozkion aurrekontuen mugen barnean, laguntza teknikoa eta ekonomikoa emanen die mendi edo baso lur publiko nahiz pribatuen titularrei, baso aprobetxamenduen titularrei, basogintzako elkarteei eta basogintzako industria eta enpresei”.

13/1990 Foru Legearen 70., 71. eta 72. artikuluek laguntzen mailaketari eta bateragarritasunari buruzko alderdi orokorrak ezartzen dituzte, baita diru-laguntzako baremoei buruzkoak ere. Mendien Erregelamendua onesten duen otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren 104., 105. eta 107. artikuluetan zehaztu dira alderdi horiek. Erregelamendu horrek berak ezartzen du, 105.9 artikuluan, ebazpen batek garatuko duela artikulu horren edukia.

Basogintzako jardueren ezaugarri teknikoen ondorioz, baita lanen xede diren tokien ezaugarri klimatikoen ondorioz ere, bidera ezina da horiei urteko bakarrean heltzea. Basoberritzeak horren adibide dira: lurra prestatzeko faseak urteko hilabeterik idorrenetan egiten dira; zorua prest uzten da, lurra meteoriza dadin eta landaketak, orokorrean, hurrengo neguaren akabantzan egiten dira. Erran nahi baita, urtebete baino gehiago irauten duten kanpainak dira. 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren II. eranskinean aktibo fisikoetan egindako inbertsioetarako emanen diren gehieneko laguntzak finkatzen dira; kopuru horiek, nolanahi ere, Nafarroako Foru Komunitatearen parametro soziekonomikoen arabera zehaztu beharko dira.

8. neurriari dagokionez: Baso eremuak garatzeko eta basoen bideragarritasuna hobetzeko inbertsioak. Azpineurriak / Jarduerak: 08.05.01. Basoetako ekosistemen ingurumen balioa lehengoratzeko inbertsioak, eta 4. neurria: Inbertsioak aktibo fisikoetan Azpineurriak / Jarduerak 04.03.05. Inbertsioak basogintzako azpiegituretan; laguntzen diren jarduketen helburuak izanen dira, batez ere, baso eremuak garatzea eta jardueretarako eta basoen bideragarritasuna eta haien ingurumen balioa hobetzea. Sostengu publiko horrek, gainera, Nafarroako Oihan Planean du jatorria. Izan ere, plan horretan aurreikusten da, basogintzaren sektorerako helburu berariazkoak aipatzen direlarik, basoetako ekosistemen egokitzapen gaitasuna eta haien ingurumen balioa handitzea eta basogintzako azpiegituretako inbertsioak sustatzea. Sostengu publikoari esker Nafarroako basoen ingurumen eta baso kudeaketa hobetuko da; izan ere, basoberritzeak eta basolanak egiteko erraztasunak izanen baitira, baso aprobetxamenduetarako basoko bideak eraikiz eta haien mantentze-lanak eginez, eta bertzelako balioak ere sustatuko dira, hala nola KBEetako habitaten kontserbazioa eta jostetarako erabilera.

Nafarroako Gobernuak 2017ko abenduaren 13an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiari 2.300.000 euroko gastu-konpromisoak hartzeko, 2019ko ekitaldiari egoztekoak, honako hauetarako:

–Toki entitateek sustatzen dituzten basolanetarako laguntzen oinarri arautzaileak 2018-2019 kanpainarako: 2.000.000, aurrekontuetako ondoko partiden kargura.

BASOETAKO EKOSISTEMEN INGURUMEN BALIOA LEHENGORATZEKO INBERTSIOAK (08.05.01)
740002/74200/7609/456702 “LGP LGENF
2014-2020” Basolanetarako diru-laguntzak
toki entitateendako

INBERTSIOAK BASOGINTZAKO
AZPIEGITURETAN (04.03.05)
740002/74200/7609/456703 “LGP LGENF
2014-2020”. Basogintzako azpiegituretarako diru-laguntzak, toki entitateendako

1.450.000

550.000

–Eragile eta elkarte pribatuek sustaturiko basolanetarako laguntzak, 2018-2019 kanpainarako: 300.000 euro, aurrekontuetako ondoko partiden kargura.

BASOETAKO EKOSISTEMEN INGURUMEN BALIOA
LEHENGORATZEKO INBERTSIOAK (08.05.01)
740002/74200/7709/456700 “LGP LGENF
2014-2020”. Basolanetarako azpiegituretarako diru-laguntzak, eragile pribatuendako”

INBERTSIOAK BASOGINTZAKO
AZPIEGITURETAN (04.03.05)
740002/74200/7709/456702 “LGP LGENF 2014-2020”. Basogintzako azpiegituretarako
diru-laguntzak, eragile pribatuendako”

250.000

50.000

Beraz, esparru juridikoa 1305/2013 (EB) Erregelamendua izanen da, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez landa garapenari laguntzeari buruzkoa, eta, orobat, hura garatzeko erregelamenduak:

–Batzordearen martxoaren 11ko 807/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena.

–Batzordearen uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena.

–Batzordearen uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena, honako hauei dagokienez: kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratua, landa garapeneko neurriak eta baldintzazkotasuna.

–Batzordearen martxoaren 31ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, zeinak osatu baitzuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 Erregelamendua, honako hauei dagokienez: kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratua, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzak eta zuzeneko ordainketei, landa garapenerako laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboak.

Deialdiaren eranskinetan sartutako hautapen irizpideek Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren Jarraipen Batzordearen adostasuna dute.

Ebazpen honen aldeko txostena eman du Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren kudeaketa agintaritzak.

Ebazpen honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatzen zaio.

Ebazpen hau eman da urtarrilaren 23ko 7/2013 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenbizikoaren babespean (foru dekretu horren bidez Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea baimendu zen eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezarri ziren). Izan ere, azken xedapen horrek ahalmena eman dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari, bere eskumenen barruan, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazteko, eta bereziki, nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatzen diren diru-laguntzei buruzko arauak, deialdiak eta oinarri arautzaileak ezartzeko.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DU:

1. Oinarri arautzaileen onespena.

Onetsi dira toki entitateek eta eragile pribatuek sustatzen dituzten basolanetarako laguntzen oinarri arautzaileak (2014-2020 LGParen 04.03.05 eta 08.05.01 azpineurriak) 2018-2019 kanpainarako, ebazpen honen I. eranskinean jasota dauden bezala, eta orobat onetsi laguntza eta ordainketa eskatzeko inprimakiak eta zerrendak finkatzen dituen II. eranskina.

2. Deialdiaren onespena.

Onetsi da toki entitateek eta eragile pribatuek sustatzen dituzten basolanetarako laguntzen deialdia (Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren 04.03.05 eta 08.05.01 azpineurriak) 2018-2019 kanpainarako.

3. Aurrekontuko kredituak.

A) Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, toki entitateek sustatutako basolanetarako laguntzen I. eranskinaren arabera, 1.450.000 euroko gastua baimentzen da, “Basolanetarako diru-laguntzak toki entitateentzat. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 740002/74200/7609/456702 partidaren kargura, eta 550.000 euroko gastua, “basogintzako azpiegituretarako diru-laguntzak toki entitateentzat. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 740002/74200/7609/456703 partidaren kargura, 2019ko aurrekontuan. Guztirako aurrekontu hori honela banatuko da azpineurrien arabera:

08.05.01 AZPINEURRIA
Basoetako ekosistemen ingurumen balioa berreskuratzeko inbertsioak

04.03.05 AZPINEURRIA
Inbertsioak basogintzako
azpiegituretan

1.450.000

550.000

B) Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, eragile pribatuek sustatutako basolanetarako laguntzen I. eranskinaren arabera, 250.000 euroko gastua baimentzen da “Basolanetarako diru-laguntzak eragile pribatuentzat. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 740002/74200/7709/456700 partidaren kargura, eta 50.000 euroko gastua “basogintzako azpiegituretarako diru-laguntzak eragile pribatuentzat. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 740002/74200/7709/456702 partidaren kargura, 2019ko aurrekontuan. Guztirako aurrekontu hori honela banatuko da azpineurrien arabera:

08.05.01 AZPINEURRIA
Basoetako ekosistemen ingurumen balioa berreskuratzeko inbertsioak

04.03.05 AZPINEURRIA
Inbertsioak basogintzako
azpiegituretan

250.000

50.000

4. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Laguntzak aplikatzeko baldintza.

Ebazpen honetan xedatutakoa aplikatzeko, eta bereziki 8. oinarrian aurreikusitako modalitate eta ekintza bakoitzeko zenbatekoko laguntzak emateko, beharrezkoa izanen da Europako Batzordeari 04.03.05 neurriari buruz (Inbertsioak basogintzako azpiegituretan) eta 08.05.01 neurriari buruz (Basoetako ekosistemen ingurumen balioa berreskuratzeko inbertsioak) aldaketa egiteko aurkeztu zaion proposamena onestea. Halaber, Europako Batzordearen eskakizunei erantzuteko asmoz neurri horretan egiten den edozein aldaketak berekin ekarriko du ebazpen honetako laguntzei buruzko oinarri arautzaileak egokitzea.

6. Nafarroako Gobernuaren Diru-laguntzen Datu Baseari (NGDDB) horren berri ematea.

Oinarri arautzaile hauek eta dagokien deialdia Nafarroako Gobernuaren Diru-laguntzen Datu Basean erregistratu beharko dira.

7. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Oinarri arautzaile hauen eta deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

8. Ebazpenaren jakinarazpena.

Ebazpen hau jakinaraztea Ingurune Naturalaren Zerbitzuari, Ekonomia Aferetarako Bulegoari eta Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 15ean.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

I. ERANSKINA

Basogintzako azpiegituretan eta basoetako ekosistemen ingurumen balioa lehengoratzeko toki entitateek eta eragile pribatuek bultzatzen dituzten inbertsioetarako laguntzen oinarri arautzaileak,
2018-2019 kanpainarako

1. oinarria.–Xedea eta aplikazio eremua.

1. 1.–Oinarri arautzaile hauen xedea da Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan finkatu diren neurri batzuetarako laguntzak arautzea, hain zuzen, basogintzako azpiegituretan inbertsioak egiteko ematen direnak eta basoetako ekosistemen ingurumen balioa berreskuratzekoak, betiere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 17.1.c) artikuluaren esparruan (basogintzako azpiegiturak) eta 21.1.d) eta 25. artikuluen esparruan (basoetako ekosistemen ingurumen balioa berreskuratzea). Erregelamendu horrek arautzen du nekazaritzaren garapenerako laguntza, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezkoa (LGENF), eta indarrik gabe uzten du Kontseiluaren (EE) 1698/2005 Erregelamendua.

2. Laguntza hauei Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 40. eta 34. artikuluetan ezarritakoa aplikatuko zaie, izan ere, erregelamendu horrek, nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, halako laguntza batzuen kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen du, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

2. oinarria.–Neurri hauek aplikatzeko baldintza orokorrak.

1. Batzordearen erabaki baten ondorioz bateraezin deklaratutako legez kanpoko laguntza batez baliatu diren toki entitate edo eragile pribatuek ezin izanen dute laguntzarik lortu, ez eta emandako laguntzengatiko ordainketarik jaso ere, harik eta toki entitate edo eragile pribatu horrek itzuli arte edo blokeatutako kontu batean sartu arte legez kontra jasotako laguntza bateraezin horren zenbateko osoa eta dagozkion berreskuratze-interesak.

2. Krisian dauden enpresek ezin dute laguntzarik jaso; horretarako, nekazaritzako eta basogintzako sektoreetarako eta landa eremuetarako estatu-laguntzei 2014tik 2020ra bitarte aplikatu beharreko Europar Batasunaren zuzentarauen 35.15 puntuan dagoen definizioa hartuko da aintzat (2014/C 204/01, hemendik aitzin Zuzentarauak).

3. oinarria.–Neurriaren helburua.

1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 EB Erregelamenduan eta Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko Batzordearen 702/2014 EB Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan zehaztutakoarekin bat, hona zein diren neurri hauen azken helburuak Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan:

–Inbertsioa sustatzea baso eremuen garapenean eta basoen bideragarritasunaren hobekuntzan, inbertsioak eginez basoetako ekosistemen ingurumen balioen berreskurapenean,

–Inbertsioa sustatzea aktibo fisikoetan eta, berariaz, inbertsioa basogintzako azpiegituretan,

2. Baso kudeaketa jasangarria eta biodibertsitatea lehengoratzea, babestea eta hobetzea helburu estrategikotzat hartzen dira; izan ere, 1305/2013 Erregelamenduaren 5. artikuluan aipatzen diren Europar Batasunaren lehentasunak lortzen laguntzen dute zalantzarik gabe, eta lagungarriak dira, orobat, basogintzaren sektorean behar bezala prestatutako langileak sartzeko eta, bereziki, belaunaldi aldaketa egiteko.

4. oinarria.–Onuradunak.

Nafarroako edozein toki entitate edo baso eragile pribatu (pertsona fisiko edo juridiko) izan daiteke basogintzako azpiegituretan eta basoetako ekosistemen ingurumen balioa lehengoratzeko inbertsioetarako laguntzen (hemendik aitzina, basolanetarako laguntzak) onuradun, baso lurretan ondoko epigrafeetan zehaztuko diren lanetarako eskatuz gero, betiere ezarritako betebeharrak betetzen baditu eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoei eusteko hitza ematen badu.

5. oinarria.–Toki entitateak eta eragile pribatu onuradunak onartuak izateko irizpideak.

Basolanetarako laguntzen eskaerek diru-laguntza hartuko dute diruz laguntzen ahal diren ekintzen deskribatzailean zehazten den edozein basolan sartzen bada, eta onartua izateko honako irizpide hauek betetzen badira laguntza eskaera aurkezten den egunean:

a) Eskatzaileak bere eskaera zehaztu eta baloratzeko dokumentazio teknikoa aurkeztu beharko du.

c) Diruz laguntzen ahal diren jarduketak bateragarriak izan behar dira Nafarroako Oihan Planarekin.

c) 50 hektareatik gorako mendiak dituzten toki entitate edo partikularrek (edo horien batasunek) kudeaketa plan bat edo baso plangintzako tresna baliokide bat (eskualdeko plana) izan beharko dute. Mendi txikiagoen kasuan, eskualdeko planetako basogintzako kudeaketarako jarraibideak aplikatuko dira.

d) Ziurtagiria duten mendien titular diren toki entitate edo partikularrek (edo horien batasunek), laguntzak hartu ahal izateko, konpromisoa hartuko dute ziurtagiri horri eusteko behar diren agiriak prestatuko dituztela Nafarroako Basoen Ziurtapenaren eskualdeko entitate eskatzaileak erabakitzen dituen epeetan eta moduan (eskabide-orrian eta laguntza eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioan zehaztua dagoen bezala).

e) Laguntza hauek hartu ahal izateko, onura publikoko mendien titular diren toki entitateek bertako idazkariak edo, bertzenaz toki agintari eskudunak sinatutako agiri bat aurkeztu beharko dute, non ziurtatzen den 2012-2015 aldian beren onura publikoko mendietan egindako zur, egur eta larre aprobetxamenduetatik lortutako diru-sarreren %20 gutxienez (BEZa barne) beren hermendietan inbertitu dela (larreen aprobetxamendutzat hartuko da larreetatik, mendi-larreetatik, belaietatik eta belardietatik ateratzen dena). Agiri horretan, egindako lanak eta 2012-2017 aldiko lanen aurrekontua (BEZa barne) identifikatu beharko dira, eta, beraz, 2017ko diru-sarrerak ez dira kontabilizatuko. Laguntza hauek hartu ahal izateko, mendi babesleen titular diren eragile pribatuek antzeko ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, legezko ordezkariak sinatua. (5. inprimakia)

Ebazpen honen ondorioetarako, onura publikoko mendien eta mendi babesleen kasuan, diru-sarreratzat hartuko dira zur, egur eta larre aprobetxamenduei lotutakoak. Bertzelako aprobetxamenduetatik (konparaziorako ehiza, turismo, harrobi edo haize-sorgailuetatik) sortzen diren diru-sarrerak ez dira kontuan hartuko, ez eta oihaneko jarduketengatik jasotako diru-laguntzak ere.

Bakar-bakarrik ebazpen honen ondorioetarako eta onura publikoko mendientzat eta mendi babesleentzat baizik ez, inbertsiotzat hartuko dira mendietan sortzen diren gastuak, kenduta onuradunak inbertsio horiek egiteagatik jasotzen duen diru-laguntza, aldi horri dagokiona, 2016-2017 kanpaina barne.

f) Jarduketek ingurumen baimena beharko dute, eta behar diren baimenak ere eduki beharko dituzte, jarduketa zein den eta horrela.

g) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako bakar batean ere ez egotea.

h) Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.

i) Titularrak bere jarduketak zer lurretan egin nahi dituen, horiek eskura izan behar ditu.

6. oinarria.–Kostu diruz lagungarriak.

1. Diruz lagungarriak diren kostuak izanen dira 8. oinarrian jasotzen diren basolanak modalitateen arabera egitearekin zerikusia dutenak, betiere eranskin honen 7. oinarrian ezarritako baldintzak eta arau teknikoak betetzen badira, honako hauek izan ezik:

–Auzolanak, hots, herriko auzotarrek egindako lanak, herriarekin kontratu-harremanik izan gabe. Diruz lagungarriak izanen dira lan horietarako erabiltzen diren materialen kostuak.

–Norberaren bitartekoekin egin direla justifikatzen diren lanak, erabilitako materialen kostua izan ezik (kostu horrek diru-laguntza jaso dezake).

2. Gastu hautagarrietan ez da BEZa sartzen.

3. Kostuak neurrikoak izateko printzipioa bermatzeko, edozein modalitatetan aurkeztutako gastuei Nafarroako Baso Tarifak aplikatuko zaizkie. Hemen ikus daitezke: https://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Montes/Tarifas+forestales.htm.

Aurkeztutako memorian edo proiektuan agertzen diren prezioak tarifa horien araberakoak ez badira, hura idatzi duen teknikariak justifikatuko du, eta Ingurune Naturalaren Zerbitzuak onartu edo ukatu eginen du, hori guztia oinarri honetako 2. puntuan adierazitako kostuen moderazioa aplikatuz.

4. Eskaerako jarduketak ez baldin badaude Nafarroako oihan jardueraren prezioen tarifetan, aurrkeontua justifikatu egin beharko da, gutxienez ere proformako hiru fakturen bidez, hura baliozkotzat hartzeko.

7. oinarria.–Modalitate eta ekintza diruz lagungarriak. Arau teknikoak.

Eskaeretan ondoko modalitateetako batean sartutako ekintzak jasoko dira, eta bakoitzarentzat finkatutako arau teknikoak bete beharko dira.

Desadostasun teknikorik bada sustatzailearen eta Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren artean, Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren irizpidea gailenduko da.

1.–Mendiaren kudeaketa jasangarrirako diru-laguntzak (08.05.01 eragiketa).

Honako ekintza hauek jaso dezakete diru-laguntza:

–A.1 modalitatea Basoberritzeak.

–A.2 modalitatea Oihan lanak.

–B modalitatea: Biodibertsitatea.

–C modalitatea: Baso-proiektuen dokumentazio teknikoa egitea eta obra zuzendaritza.

–E modalitatea: azpiegitura txikiak.

  • A.1 modalitatea.–Basoberritzeak (08.05.01 eragiketa).

Oro har, honako ekintza hauek jaso dezakete diru-laguntza, geroko epigrafeetan azaltzen diren salbuespenetan izan ezik:

a) Basoberritzearen ezarpen osoa, eta horrek barne hartzen ditu lurra prestatzeko eta landaketa egiteko lanak.

b) Lurra prestatzea gero landaketa egiteko; basoberritzearen ezarpena hein batean eskatzea, kanpaina batean lurraren prestakuntza baizik ez sarturik, basoberritzeko ekintza guztiei ekiteko ezintasun teknikoaren kariaz.

c) Landaketa edo ereintza: eskaeran landaketa edo ereintza sartzen da, aitzineko kanpainan lurraren prestakuntza egin zelako.

d) Itxiturak eta banakako bertze babes sistema batzuk paratzea.

e) Landaketa egin eta lehenbiziko bortz urtean egin behar diren mantentze-lanak: hutsarteak betetzea eta landare lehiatzaileak kontrolatzea.

Oinarri hauek araututako kanpainan basoberritze osoa egiten duten eskatzaileen kasuan, modalitate honetan behar diren ekintza guztiak eskatu beharko dituzte.

Basoberritzeak ondoz ondoko bi kanpainatarako eskatzen ahalko dira: 2018-2019 kanpainan, lurra prestatzeko laguntza eskatzen ahalko da, eta 2019-2020 kanpainan, landaketa egiteko. Basoberritzea osorik egiten ez bada onuradunaren erruz, lurra prestatzeagatik eta landaketa egiteagatik jasotako dirua itzuliko beharko du. Ekintzetan honako arau tekniko hauek beteko dira:

Basoberritzeetarako arau teknikoak. (08.05.01 eragiketa).

1. Espezie multzoak:

Deialdi honen ondorioetarako, espezie multzo hauek ezarri dira, beren epe teknologikoaren arabera:

–Epe erdiko espezieak: 13 urtetik 70era bitarteko epea duten espezieak dira, hala nola makala, pinu beltza, Korsikako larizio pinua, izei gorria, Sitkako izeia, Douglas izeia, Lawson altzifrea, alertzea, sekuoia, zedroa, basagereziondoa, lizarra, intxaurrondoa, tulipa arbola, haritz amerikarra, urkia, gurbeondoa, haltza, ezkia, platanoa, zurzuria, astigarra eta gaztainondoa.

–Epe luzeko espezieak: 70 urtetik gorako epea dutenak, hala nola ler gorria, larizio pinu hispanikoa, Austriako larizio pinua, Aleppo pinua, pinazi-pinua, mendi-pinua, izeia, hagina, artea, haritz arrunta, haritz kandugabea, haritz ilaunduna, erkametza eta ametza. Zuhaixkak ere sartzen dira multzo honetan: abaritza, gurbitza, legeltxorra, ezpela, gorostia, elorri beltza, hurritza, ipurua, sabina eta hostazuria, bertzeak bertze.

Baldin basogintzako edo merkatuko helburuengatik basoberritzearen baso espezieen epe teknologikoak hemen ezarritakoak ez bezalakoak badira, eskatzaileak salbuespen hori justifikatu egin beharko du. Inola ere ez da onartuko ebazpen honetan ezarritakotik gorako epe teknologikorik.

Deialdi honetan diru-laguntza jaso dezaketen baso espezie guztien zerrenda III. eranskinean (“Diru-laguntza jaso dezaketen baso espezien zerrenda”) agertzen da. Zerrenda hori LGP 2014-2020 dokumentuan sartu zen, Europar Batasuneko agintaritzek proposaturik.

2. Berariazko oharrak zenbait basoberritze motatarako.

Oro har, ez dute diru-laguntzarik jasoko honako hauek:

1.–Pagoekin egindako basoberritzeak, honako kasu hauek salbu: espezie hori ugaritzeko landaketak, berezko birsortze eskasaren ondorioz, behin Kontserbazio Bereziko Eremu bateko Kudeaketa Planean aurreikusitako birsortzeko mozketak edo landaketak egin eta gero.

2.–Hektarea batetik beherako basoberritzeak, herrilurretan eginak eta mendi arboladunek inguratzen dituztela. Hau hala da baso sistemaren mosaiko egiturari eusteko, eta kontuan harturik etorkizunean kudeatzeko bideragarritasun eskasa izanen dela. Diruz lagungarriak izanen dira, ezaugarri horiek izanik ere, Kontserbazio Bereziko Eremu bateko Kudeaketa Plan batean aurreikusita dauden basoberritzeak.

3.–Koniferoekin egindako basoberritzeak, lur horietan non Pinus, Picea edo Pseudotsuga generoko espezieek osatutako baso-masen arraseko mozketak egin diren, gutxienez ere 12 hilabete iragan ez badira, bermatu dadin Hylobius abietis-ek ez diola basoberritze berriari eraginen. Proiektuan edo memorian, ekintza honetarako zehaztu beharko da mozketaren eta basoberritzearen artean iragandako denbora.

4.–Pinus radiata espeziearekin egindako baso landaketak Nafarroan Fusarium cicinatum-ak mugatutako eremuan. Egoera horri eutsiko zaio harik eta gai honetan araudia aldatzen den arte.

5.–Hutsarteen portzentajea % 20 baino gehiago duten basoberritzeak, lanen ziurtapenean egiaztaturik, salbu eta behar bezala egiaztatzen diren ezinbertzeko kasuetan. Portzentaje horietatik goiti eginez gero, landaketak diru-laguntza jasoko du, bakar-bakarrik, hutsarteak izurriteen edo mendian (ez mintegian) hartutako eritasunen ondorioz, jatorri klimatikoko muturreko eragileek sorraraziak direnean edo basa-faunako espezieen ekintzaren ondoriozkoak direnean, baldin eta posible ez bada haien gainean prebentzio neurriak hartzea edo neurri horiek eraginkorrak izan ez badira. Gai honetan desadostasunik bada eskatzailearen eta Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren artean, Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren erabakia gailenduko da.

Nafarroan Fusarium ciricinatum-ak mugatutako eremuan, eta ikusirik zer emaitza lortu diren azken hamaika urteotan eta zer jokabide izan duten espezieek, eta maiatzaren 26ko 637/2006 Errege Dekretuarekin bat (haren bidez ezartzen da lehen aipatutako patogenoa ezabatzeko eta kontrolatzeko programa nazionala), zehazki 6. artikuluko 4. puntuarekin bat –ezartzen baitu autonomia erkidegoek baimendu dezaketela espezie sentikorren ale jatorrizkoak eta klon erresistenteak landatzea, esperimentatzeko helburuarekin–, zilegi izanen da Pinus generoko espezieen basoberritzeetarako diru-laguntzak ematea (Pinus radiata kenduta, betiere), baita Pseudotsuga spp. espeziearen landaketak egiteko ere. Kasu horietan, ekintza horri dagokion deskripzio memoriak epigrafe bat izan beharko du non zehaztuko baita, 3. puntuan landare eta hazietarako aurreikusitakoaz gain, bermatuta dagoela erabiltzen den baso materialaren jatorria ez dagoela patogeno horrek kutsatua, eta, orobat, zehaztuko da espezie horiek esperimentaziorako erabiltzen direla.

Ur ibilguekin muga egiten duten basoberritzeen kasuan, ekintzaren deskripzio memorian atal berariazko bat zehaztuko da, erreka bazterreko lehenbiziko bortz metroan egin beharreko kudeaketari buruz, errekako ibarbasoa lehengoratzeko edo kontserbatzeko. Zerrenda horretan zerbait egitea teknikoki beharrezkoa baldin bada, hauxe eginen da: aberasteko basoberritzeak egitea inguruneko berezko ur bazterreko baso espezieak erabiliz, eta, behar denean, bertako landaredia errespetatuz eta basoberritzearen bertze eremuetaraino tarte egokia utziz.

5 metroko edo gehiagoko zerrendaren azalera hori, laguntzen ondorioetarako, bertze edozein basoberritze gisa hartuko da.

Makaldiak.

Diru-laguntza jaso ahal izateko, makaldien epea 13 urtekoa edo luzeagoa izanen da, eta gainera haien produktuekin ezin da energia produzitu, eta zuhaitzak ezin dira oinberritu (basoberako tratamendua).

Makaldien kasuan, landaketarekin eta inausketarekin zuzenean erlazionatutako lanetarako bakarrik emanen da diru-laguntza. Ez da diru-laguntzarik emanen aratzeko, sasiak garbitzeko eta ureztatzeko.

3 hektareatik gorako makaldietan, plangintza tresna batean sartuta ez badaude, laguntzaren eskaerarekin batera makaldiaren aurreikusitako eperako Kudeaketa Plan bakun bat/Basolanen Plan bat aurkeztuko da, memoria tekniko edo proiektutzat hartuko dena. Obra unitateen araberako aurrekontu xehakatua izan beharko du eta Ingurune Naturalaren Zerbitzuak onetsi beharko du. Basolanen Plana honako honetan ezarritakoarekin bat idatziko da: https://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5013/Planificacion-y-certificacion-de-terrenos-forestales-privados.

Nolanahi ere, eskatzaileak konpromisoa hartzen du Kudeaketa Plana gauzatzeko. Plan hori gauzatzen ez bada, hasierako basoberritzerako jasotako laguntzak itzuli eginen dira, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen II. Kapituluarekin bat, berandutze-interesekin edo gabe, bidezkoa dena.

Landaketak ilaran, eta heskaiak.

Ilaratan egindako landaketak, heskaiak ezartzea eta instalatu ondoko bortz urtean bi ekintza horiek mantentzeko behar diren lanak, diru-laguntzaren portzentaje berariazkoak dituztela, basoberritzetzat hartuko dira, eta, hortaz, exijentzia eta baldintza berberak izanen dituzte, eta ondoko ohar osagarriak hartuko dira kontuan.

a) Horretarako erabiliko diren zuhaitzak bertako hostozabal autoktonoak izanen dira. Eremu mediterraneoan baimenduko da Pinus halepensisa, Cupressus sp.-a eta Juniperus sp.-a erabiltzea. Erabilitako zuhaitzak heliofiloak izanen dira.

b) Ilarako landaketen kasuan, 5-10 metroko tartea izanen da zuhaitzen artean.

c) Heskaien kasuan, halakoak ezartzeko ekintzek diru-laguntza jasoko dute baldin lurzatien artean, ezpondetan eta landatu gabeko bazterretan egiten badira. Heskaiak 1,5 m zabal izanen dira gutxienez. Orobat, diru-laguntza jaso daiteke landatutako lurzatietan heskaiak jartzeko, betiere heskai-zerrenda baso lurzoru izatera igarotzen bada.

3. Baso landareen eta hazien ezaugarriak.

Fussarium circinatum-ak mugatutako eremuan Pinus eta Pseudotsuga generoko basoberritzeei buruzko epigrafean aurreikusitakoaz gain, edozein landaketa motatarako, landareek eta haziek kalitate osoko eta komertzialeko baldintzak beteko dituzte, hau da, indarreko araudian ezarritakoak. Aurkeztutako proiektu eta memoria teknikoetara egokituko dira, eta horietan zehaztuko dira erabili beharreko landareen gutxieneko adina eta tamaina eta, erein behar denean, hazi-iturriaren jatorria.

Obra zuzendariaren erantzukizunpeko adierazpen bat erantsiko zaio landaketaren edo ereintzaren ziurtagiriari, frogatzeko kalitate osoko eta komertzialeko hazi edo landareak erabili direla, indarreko araudiaren araberakoak eta proiektuan edo memoria teknikoan deskribatutakoaren araberakoak; adierazpen horri ugalketarako baso materialaren jatorriari buruzko ziurtagiria erantsiko zaio, erabilitako landarearen edo haziaren hornidura egin duen mintegiak emana.

4. Hondakinak ezabatzea.

Birsortzeko mozketa baten ondoren adaburuak moztea, produktuak ateratzea edo hobetzeko mozketa edo birsortzeko mozketa baten ondoren hondakinak ezabatzea bezalako jarduketak baso aprobetxamenduak berezkoak dituela jotzen da, eta, hortaz, baso aprobetxamenduko espedientearen baldintza tekniko edo administratiboen baldintzen agiriak hala ezartzen duenean, nahitaez egin beharrekoak izanen dira, eta, beraz, ekintza horiek ez dira diruz lagungarriak.

Horregatik, eta ebazpen honen ondorioetarako, hondakinak ezabatzeko jarduketatzat hartuko dira arraseko mozketa baten ondoren hondarrak desagerrarazteko jarduketak, baldin horrek lurra prestatzeko eta landaketa egiteko lanak edo berezko birsortze lanak baldintzatzen baditu. Horrenbertzez, lurra prestatzeko lan bat gisa hartuko da gero basoberritze edo berezko birsortze bat egiteko, eta, beraz, diru-laguntza jaso ahal izateko, basoberritzerako edo berezko birsortzerako nahitaezko ekintza gisa sartuko dira.

5. Baso-berritzeen babesa.

Itxituren edo/eta hodi babesleen kostua ez dago basoberritze lanen edo hutsarteak betetzeko lanen kostuaren barrenean, hau da, bereizirik aurkeztu behar da kontzeptu hori.

Itxituretan, itxitura horrek bide bat mozten duenean, jendearendako pasabideak aurreikusi behar dira, nahitaez, eta gainera jendearendako pasabide bat itxituraren 250 metro lineal bakoitzeko gutxi gorabehera, behar bezala arrazoitutako salbuespenetan izan ezik.

Ungulatuen kontrako itxiturek diru-laguntza jasoko dute baldin behar bezala justifikaturik badaude ikuspuntu teknikotik, eta beharra eta diseinua frogatzen badira. Itxitura horiek diru-laguntza jasotzen badute, ez da diru-laguntzarik jasoko etorkizunean basoberritze horietan ungulatuen kalteen ondoriozko hutsarteak betetzeko.

6. Baso-berritzeen mantentze-lanak.

Ebazpen honen ondorioetarako, landare lehiatzaileak kontrolatzea eta hutsarteak betetzea hartzen dira basoberritzeen mantentze lantzat.

Oro har:

1.–Ez da mantentze-lanetarako diru-laguntzarik emanen behin landaketatik bortz urte iragan direnean, justifikatutako eta Ingurune Naturalaren Zerbitzuak baimendutako salbuespenak kenduta.

2.–Urteko, garbiketa bakarrerako diru-laguntza emanen da. Lan horiek maiatzaren 1etik abuztuaren 15era bitarte eginen dira. Lanen azkeneko ziurtapenaren unean obra zuzendariaren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko da, garbiketa noiz egin den ziurtatzen duena.

3.–Ez da hutsarteak betetzeko diru-laguntzarik emanen baldin horretarako erabilitako landareak landare guztien %10era iristen ez badira.

4.–Portzentaje hori gainditzen denean, hutsarteak betetzeko diru-laguntza honako kasu hauetan bakarrik emanen da: Hutsarteak gertatu direnean mendiko (ez mintegi bateko) izurrite edo eritasun baten ondorioz, edo klimari lotutako muturreko arrazoiengatik gertatu direnean. Gai honetan desadostasunik bada eskatzailearen eta Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren artean, Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren erabakia gailenduko da.

5.–Salbuespenez, basa-faunak makaldietan egindako kalteak badira, eta horien berri eman bazaio Ingurune Naturalaren Zerbitzuari, diruz laguntzen ahalko da banakako babespeen ezarpena, behin bakarrik landaketaren ondoko lehen bortz urtean.

Basoberritze berrietan (ilaratan egindako landaketak eta heskaiak barne):

Laguntza ordaindu dakion, nahitaezko baldintza izanen da eskatzaileak, eskaera aurkezten duen unean, mantentze-lanen plana aurkeztea memoriaren edo proiektuaren barnean, eta bertan zehaztea lehen 5 urteetan aurreikusten diren esku-hartzeen programa baloratu bat (jarduketen justifikazioa, egutegia eta aurrekontua), Ingurune Naturalaren Zerbitzuak onetsi beharrekoa. Onuradunak konpromisoa hartzen du mantentze-lanen plan hori gauzatzeko eskabidean ezarrita dagoenari jarraikiz.

Epe horretan, mantentze-lanen plana nahitaez bete beharko da, denborari eta moduari dagokienez, etorkizunean plana gauzatzeko laguntzak jaso ala ez. Plan horretako ekintzak diruz lagungarriak izan daitezke kasuan kasuko diru-laguntza kanpainen bidez. Plana aldatu behar bada, horri buruzko eskaera aurkeztuko zaio Ingurune Naturalaren Zerbitzuari, berariaz baimendu beharko baita.

Basoberritzeari itxitura jartzen bazaio, edo hodi babesleak erabiltzen badira, horiek kentzeko, nahitaezkoa baita, diru-laguntza ematen ahal da. Mantentze-lanen planean zehaztu behar da noiz kendu asmo diren, lehenbiziko bortz urteak eta gero kendu behar badira ere.

Lehenagoko basoberritzeetan:

Diru-laguntzak emanen dira itxiturak eta kentzeko, eta hodi babesleak paratzeko, kalte egiaztatuak daudenean.

Aurreko kanpainetan mantentze-lanen planik aurkeztu bada, horri buruzko aipamena eginen da. Mantentze-lanen plan horretarako eskatutako ekintzetan aldaketarik izan bada, justifikatu eginen dira. Aurreko mantentze-lanen planik ez badago, plan bat aurkeztu beharko da, basoberritze berrietarako ezarritako ezaugarri, baldintza eta betebehar berberak dituena.

  • A.2 modalitatea.–Basolanak (08.05.01 eragiketa).

Oro har, honako ekintza hauek jaso dezakete diru-laguntza, geroko epigrafeetan azaltzen diren salbuespenetan izan ezik:

a) Bakantze-lana.

b) Sasi garbiketa.

c) Basoberritzeei loturik ez dauden itxiturak.

d) Kimatzea eta eitea emateko inaustea.

Oihan lanetarako arau teknikoak.

1. Bakantze lana.

Honetarako ez da diru-laguntzarik emanen:

1.–Bakantze-lana, eskatzaileari diruzko edo gauzazko sarrerak ekartzen dizkiolarik.

2.–Oihan lanak, bizilagunendako egur epaitzen aprobetxamenduei lotuak direlarik.

Diru-laguntzak edozein espezietako berezko zuhaiztietako eta koniferoen eta hostozabalen basoberritzeetako bakantzeetarako bakarrik emanen dira, eta behin bakarrik.

Memorio teknikoan edo proiektuan, basogintzako jarduketaren ezaugarriak zehaztuko dira, proposamena baloratzeko balio dutenak, eta, koniferoen basoberritzeen kasuan, zuhaiztien banaz bertzeko diametroa adierazi beharko da. Parametro hori 12 cm-tik gorakoa bada, ez da diru-laguntzarik emanen.

Lanen azkeneko ziurtapenean, toki entitateko idazkariak edo, bertzenaz toki agintari eskudunak sinatutako agiria aurkeztuko da, ziurtatzen duena ez dela inolako diru-sarrerarik aterako. Ziurtagiri hori aurkeztu ezean, ez da esleitutako diru-laguntza ordainduko. Eragile pribatuen kasuan, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, inolako diru-sarrerarik ez duela dioena. Adierazpen hori aurkeztu ezean, ez da esleitutako diru-laguntza ordainduko.

2. Sasi garbiketa.

Sasiak garbitzeko diru-laguntzak emanen dira baldin honako helburu hauetakoren baterako bada:

1. Mozketen ondoren egiten diren sasi garbiketak, berezko birsortzea errazteko. Horien beharra justifikatuko da. Gai honetan desadostasunik bada eskatzailearen eta Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren artean, Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren erabakia gailenduko da.

2. Abeltzaintzan erabiltzeari begira egiten diren sasi garbiketak, larre naturalak mantentzeko. Leku bererako behin bakarrik emanen da sasiak garbitzeko diru-laguntza, baldin:

a) Aurkezten den proiektuan edo memorian garbiketa lan horiek egitea beharrezkoa dela justifikatu beharko da, zehatz-mehatz adierazita ukitutako eremua, abeltzaintzako karga eta zein hilabetetan egoten den azienda bertan, hori guztia bermatzeko garbitutako eremua abeltzaintzarako mantentzen dela.

Informazio hori ezinbertzekoa da Europar Batasuneko indarreko araudiaren arabera egiten diren ikuskapenak programatu ahal izateko.

b) Eskatzaileak konpromisoa hartzen du eremu hori abeltzaintzarako erabiltzen segitzeko.

c) Salbuespenez, bertze sasi garbiketa bat egiteko diru-laguntza ematen ahal da, betiere mantentzeko konpromisoa edo erabiltzeko plana betez gero, halakorik bada.

3.–Habitatak hobetzeko diren sasi garbiketak, Kontserbazio Bereziko Eremu baten Kudeaketa Planean aurreikusitakoak. Kasu hauetan, aurkeztutako memoriak edo proiektuak espresuki adieraziko du zer habitat motatan egin behar den sasi garbiketa.

3. Basoberritzeei loturik ez dauden itxiturak.

Halakoak ezartzeko eta mantentzeko diru-laguntzak honako kasu hauetan emanen dira bakarrik:

1.–Mozketa baten xede den zuhaizti baten berezko birsortzea babestera bideratutakoak.

2.–Larre naturaletan, bakar-bakarrik aurreko atalean abeltzaintzarako zehaztutako sasi garbiketetarako baldintza berberetan. Eragile pribatuen eskaeren kasuan, horrez gain itxi beharreko eremuak 20 hektareatik gorakoa izan behar du.

3.–Basogintzaren plangintzarako tresna batean aurreikusitakoak, hermendiko erabileren zonifikazioa ezartzera bideratuak.

Orobat, diru-laguntza eman daiteke ezarritako itxiturak kentzeko, egiten denean birsortzeak babestu beharrez, edo larreetan, edo basoak antolatzeko proiektuetan aurreikusitako jarduketak bete beharrez. Kimatzea eta eitea emateko inaustea.

Diru-laguntza eman daiteke kimatzeko eta eitea eman beharrez inausteko, bakar-bakarrik, baldin eta basoberritzeetan egiten badira eta helburu nagusia kalitatezko zura ekoiztea bada. Basoberritzearen ondoko lehenbiziko hogei urtean, bi jarduketetarako baizik ez da diru-laguntza emanen da, makaldietan egiten direnak izan ezik (gero zehazten dira).

Diru-laguntza eman daiteke kimatzeko, bakar-bakarrik, basoberritzeetako mantentze-lanak bat etorri direnean arestian aipatutako helburuarekin. Nahitaezkoa izanen da eskabidean hauek zehaztea: baso-masaren adina edo adin mota, kimatu beharreko zuhaitzen banaz bertzeko diametroa, eta inausiko diren espezieak.

Koniferoak inaustean:

1.–Lehenbiziko inausketa, 2,5 metroko garaiera bitartekoa: hektarea bakoitzeko, gehienez ere, 400 zuhaitzetarako diru-laguntza emanen da.

2.–Garaierako inausketa, 2,5 metrotik 5 metrora bitartekoa: hektarea bakoitzeko, gehienez ere, 250 zuhaitzetarako diru-laguntza emanen da.

Hostozabalak inaustean:

1.–Garaierako inausketa, 2,5 metrotik 5 metrora bitartekoa: hektarea bakoitzeko, gehienez ere, 250 zuhaitzetarako diru-laguntza emanen da.

Makaldietan inaustean, diru-laguntza jaso ahal izateko, justifikazio teknikoa aurkeztu beharko da, erakusteko ezen inausketa beharrezkoa dela azken produktua, egungo merkatuaren arabera, kalitatezkoa izan dadin.

Nafarroa osoan ez zaie diru-laguntzarik emanen Pinus radiatako basoberritzeetan egindako inausketei.

  • B modalitatea.–Biodibertsitatea. (08.05.01 eragiketa).

Diruz lagundu daitezke, bakar-bakarrik, bertze edozein modalitatetan sarturik ez dauden ekintzak, helburu nagusia izanik basoko espezieen habitatak kontserbatzea, aurreikusirik badaude Kontserbazio Bereziko Eremuen Kudeaketa Plan onetsi batean edo mendi horietarako. Ibarbasoak lehengoratzeko lanei dagokienez, landaketarekin zerikusia duten lanei aplikatuko zaizkien arau teknikoak ur ibilguekin muga egiten duten landaketen lehenbiziko bortz metroko tartean aplikatzen diren berberak izanen dira, barnean dela mantentze-lanen plana aurkeztu eta gauzatu beharra.

  • C modalitatea.–Baso proiektu eta memorien dokumentazio teknikoa egitea eta obra zuzendaritza (08.05.01 eragiketa)

C.1.–Dokumentazio teknikoa egitea.

1. Ingurune Naturalaren Zerbitzuak onartutako kontrata bidezko exekuzio aurrekontuaren %5ekoa izanen da; diru kopuru horrek ez du gaindituko dokumentazioa prestatzeak izan duen kostu erreala. Dokumentazio teknikoa agiri bakarra izanen da. Hamahirugarren oinarrian zehazten den gutxieneko edukia izanen du, eta espedientean eskatzen diren neurri/azpineurri guztiak jasoko ditu. Kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontuaren barnean sartzen da Administrazioak onartzen duen inbertsioa, gehi industria mozkina eta gastu orokorrak (BEZik gabe)

2. Dokumentazio teknikoari dagokion diru-laguntza ordainduko da baldin eta espedientean sartutako ekintza bat, gutxienez, ordaintzen bada.

3. Laguntza-eskaera onartzeko modukoa izateko, proiektuek (ezinbertzeko agiria da guztira, BEZa gabe, 15.000 eurotik gorako aurrekontua duten eskaeretan) eta memoria teknikoek (ezinbertzeko agiria da guztira, BEZa gabe, 15.000 euroko edo hortik beherako aurrekontua duten eskaeretan) honako eduki hau jaso beharko dute:

Proiektuek atal hauek izanen dituzte, gutxienez: memoria, aurrekontua, baldintza-agiriak, Ingurumen ukipenen azterlana edo Ingurumen eraginaren azterlana (arloko foru araudiak hala eskatzen duenean), 1:10.000ko edo eskala handiagoko planoak eta segurtasun eta osasun azterlan oinarrizkoa, indarreko araudiarekin bat.

Memoria teknikoa eskatzen den kasuetan, honakoak bildu beharko ditu: memoria, aurrekontua, Ingurumen ukipenen azterlana (arloko foru araudiak hala eskatzen duenean) eta 1:10.000ko edo eskala handiagoko planoak.

Jarduketaren batek KBEetan edo BILetan sartutako lurrak ukitzen dituenean, proiektuak edo memoriak beti jasoko du leku horretako kontserbazio balioei egindako ukipenen ebaluazioa.

–Memoria: laguntza zein jarduketatarako eskatzen den, haiek deskribatu beharko ditu, baita jarduketaren aurrekariak eta helburuak ere. Helburuak guztiz garrantzitsuak dira. Helburu horiek behar bezala justifikatzen ez badira, gerta liteke proposatutako ekintzak diru-laguntzarik gabe gelditzea.

Jarduketen erreferentzia geografikoak emanen dira, eta planoetan kokatuko dira. Jarduketak katastroko lurzati bati baino gehiagori eragiten badie, memorian zehaztu beharko dira lurzati horietako bakoitzeko jarduketa-unitate fisikoak. Bat etorriko da guztiz “Eskatutako ekintzak” izeneko inprimakian jasotako datuekin.

Deialdi honetako ekintza bakoitzean zehaztutako informazio guztia sartu beharko da: jarduketak ukitutako espeziea(k), landaketa urtea basoberritze berrietako mantentze-lanetarako, mantentze-lanetarako plan bakuna aurreko oinarrietan zehaztutako ezaugarriekin, inauste eta kimatze lanetarako behar diren datuak, eta abar.

–Baldintza-agiria: proiektuetan baizik ez da eskatuko. Laguntza zein lanetarako eskatu den, lan horiek guztiak aipatu beharko ditu, eta adierazi, gutxienez, obra bakoitzean erabiliko diren baliabideak.

–Aurrekontua: guztiz bat etorriko da “Eskatutako ekintzak” izeneko inprimakian jasotako datuekin, eta dokumentu hauek osatuko dute, gutxienez:

  • Neurketen taula.
  • Prezioen taulak: eskulanaren eta makineriaren prezio xehakatuak eman behar dira, bai eta obra unitate bakoitzerako behar diren prezioak ere.
  • Prezio osagarrien taula.
  • Aurrekontu osoa.

–Planoak: laguntza zer jarduketatarako eskatu den, horren erreferentzia geografiko guztiak eman beharko dira, onartzen diren aldaketak barne (horrelakorik badago), baita eremu horietara sartzeko behar den informazio guztia ere (sartzeko pistak), Ingurune Naturalaren Zerbitzuko langileek jakin dezaten non dauden. Honako hauek izanen ditu, gutxienez:

  • Kokapen planoa.Plano zehaztua, 1:10.000 eskalakoa edo eskala handiagokoa, lan berezietarako, hala nola, pistak irekitzeko. Maldarik gabeko topografia duten tokietan ez da sestra-kurbarik beharko.
  • Aurrekontuetako eta memoriako unitateek bat etorri beharko dute planoetan ageri direnekin.

–Ingurumen ukipenen azterlana: gutxienez datu hauek jasoko ditu:

  • Proiektatutako jarduketaren eragina izan dezaketen balio historiko-artistikoen, ekologikoen eta ingurumenekoen deskribapena eta ebaluazioa.
  • Aurreko puntuan aipatutako alderdi bakoitzean planak edo proiektuak izan ditzakeen ukipenen deskribapena eta balorazioa.
  • Hartu beharreko babes eta zuzenketa neurriak.

–Segurtasun eta osasun azterlan oinarrizkoa. Agiri hau proiektuetan baizik ez da eskatuko, eta eduki hau izanen du:

  • Memoria. Obren ezaugarrien deskribapena, egiteko epea, aurreikusitako langileak, behin-behineko instalazioak eta osasun laguntza, aurreikusitako makineria eta laguntzarako bitartekoak, arriskuen azterketa orokorra eta prebentzio neurriak.
  • Aurrekontua. Espedientean eskatutako aurrekontua oinarritzat harturik zehaztuko da.

C.2.–Obra zuzendaritza.

Proiektua eskatzen den guztietan, eskatzaileak lanen zuzendaritza teknikoa izan beharko du, espedientean onartzen diren neurri/azpineurri guztientzat (08.05.01 eta 04.03.05). Zuzendaritza teknikoak baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Obra zuzendaria, baita proiektuaren egilea ere, arlo horretako unibertsitate-teknikari eskudunak izanen dira, egungo legeriaren arabera.

b) Obra zuzendariak eguneratua eraman beharko du obra liburua.

c) Obra liburuak honako hauek bildu beharko ditu, gutxienez: lanen hasierako akta, ziurtagiri bakoitzaren akta, obra aldaketen aktak, horrelakorik badago, prezio kontrajarrien aktak, horrelakorik badago, eta lanen bukaerako ziurtagiriaren akta.

d) Justifikatutako kasuetan izan ezik, nahitaezkoa da obra liburu bat izatea adjudikazio-hartzaile den kontratista bakoitzeko.

e) Ingurune Naturalaren Zerbitzuak obra liburua aurkezteko eska dezake edozein momentutan.

f) Proiektuetan segurtasun eta osasun arloko koordinatzaile bat izanen da, arlo horretako araudi aplikagarrian hala ezartzen bada.

g) Ziurtapen motak hala eskatzen badu, obra zuzendaritzarekin batera plano bat erantsi beharko da, erreferentzia geografiko eta guzti, proiektuaren exekuzioa azaltzen duena.

h) Obrako zuzendariak ezin izanen ditu gauzatu obra zuzendaritzaren ziurtapen aktan berak ziurtatzen dituen lanak, izan ere, hala eginez gero, zalantzan jarriko lirateke obra horien exekuzio zuzena, kalitatea eta kontrola.

Ingurune Naturalaren Zerbitzuak likidatzen duen kontrata bidezko exekuzio aurrekontuaren %6koa izanen da diru-laguntza. Diru-laguntzak ez du inola ere kostu erreala gaindituko.

  • E modalitatea.–Azpiegitura txikiak (08.05.01 eragiketa).

Diru-laguntza jaso dezakete azpiegitura txikiek (konparaziorako, zurezko langek) edo mendiaren jostetarako erabilerari lotutako bertzelako batzuek (konparaziorako, altzariak, barandak edo bertzelako babes sistemak), informazio edo interpretazio panelak edo seinaleztapen elementuak kenduta, betiere azpiegitura horiek, osoki baso lurretan egonik, erabilera horren erregulazioa hobetzen badute. Erabiliko den gai nagusia zura izanen da, jatorri jasangarria duena, eta horretarako behar den baso ziurtagiria izanen du: PEFC, FSC® edo jatorri hori bermatzen duen bertze edozein.

Eskatzaileak azpiegitura horien mantentze-lanak egin beharko ditu nahitaez, eta gastu horrek diru-laguntza jaso dezake geroko kanpainetan.

2.–Aktibo fisikoetan egindako inbertsioetarako diru-laguntzak: basogintzako azpiegiturak (04.03.05 eragiketa).

Honako modalitate hauek jaso dezakete diru-laguntza:

C modalitatea: Baso-proiektuen dokumentazio teknikoa egitea eta obra zuzendaritza.

C modalitaterako 1. puntukoa aplikatuko da, basogintzako azpiegituretako ekintzei dagokienez eta proiektuen eta memoria teknikoen gutxieneko edukiari dagokionez.

D modalitatea: Basoko bideak egin eta hobetzea (04.03.05 eragiketa).

Oro har, honako ekintza hauek jaso dezakete diru-laguntza, geroko epigrafeetan azaltzen diren salbuespenetan izan ezik:

a) Kaxa irekitzea (barnean direla zelaitzea, konpaktazioa, irekitzea eta arekak profilatzea eta itzulia egiteko tokiak egitea).

b) Lur-berdinketa hobetzea (zelaitzea eta konpaktazioa barne).

c) Arekak egitea eta garbitzea.

d) Zeharkako drainadurarako azpiegiturak, lur gainekoak eta lur azpikoak, eta areka gaineko pasabideak eta sakanguneak.

e) Harri-lubetak eta ezpondak egonkortzeko bertzelako sistemak.

f) Zabor-legarrekin edo antzekoekin zolatzea.

g) Hormigoizko eta asfaltozko zoladurak egitea, aparteko kasuetan baizik ez, behar bezala arrazoituta, betiere azpiegituraren egonkortasunerako beharrezkoak direnean. Horregatik, kasu guztietan, tarte jakin batzuetan baizik ez dira erabiliko material horiek.

h) Krainer murruak harri-lubeta gisa mendiko pistetan.

Azaldutakoez bertzelako obrek ez dute diru-laguntzarik jasoko, salbu horiek egitea presakoa eta beharrezkoa bada, eta horien helburuak lekurik baldin badu geroko epigrafeetan aurreikusitakoen artean.

Toki entitateen kasuan, ez da diru-laguntzarik emanen, edo, hala denean, eskatzen ahalko da itzul daitezela azpiegiturak egiteko edo mantentzeko jasotako diru-laguntzak, baldin horiei udal tasak jartzen bazaizkie eta, Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren ustez, baso kudeaketa zailtzen badute zerbitzua ematen duten lurraldean, 13/1990 Foru Legearen 6. artikuluko 6. puntuan ezarritakoarekin bat. Kasu horietan, eskaera egiteko unean toki entitateak komunikatu beharko du tasa horiek aplikatzen direla eta horiek inplementatzeko arrazoiak azaldu beharko ditu. Horretan toki entitatearekin desadostasunik izanez gero, eta ebazpen honen ondorioetarako bakarrik, Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren irizpidea gailenduko da. Irizpide hori behar bezala arrazoitu behar da, eta ukitutako toki entitateek alegazioak aurkezten ahal dituzte.

Basoko bideak egiteko eta hobetzeko arau teknikoak.

1. Basoko bide berriak egitea.

Ez da diru-laguntzarik emanen aldi baterako basoko bideetarako, egurra ateratzeko bidezidorretarako eta baso aprobetxamendua eta lanak egiteko beharrezkoak diren nahitaezko sarbideetarako, baldin lanak bukaturik ez badira nahitaez eta etengabe erabiltzen mendia behar bezala kudeatzeko. Halaber, ez da azpiegituretarako diru-laguntzarik emanen baldin horien helburu nagusia bada baserri, etxebizitza, nabe eta abeltzaintzako azpiegiturei sarbidea ematea.

Basoko bideetarako (nagusiak eta bigarren mailakoak) eta kargaleku iraunkorretarako bakarrik emanen dira diru-laguntzak. Kargaleku iraunkortzat joko da baso aprobetxamenduen ondorioz moztutako zuhaitz edo enborren multzoa biltzen den tokia. Bertan produktu horiek sailkatu edo metatzen dira gero industriara edo bertze destino batera eramateko.

Basoko bideen kasuan, bide berrien helburu nagusiak izanen dira zur eta egurretako baliabideak mugitzea, basoko suteen prebentzioa edo itzaltzea eta abeltzaintzako aprobetxamendu estentsiboa. Beste azpiegitura batzuek ez dute diru-laguntzarik jasoko, non eta haien helburu nagusia ez den aurrekoetako bat bederen.

Lehenbiziko kasurako, zur eta egurretako baliabideak mobilizatzeko azpiegitura egiteko edo hobetzeko premia justifikatu beharko da. Azpiegitura berria eraikitzea zer menditan aurreikusirik dagoen, bertan basoko bideen dentsitatea ez da 25 m baino handiagoa izanen oihaneko hektarea bakoitzeko. (LGP fitxaren onespenean horren aipamena egiten delako sartu da).

Bigarren kasurako, teknikoki justifikatu beharko da azpiegituraren helburu nagusia dela basoko suteei aurrea hartzea edo horiek itzaltzea. Azpiegitura egitean, kontuan hartu beharko da segurtasunerako zer ezaugarri berariazko izan behar dituen basoko suteen itzaltze-lanei loturiko erabilera emateko.

Hirugarren kasurako, teknikoki justifikatuko da obra egiteko beharra, abeltzaintza estentsiboa zuzen kudeatzeko, eta larratzeko eremuak eta dauden Azienda Larriko Unitateak identifikatuko dira, eta garrantzitsutzat jotzen den bertze edozein informazio tekniko ere emanen da.

2. Basoko bideak hobetzea.

Basoko bide nagusi eta bigarren mailakoen eta kargaleku iraunkorren mantentze-lanetarako diru-laguntza emanen da soilik baldin helburu nagusiak badira zur eta egurretako baliabideak mobilizatzea, basoko suteen prebentzioa edo itzaltzea eta abeltzaintzako aprobetxamendu estentsiboa. Beste azpiegitura batzuen mantentze-lanetarako ez da diru-laguntzarik emanen, non eta haien helburu nagusia ez den aurrekoetako bat bederen.

Diru-laguntza ematen ahal da basoko bide iraunkorretako bazterreko sasiak garbitzeko, baldin aurreko 3 urtean toki berean jardun ez bada. Printzipio hori aplikatuko zaie, oro har, bide horiek mantentzeko lanei, hala nola, hodiak edo arekak garbitzeari, non ez dagoen bertzela jokatzeko arrazoi teknikorik, konparaziorako, ibaialdiek edo bertze hondamendi natural batzuek sortutako kalteak.

3. Mantentzeko konpromisoa.

Sustatzaileak konpromisoa hartzen du proposatutako azpiegitura mantentzeko, edo hobekuntza lanak zer azpiegituratarako eskatu diren, hori mantentzeko, eskabidean adierazten den bezala.

Konpromiso hori nahitaez bete behar da, eta geroko kanpainetako laguntzak jaso daitezke horretarako.

Laguntza hauek jaso dituzten azpiegiturak Administrazioaren ikuskapenen mende egonen dira, eta erabakitzen bada azpiegitura ez dagoela egoerarik onenean hura egin zen erabilerarako, eskatzaileak laguntzak itzuli beharko ditu.

8. oinarria.–Laguntza mota eta zenbatekoa modalitateen eta ekintzen arabera.

1. Deialdi honetako laguntzak prima bakarrekoak izanen dira.

2. Laguntzen ahal den inbertsioak gutxieneko eta gehieneko muga hauek izanen ditu:

2.1. Toki entitateek sustaturiko basolanen eskaeretarako: 200.000 (berrehun mila) euro gehienez eta 5.000 (bortz mila) euro gutxienez eskaera bakoitzeko. Aurreko kanpainetan lurra prestatzeko diru-laguntza jaso duten lurretan landaketa egiteko lanak, basoberritzeak mantentzeko lanak edo nahitaez bete beharreko bertzelako mantentze-lanak baizik sartzen ez duten eskaeren kasuan, lan horiek aurreko kanpainetan diru-laguntza izan badute edo oso-osorik Nafarroako Gobernuak egin baditu, ez da inbertsioetarako gutxieneko muga hori aplikatuko.

2.2. Eragile pribatuek sustaturiko basolanen eskaeretarako: 105.000 (ehun eta bortz mila) euro gehienez eta 2.000 (bi mila) euro gutxienez eskaera bakoitzeko. Aurreko kanpainetan lurra prestatzeko diru-laguntza jaso duten lurretan landaketa egiteko lanak, basoberritzeak mantentzeko lanak edo nahitaez bete beharreko bertzelako mantentze-lanak baizik sartzen ez duten eskaeren kasuan, lan horiek aurreko kanpainetan diru-laguntza izan badute edo oso-osorik Nafarroako Gobernuak egin baditu, ez da inbertsioetarako gutxieneko muga hori aplikatuko.

3. Kostuak neurrikoak izateko printzipioa bermatzeko, aurkeztutako gastuei Nafarroako Baso Tarifak aplikatuko zaizkie.

4. Inbertsioaren gutxieneko mugatzat hartuko da onartzen den kontrata bidezko exekuzio aurrekontua. Hala laguntza ematean nola ordaintzean, Ingurune Naturalaren Zerbitzuak baliozkotzen duena hartuko da. Aipatutako Zerbitzuak Nafarroako Oihan Jardueraren Prezioen Tarifak erabiliko ditu erreferentziatzat, aurrekontu hori baliozkotzeko. Aurkeztutako memorian edo proiektuan agertzen diren prezioak tarifa horien araberakoak ez badira, hura idatzi duen teknikariak justifikatuko du, eta Ingurune Naturalaren Zerbitzuak onartu edo ukatu eginen du, hori guztia 6. oinarriko 2. puntuan adierazitako kostuen moderazioa aplikatuz.

5. Inbertsioaren gehieneko mugatzat hartuko da Ingurune Naturalaren Zerbitzuak onartutako kontrata bidezko exekuzio aurrekontua, eskatutako ekintzen inprimakiak eta lanen bukaerakoak berrikusi ondoren.

6. Laguntza kalkulatzeko, modalitate bakoitzean, taula honetan agertzen diren portzentaje hauek aplikatuko zaizkio onartzen den inbertsioaren zenbatekoari, BEZa kenduta. Inbertsioan onartzen den zenbatekoa, BEZa kenduta, bi hauen arteko txikiena izanen da: batetik, onuradunak aurkezten duena, eta bertzetik, eskualdeko kudeaketa atalek onartzen dutena, laguntza eskaera ebaluatu eta kontrola aplikatu ondoren, bai laguntza emateko orduan, aurkeztutako inbertsioaren deskribapenaren eta justifikazioaren arabera, bai ordaintzeko orduan, egindako inbertsioaren arabera, eta betiere kostuen moderazioa aplikatuta bi une horietan.

7. Onartzen den zenbateko hori (hala laguntza ematean nola ordaintzean) espediente bakoitzeko gutxieneko inbertsio diruz lagungarriaren zenbatekoa baino handiagoa izan beharko da (ikus oinarri honen 2. puntua). Bertzenaz laguntza-eskaera ukatuko da.

MODALITATEA

MENDI KATALOGATUAK
ETA KBEAKERAGILE PRIBATUEN
BASO BATASUNAK
(diruz lagunduko den %)

MENDI KATALOGATU GABEAK, ETA KBEAK EZ DIRENAK
(diruz lagunduko den %)

A.1

Basoberritzeak (**08.05.01) (1)

Basoberritzeak epe ertaineko espezieekin / makaldiak

%60 / %50

%60 / %50

Basoberritzeak epe luzeko espezieekin

%60

%60

Lurra prestatzea landaketarako

%60

%60

Landaketa egitea prestaketa lana egina duten lurretan

%60

%60

Itxitura babeslea

%60

%60

Hodi babeslea

Hondakinak ezabatzea: pilatzea edo/eta erre gabe ezabatzea.

Hondakinak erreta ezabatzea

Landaketak ilaran, eta heskaiak

Basoberritzeen mantentze-lanak

%60

%60

%60

%60

%60

%60

%60

%60

%60

%60

A.2

Oihan lanak (08.05.01 eragiketa)

Bakantzea, kimatzea eta eitea emateko inaustea

Sasi garbiketa eta bertze lan batzuk, berezko birsortzeari laguntzeko

%60

%60

%50

%50

Sasi garbiketa, abeltzaintzan erabiltzeko

KBEetan aurreikusitako habitatak hobetzeko sasi garbiketak

Basoberritzeei loturik ez dauden itxiturak (2)

%60

%60

%55

%45

-

%45

B

Biodibertsitatea (**08.05.01)

%80

-

C.1

Dokumentazio teknikoa (*) (**08.05.01 eta 04.03.05)

%100

%100

C.2

Obra zuzendaritza (*) (**08.05.01 eta 04.03.05)

%100

%100

D.

Basoko bideak eta kargaleku iraunkorrak eraiki eta mantentzea (**04.03.05) (3)

%55

%40

Bestelako ekintzak (salbuespenak deialdi honetan)

%40

%30

E

Jostetarako azpiegitura txikiak (**08.05.01)

%40

%30

(*) Diru-laguntzaren portzentajeak zazpigarren oinarrian (C modalitatea) ezarritakoak dira.

(**) Parentesi arteko zenbakiak landa garapenerako programan neurri bakoitzak duen kodetzeari dagozkio.

8. Kasu hauetan, aurreko taulan adierazitako portzentajeak igoko dira (betiere, eskaeraren unean betetzen badira):

(1) A.1 modalitateko diru-laguntzaren gehieneko muga ehuneko hamabortz puntu igoko da ekintzak Fussarium circinatum-ak hartutako esparru batean egiten direnean, edozein eskatzaile motatarako.

(2) Itxiturak egiteko kasuetan, soilik toki entitateak beren hermendien zonifikazio prozesuetan inplikaturik badaude, basoak antolatzeko proiektuan onetsita dutelako, diru-laguntzaren gehieneko muga bortz puntu igoko da.

(3) Basoko bideak eta kargaleku iraunkorrak eraiki eta hobetzeko ekintzetarako diru-laguntzaren gehieneko muga igo eginen da, eskatzaile mota edozein delarik ere, baldin kasu hauetakoren bat gertatzen bada eta eskaeran justifikatzen bada:

–Xedeko ekintzak 2018ko urtarriletik eskaera aurkeztu bitarte azpiegituretan eragina izan duten hondamendi naturalen ondorio direnean: 5 puntu.

–Akordio bat egin denean espediente administratibo berean batera saltzeko zurezko produktuak edo egurretarako direnak: 3 puntu. (Salmentan honako hauen aprobetxamendua sar daiteke: bi toki entitate edo gehiago, toki entitate bat edo gehiago eragile pribatuekin edo bi eragile pribatu edo gehiago). Gertakari hori ziurtatzen duen toki entitateko idazkariaren edo toki agintari eskudunaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, baita eragile pribatuaren erantzukizunpeko adierazpena ere.

–Bi toki entitateri edo gehiagori ematen zaienean zerbitzua, eta horien arteko akordio idatzia dagoenean erabili ahal izateko: 5 puntu.

–Baso aprobetxamenduen administrazio baldintzen agirietan toki entitateak atal bat sartzen duenean non baloratzen duen egurketariak bere esku izatea zaintza katea mendia ziurtaturik dagoen sisteman, eta hori frogatzeko idazkariaren edo toki agintari eskudunaren ziurtagiria aurkezten duenean: 2 puntu.

9. “Mendi katalogatuak, KBEak edo BILak” zutabean ezarritako portzentajeak aplikatuko dira toki entitateak aurkeztutako jarduketa guztietarako, baldin eta toki entitatea Onura Publikoko Mendien titularra bada edo bere herrilur guztiak edo haien zati bat KBE batean edo BIL batean badaude, edo baso elkarteak badira. Baldintza hori betetzen ez duten gainerako eskaerei “Katalogaturik ez dauden mendiak eta KBEak edo BILak ez direnak” zutabeko portzentajeak aplikatuko zaizkie.

10. Eskaeretako informazioa atalka aurkeztuko da, ondoko taulan ageri bezala: modalitatea, ekintza eta azpiekintza. Taula honetan jasotzen ez diren ekintzak ez dira diru-laguntzen xede izanen.

MODALITATEA

UNITATEA

EKINTZA

AZPIEKINTZA

A.1

(08.05.01)

HA.

BASOBERRITZEA

MAKALAK, MOTZONDOAK ATERATA

MAKALAK, MOTZONDOAK ATERA GABE

EPE LUZEKO ESPEZIEAK, LURRA PRESTATZEA

EPE LUZEKO ESPEZIEAK, LANDAKETA/EREINTZA

EPE ERTAINEKO ESPEZIEAK, LURRA PRESTATZEA

EPE ERTAINEKO ESPEZIEAK, LANDAKETA/EREINTZA

M.L.

ITXITURA BABESLEA

BASOBERRITZE BERRIETAN PARATZEA

LEHENAGOKO BASOBERRITZEETATIK KENTZEA

Unit.

HODI BABESLEA

BASOBERRITZE BERRIETAN PARATZEA EDO BABESTU GABEKO BASA-FAUNAK KALTETURIKO BASOBERRITZEETAN

LEHENAGOKO BASOBERRITZEETATIK KENTZEA

HA.

HONDAKINAK EZABATZEA

PILATZEA ETA/EDO EZABATZEA, ERRE GABE

ERRETA EZABATZEA

M.L.

ILARAKO LANDAKETAK, ETA HESKAIAK

ILARAKO LANDAKETA

HESKAI LANDAKETA

HA.

BASOBERRITZEEN MANTENTZE-LANAK

UDAKO GARBIKETAK

HUTSARTEAK BETETZEA

M.L.

ILARAKO LANDAKETEN ETA HESKAIEN MANTENTZE-LANAK

UDAKO GARBIKETAK

HUTSARTEAK BETETZEA

A.2

(08.05.01)

HA.

BAKANTZEA

BEREZKO ZUHAITZ-MASAK

KONIFEROEN/HOSTOZABALEN BASOBERRITZEAK

Unit.

HOSTOZABALAK INAUSTEA

EITEA EMATEKO INAUSTEA

GARAIERAN INAUSTEA (geh. 250 zuhaitz/ha)

MAKALDIAK INAUSTEA

Unit.

KONIFEROAK INAUSTEA

2,5 m ARTE INAUSTEA (geh. 400 zuhaitz/ha)

2, 5 eta 5 m BITARTE INAUSTEA (geh. 250 zuhaitz/ha)

HA.

SASI GARBIKETA

BEREZKO BIRSORKUNTZARI LAGUNTZEA (bertze lan batzuk)

ABELTZAINTZARAKOAK

KBEetan AURREIKUSITAKO HABITATAK HOBETZEA

M.L.

BASOBERRITZEEI LOTURIK EZ DAUDEN ITXITURAK

BEREZKO BIRSORTZEA BABESTEA-EZARTZEA

LARRE NATURALA EZARTZEA

BEREZKO BIRSORTZEA BABESTEA-MANTENTZEA

LARRE NATURALAK MANTENTZEA

ITXITURA KENTZEA

B.

(08.05.01)

Unit.

BIODIBERTSITATEA

ONETSITAKO KBE-AK KUDEATZEKO PLANEAN AURREIKUSITAKO BESTE EKINTZA BATZUK

IBARBASOA LEHENGORATZEA

C.

(08.05.01
eta 04.03.05)

Unit.

DOKUMENTAZIO TEKNIKOA

OBRA ZUZENDARITZA

D.

(04.03.05)

KM.

KAXA IREKITZEA

ZOLATZEA

ZELAITZEA HOBETZEA

AREKAK EGITEA

AREKAK GARBITZEA

SASI GARBIKETA BASOKO BIDEEN BAZTERRETAN

Unit.

HODIA (FABRIKA-HODIA BARNE)

AREKA GAINEKO PASABIDEA

AZALEKO DRAIN. ZEHARKAKOA

HODI GARBITZEA

ATAKA

M2

KARGALEKUA ERAIKITZEA

SAKANGUNEA

ITZULIA EGITEKO TOKIA

M3

HARRI-LUBETA

Unit.

BESTELAKO EKINTZAK

DEIALDITIK SALBUETSITAKO EKINTZAK

E (08.05.01)

Unit.

JOSTETARAKO AZPIEGITURA TXIKIAK

INSTALAZIOA

MANTENTZE-LANAK

11. Laguntzaren intentsitatea eta kostu diruz lagungarriak kalkulatzeko, ulertuko da erabiltzen diren zenbateko guztiak ezein kenkari fiskal edo karga aplikatu aurrekoak direla. Kostu diruz lagungarriak abalatzeko, frogagiri argiak, berariazkoak eta eguneratuak aurkeztu beharko dira.

9. oinarria.–Diru-laguntzak emateko modua eta balorazio irizpideak.

1. Ebazpen honetako laguntzak norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko hurrenkera ezartzeko.

2. Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren Jarraipen Batzordeak 2017ko martxoaren 17an onetsitako hautapen irizpideen arabera, eskaerak lehenesteko hurrenkera eginen da balorazio irizpideak aplikatuz lortzen diren puntuak batuta.

2.1. 08.05.01 azpineurriko ekintzetan aplikatu beharreko irizpideak, toki entitateen eskaeretarako:

ATALA

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1

Toki entitatearen mugartean badira Onura Publikoko Mendiak

15

2

Toki entitatearen mugartean badira Kontserbazio Bereziko Eremuak

15

3

Toki entitatearen mugartean badira antolamendu proiektua edo baso plangintzarako tresna indardunak dituzten hermendiak, eta Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren adostasunarekin gauzatzen dira.

15

4

Aurkeztutako proiektuaren edo memoriaren egokitasuna eta bideragarritasun teknikoa.(1)

25

5

Toki entitatearen mugartean, badira Basoen Kudeaketa Jasangarriaren Ziurtagiria duten hermendiak, edo lanen azken ziurtapen eguna baino lehen ziurtatu asmo direnak.

10

6

Toki entitatearen mugartean, badira neurri bereziei loturiko hermendiak, Fussarium circinatum-a dagoelako

10

(1) Diru-laguntzen balorazio batzordeak, unitate teknikoen proposamena kontuan hartuta, aurkezten diren proiektu eta memorien balorazio teknikoa eginen du. Bakoitzari 25 puntu ematen ahalko dio gehienez, honako hauek kontuan harturik: kalitate teknikoa, aurkeztutako xehetasun teknikoak eta jarduketak basoen ekosistemak hobetzeari begira izanen dituen ondorioak. Aurreko kanpainan prestaketarako diru-laguntza jaso duen lurra basoberritzea eskatzen duten espedienteetan, gehieneko puntuazioa emanen da irizpide honetan, ekintza estrategikotzat jotzen baita.

2.2. 08.05.01 azpineurriko ekintzetan aplikatu beharreko irizpideak, eragile pribatuetarako:

ATALA

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1

Eskatzailea mendi babesgarrien jabea da

15

2

Eskatzailea Kontserbazio Bereziko Eremu deklaratuta dauden mendien jabea/kudeatzailea da

15

3

Eskatzailea indarrean dagoen plangintza tresna bati lotutako mendien jabea/kudeatzailea da

10

4

Aurkeztutako proiektuaren edo memoriaren egokitasuna eta bideragarritasun teknikoa.(1)

15

5

Eskatzailea baso-kudeaketa jasangarriaren ziurtagiria duten mendien jabea/kudeatzailea da

10

6

Eskatzailea neurri bereziei lotutako mendien jabea/kudeatzailea da, haietan Fussarium circinatuma dagoelako

10

7

Laguntzak eskatzen dira arboladian azken mozketa egin ondoren basoberritzea egiteko

5

8

Baso jabeen elkarte batek aurkeztu du eskaera

10

(1) Diru-laguntzen balorazio batzordeak, unitate teknikoen proposamenean oinarrituta, aurkezten diren proiektu eta memorien balorazio teknikoa eginen du. Bakoitzari 15 puntu emanen ahalko dio gehienez, honako hauek kontuan harturik: kalitate teknikoa, aurkeztutako xehetasun teknikoak eta jarduketak basoen ekosistemak hobetzeari begira izanen dituen ondorioak. Aurreko kanpainan prestaketarako diru-laguntza jaso duen lurra basoberritzea eskatzen duten espedienteetan, gehieneko puntuazioa emanen da irizpide honetan, ekintza estrategikotzat jotzen baita.

2.3. 04.03.05 azpineurriko ekintzetan aplikatu beharreko irizpideak, toki entitateen eskaeretarako.

ATALA

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1

Toki entitatearen mugartean badira Onura Publikoko Mendiak

15

2

Toki entitatearen mugartean badira Kontserbazio Bereziko Eremuak

15

3

Toki entitatearen mugartean badira antolamendu proiektua duten hermendiak, eta proiektu hori Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren adostasunarekin gauzatzen da.

15

4

Aurkeztutako proiektuaren edo memoriaren egokitasuna eta bideragarritasun teknikoa.(1)

25

5

Toki entitatearen mugartean, badira Basoen Kudeaketa Jasangarriaren Ziurtagiria duten hermendiak, edo lanen azken ziurtapen eguna baino lehen ziurtatu asmo direnak.

10

6

2017. urtean, laguntza eskatu arte, gertatutako hondamendi naturalek (uholdeak, ibaialdiak) hondatutako baso-azpiegiturak lehengoratzeko laguntzak eskatzen dira (2)

10

(1) Diru-laguntzen balorazio batzordeak aurkezten diren proiektu eta memorien balorazio teknikoa eginen du. Bakoitzari 25 puntu emanen ahalko dio gehienez, honako hauek kontuan harturik: kalitate teknikoa, aurkeztutako xehetasun teknikoak eta jarduketak basoen ekosistemak hobetzeari begira izanen dituen ondorioak.

(2) Baso eta mendietako zur produktuak edo egurretarako direnak mobilizatzea helburu nagusi duten azpiegiturak bakarrik hartuko dira kontuan, eta toki entitateak egoera horren berri eman dionean Nafarroako Gobernuari kanpaina hasi baino lehen, memorian edo proiektuan adierazita gertaera eragilea, eragindako kaltea eta noiz gertatu zen hondamendia.

2.4. 04.03.05 azpineurriko ekintzetan aplikatu beharreko irizpideak, eragile pribatuen eskaeretarako:

ATALA

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1

Eskatzailea mendi babesgarrien jabea da

15

2

Eskatzailea Kontserbazio Bereziko Eremu deklaratuta dauden mendien jabea/kudeatzailea da

15

3

Eskatzailea indarrean dagoen plangintza tresna bati lotutako mendien jabea/kudeatzailea da.

10

4

Aurkeztutako proiektuaren edo memoriaren egokitasuna eta bideragarritasun teknikoa.

15

5

Eskatzailea baso-kudeaketa jasangarriaren ziurtagiria duten mendien jabea/kudeatzailea da.

10

6

2017. urtean, laguntza eskatu arte, gertatutako hondamendi naturalek (uholdeak, uraldiak) hondatutako baso-azpiegiturak lehengoratzeko laguntzak eskatzen dira (2)

10

7

Baso jabeen elkarte batek aurkeztu du eskaera

10

(1) Diru-laguntzen balorazio batzordeak aurkezten diren proiektu eta memorien balorazio teknikoa eginen du. Bakoitzari 15 puntu emanen ahalko dio gehienez, honako hauek kontuan harturik: kalitate teknikoa, aurkeztutako xehetasun teknikoak eta jarduketak basoen ekosistemak hobetzeari begira izanen dituen ondorioak.

(2) Baso eta mendietako zur produktuak edo egurretarako direnak mobilizatzea helburu nagusi duten azpiegiturak bakarrik hartuko dira kontuan, eta sustatzaileak egoera horren berri eman dionean Nafarroako Gobernuari kanpaina hasi baino lehen, memorian edo proiektuan adierazita gertaera eragilea, eragindako kaltea eta noiz gertatu zen hondamendia.

10. oinarria.–Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.

1. Laguntzak norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko direnez, eskaeren hurrenkera bat ezarriko da, 9. oinarrian zehaztutako balorazio irizpideak aplikatuz, eta irizpide horiek aplikatuta balorazio handiena lortzen duten eskaerei laguntza emanen zaie, deialdian finkatutako kreditua gainditu gabe, betiere Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren Jarraipen Batzordeak 2017ko martxoaren 17an onetsitako gutxieneko puntuazioa lortzen bada.

2. Berdinketarik izanez gero, honela trenkatuko da:

Toki entitateen kasuan, espediente bakoitzeko gehieneko puntuazioan berdinketa gertatuz gero, 08.05.01 azpineurriko ekintzei dagokienez, 1., 2., 3., 5. eta 6. ataletan puntuazio altuena lortzen dutenak lehenetsiko dira, ordena horrexetan, eta 04.03.05 azpineurriko ekintzei dagokienez, 1., 2., 3., 5. eta 6. ataletan puntuazio altuena lortzen dutenak, ordena horrexetan.

Eragile pribatuen kasuan, espediente bakoitzeko gehieneko puntuazioan berdinketa gertatuz gero, 08.05.01 azpineurriko ekintzei dagokienez, 1., 2., 3., 5., 6., 7. eta 8. ataletan puntuazio altuena lortzen dutenak lehenetsiko dira, ordena horrexetan, eta 04.03.05 azpineurriko ekintzei dagokienez, 1., 2., 3., 5., 7. eta 6. ataletan puntuazio altuena lortzen dutenak, ordena horrexetan.

Bi kasuetan, aurreko irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, diruz lagungarria ez den inbertsioaren arabera (handienetik txikienera) ordenatuko dira espedienteak. Halakotzat hartuko da onartutako kontrata bidezko exekuzio aurrekontuaren eta emandako diru-laguntza osoaren arteko aldea.

3. Gertatzen bada ekintzaren bat edo batzuk, laguntza onartua izan arren, gero ez gauzatzea, halakoetan, onuradunek horren berri eman beharko dute lehenik, hurrengo oinarri arautzailean aurreikusten den gisan, eta gero etorriko da laguntza horiek emateko ebazpenen aldaketa neurri eta onuradun mota bakoitzeko. Horren ondorioz libre gelditzen diren zenbatekoak erabiltzen ahalko dira aurrekontuko diru-izendapena aski ez izateagatik laguntza ukatu zaien eskatzaileei emateko. Horretarako, balorazio irizpideak aplikatzearen ondorioz ateratzen den lehentasun hurrenkerari jarraituko zaio.

4. Puntuazio txikiena.

Aurrekontuan zuzkidura aski izanik ere, laguntzarako eskubidea izateko nahitaezkoa izanen da gutxienez ere puntu hauek lortzea balorazio irizpideak aplikatuta:

a) Toki entitateak:

–25 puntu izan litezkeen 90ren gainean, 08.05.01 neurrian sarturiko ekintzetarako.

–25 puntu izan litezkeen 90ren gainean, 04.03.05 neurrian sarturiko ekintzetarako.

b) Eragile pribatuak:

–25 puntu izan litezkeen 90ren gainean, 08.05.01 neurrian sarturiko ekintzetarako.

–25 puntu izan litezkeen 85en gainean, 04.03.05 neurrian sarturiko ekintzetarako.

5. Ekintzak gauzatzen ez badira:

Gertatzen bada ekintzaren bat edo batzuk, laguntza onartua izan arren, gero ez gauzatzea, halakoetan, onuradunek horren berri eman beharko dute lehenik, hurrengo oinarrian aurreikusten den ildotik, eta gero etorriko da laguntza horiek emateko ebazpenen aldaketa. Horren ondorioz libre gelditzen diren zenbatekoak erabiltzen ahalko dira, lehenik, erreklamazioei edo laguntzak ematerakoan atzeman diren akatsei erantzuteko, eta bigarrenik, aurrekontuko diru-izendapena aski ez izateagatik laguntza ukatu zaien eskatzaileei emateko. Horretarako, balorazio irizpideak aplikatzearen ondorioz ateratzen den lehentasun hurrenkerari jarraituko zaio.

6. Oinarri honen 3. puntua aplikatzearen ondorioz, neurrietariko baterako dagoen aurrekontu-kreditua aski ez bada laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei diru-laguntza emateko, ezetsi eginen dira aurrekontuan zuzkidura aski ez izateagatik aintzat hartu ezin direnak.

11. oinarria.–Onuradunek bete beharrekoak.

Laguntza hauen onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Onuradunek Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.

b) Toki entitateek bete beharko dituzte Kontratu publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezarritako kontratazio arauak, (EB) 809/2014 Erregelamenduaren 48. artikuluko 2. puntuan aurreikusitakoa ere bete ahal izateko.

c) Inbertsioak egin beharko dituzte Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak laguntzak banatzeko emanen duen ebazpenean ezarritako baldintzei jarraikiz, eta deialdian ezartzen den epearen barrenean. Zilegi da jarduketa berean aldaketa partzialak egitea hasieran eskatutakoaren gainean, betiere Ingurune Naturalaren Zerbitzuak onesten baditu.

d) Ordainketa ebatzi arte, 5. oinarrian ezarritako betebeharrei eustsi behar zaie, baita 9. oinarrian jasotako balorazio irizpideen ondoriozkoei ere.

e) Inbertsioaren alderdi tekniko eta ekonomikoei buruz behar diren argibideak eman beharko dira, bai eta neurri hauen esparruan harturiko laguntzei buruz ere, haren jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.

f) Eskaera zehazten, justifikatzen eta baloratzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

g) Eskaerako jarduketak bateragarriak izanen dira naturagunearekin eta naturagune eta mendiei buruzko Nafarroako legeekin.

h) Sustatzen dituzten jarduketetan landa eremuko ondarea errespetatu beharko dute.

i) Laguntza ongi eman dela, inbertsioa ongi gauzatu dela eta konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartu behar dira.

j) Diru-laguntza jaso duten inbertsioak finantzatzeko bertze diru-laguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu eta/edo lortu badira, horren berri eman beharko zaio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, ordainketan jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen. Diru-laguntza hartu duten gastuak izanen dira onuradunak egiazki ordaindu dituenak. Diru-laguntza hauek bateraezinak dira helburu bererako Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren kontura edo Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentutik ematen direnekin.

k) Diru-laguntza ematen duen ebazpen proposamena egiten denean, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekuetatik bat ere ez du urratu behar eta, zehazki, Gizarte Segurantzarekiko zorrak eguneratuak eta zerga guztiak pagatuak izan behar ditu.

l) Ingurune Naturalaren Zerbitzuko langileei diru-laguntzen xedeko lurzatietan sartzen utzi behar zaie, lanak gainbegiratzeko eta, hala bada, hurrengo 5 urtean inbertsioei eusteko konpromisoa bete ote den ikuskatzeko.

ll) Laguntza jaso duten ekintzak gauzatu gabe utiz gero, horren berri eman beharko zaio Ingurune Naturalaren Zerbitzuari, laguntza eman dela jakinarazi eta bi hilabetean, gehienez ere; horrenbertzez, laguntza ematen duen hasierako ebazpena aldatzeko eskatuko da.

m) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordeko dira, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

n) Ordainketan 50.000 eurotik gorako laguntza jasotzen duten inbertsioetarako, onuradunak informazio panel bat (gutxienez ere A3 tamainakoa) edo plaka bat ezarri beharko du gutxienez, proiektuari buruzkoa, non nabarmenduko baita Europar Batasunetik jasotako finantza laguntza, jendeak ongi ikusteko moduko toki batean. Gainera, Europako ikurra agertuko da, honako helbide honetan aurkeztutako arau grafikoekin bat: https://europa.eu/european-union/about-eu/symbols/flag–es. Harekin batera, irakurgarri hau: “Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du”.

o) Jasotako funtsak itzuli beharko dira, oinarri arautzaile hauetan ezarritako kasuetan.

p) Onuradunen betebeharra da behar bezala mantentzea laguntzari esker hobetutako azpiegiturak, instalazioak, ekipamenduak edo lurrak. Laguntza ordaindu eta hurrengo bortz urteko epean gauzatu behar dira inbertsioak. Diruz laguntzen den inbertsioan ezbeharren bat gertatuz gero, onuradunak horren berri eman beharko dio Ingurune Naturalaren Zerbitzuari, eta ezbeharra eragin duten zergatien berri eman, Zerbitzuak inbertsioei eusteko konpromisoari buruz behar diren neurriak har ditzan.

12. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoak.

1. Gerora bete beharreko konpromisoak izanen dira onuradunak bere gain hartzen dituenak, laguntza likidatzen duen ordainketa-ebazpenaren egunetik hasita bortz urtez haiei eusteko konpromisoa hartuta.

2. Espediente eta onuradun guztientzat, gerora bete beharreko konpromisoa da inbertsioaren izaerari edo gauzatzeko baldintzei eragiten ez dien inolako aldaketa garrantzizkorik ez egitea, eta ez aldatzea nabarmenki eragiketaren izaera, helburuak edo hura gauzatzeko baldintzak, hori guztia jatorrizko helburuak ez kaltetzeko.

13. oinarria.–Laguntza-eskaera eta dokumentazio osagarria.

1. Laguntzen eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira, SGANA aplikazio informatikoa erabiliz, horrexetarako gaitu baitu Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurune Naturalaren Zerbitzuak. Eskabidea bertze bide batzuk erabiliz tramitatuz gero, dagokion instrukzio unitateak eskatzaileari eskatuko dio SGANA aplikazioaren bidez egin dezala, gehienez ere 10 egun balioduneko epean, eta adieraziko dio hala egin ezean eskaeran atzera egin duela ondorioztatuko dela. Kasu horretan espedientea artxibatzeko ebazpena eman eta jakinaraziko da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan xedatu bezala.

Eskaerek ingurumen baimena ere eskatzeko balioko dute.

2. Eskaera aurkeztu aurretik egindako gastuak ez dira diruz lagungarriak izanen, eragiketa honek eragin pizgarria izan nahi duelako, Zuzentarauen I) zatiko III. kapituluaren 3.4 puntuan eta Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 6. artikuluan erabakitakoarekin bat, salbu eta seigarren oinarriaren a) atalean aurreikusitakoari lotutako kostu orokorrak, konparazio batera, arkitekto, ingeniari eta aholkularien zerbitzu-sariak, ingurumen eta ekonomia aldetiko jasangarritasunaren gaineko aholkularien zerbitzu-sariak, bideragarritasun azterlanak barne; bideragarritasun azterlanek diruz lagungarriak izaten segituko dute, nahiz eta, azterlan horien emaitzen ondorioak ikusita, ez egin a) letran adierazitako inolako gasturik. Egoera hori justifikaturik geldituko da laguntza eskaeraren 5. inprimakiaren 2. atalean.

3. Laguntza eskaera guztiekin batera II. eranskineko (“Laguntza eskaerak”) dokumentu hauek aurkeztu beharko dira.

a) Eskabide ofiziala, betea, zigilatua eta sinatua (1. inprimakia).

b) IFK/IFZren fotokopia: beharrezkoa izanen da, bakar-bakarrik, eskatzailea erregistraturik agertzen ez denean Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren kudeaketa-aplikazioan.

c) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, behar bezala betea, bertze banku batean helbideratuta kobratu nahi bada eta Administrazioak haren daturik ez badu. Agiri hori web-orri honetan eskuratu daiteke: https://www.navarra.es/home_es/Servicios/Recursos/Impresos+de+Tesoreria.htm.

d) “Eskatutako ekintzak” izeneko inprimakia (2. inprimakia). Proiektu edo memoria teknikoari erantsiko zaio, behar bezala betea, zigilatua eta sinatua. Inprimaki horren datuak eskatutako laguntzaren laburpena izanen dira eta beraz bat etorri beharko dute espedientean sartutako memoria edo proiektu teknikoan justifikatutakoekin. Argi gelditu beharko da jarduketarako lekuaren udalerri, poligono eta lurzatiaren katastroko erreferentzia.

e) Eskatzaileek nahi badute diru-laguntzen eskabideen tramitazioan bertze batzuek ordezkatu ditzatela, ordezkariendako baimena aurkeztu beharko dute (3. inprimakia), eredu normalizatuaren araberakoa, ordezkariaren NANaren fotokopiarekin batera; fotokopia hori ez da beharrezkoa izanen ordezkariak aurreko 3 kanpainetakoren batean aurkeztu baldin badu, edo laguntza hauen kudeaketan departamentuari laguntzen dion kabineteko bateko teknikari bat baldin bada.

f) Ziurtagiriaren/ erantzukizunpeko adierazpenaren inprimakia (5A inprimakia), betiere 2. atala beterik, eskaera aurkeztu aurretik jarduketak ez direla hasiko dioena.

g) Ebazpen honetako “Balorazio irizpideak” atalean ezarritako puntuak eskuratzeko beharrezkoa den dokumentazioa, Basogintzako Administrazioaren eskutan ez dagoena. Bereziki, basogintzako jardueretarako laguntzetan, adieraziko da laguntzak eskatzen ote diren 2017an, kanpaina honen eskaera aurkeztu arte, gertatutako ezbehar naturalen ondorioz hondaturiko basogintzako azpiegiturak lehengoratzeko.

h) Eskaerako jarduketak ez baldin badaude Nafarroako Oihan Jardueraren Prezioen Tarifetan, hornitzailearen aukeraketa justifikatu egin beharko da, gutxienez ere proformako hiru fakturen bidez, hirurak alderatu ahal izateko.

i) Memoria edo proiektu teknikoa (kontrata bidezko exekuzio aurrekontua 15.000 eurokoa edo hortik beheitikoa bada, memoria teknikoa aurkeztu behar da, eta 15.000 eurotik goitiko bada, proiektua aurkeztu beharko da, 7. oinarrian ezarritakoari jarraikiz), makaldiak kudeatzeko plana barne. Aski izanen da PDF edo Word formatuko artxibo bat, indarrean dagoen legeriaren arabera arlo horretan eskumena duen unibertsitateko teknikari eskudun batek elektronikoki sinatua eta oinarri hauetan ezarritako jarraibideen arabera egina. Artxiboetako bakar bat ere ez da zortzi megakoa baino handiagoa izanen. Planoak, gainera, shp formatuan erantsiko dira. Kartografia digitalak ETRS89 proiekzioan egon beharko du.

j) Basolanetarako diru-laguntzen deialdian lehenbiziko aldiz parte hartzen duten Mendi Batasunen kasuan, eskabidea batasunaren alde izanen da, eta honako dokumentazio osagarri hau erantsiko da:

–Batasunaren estatutuak; Batasunaren IFK.

–Ordezkariaren izendapena (3. inprimakia), baldin bera ez bada Estatutuek zehaztutako Batasuneko lehendakaria.

k) Eragile pribatuen kasuan, lursailak erabil daitezkeela frogatzen duen dokumentazioa (4. inprimakia).

Katastroaren arabera eskatzailea jarduketako lurzatiaren titularra bada, ez da beharrezkoa lurrak baliatzen ahal direla frogatzea. Bertzenaz frogatu egin beharko du, modu hauetakoren batean:

1.–Jabea dela justifikatuz, lurren jabetza eta erabilgarritasuna bermatzen duten bertze agiri ofizial batzuen bidez, konparaziorako: Jabetza Erregistroaren ziurtagiria, eskritura publikoa, erregistroaren ohar bakuna, katastroaren ziurtagiria edo erroldatze-agiria, udaleko idazkariak emana.

2.–”Lurzatiaren titularraren baimen-ematea eskatzailearen alde” izeneko inprimakia aurkeztuz, lurraren titular bakoitzaren NANaren/IFZren/IFKren fotokopiarekin batera.

3.–Errentamendu kontratuak, herrilurretarako udalen baimenak edo erabili edo edukitzeko eskubidea frogatzen duen bertze edozein agiri, zuzenbidearen araberakoak betiere.

l) Toki entitateen kasuan, lurzatiaren titularraren baimenaren inprimakia, bere lurretan jarduketak egiteko (4. inprimakia). Ez da laguntzarik emanen partikularren artean edo toki entitateen eta partikularren artean titulartasunari buruz gatazka dagoen lurretarako.

m) Eskaera batean ekintzen mantentze-lanak baizik ez bada sartzen, eta aurreko kanpainetan lan horietarako diru-laguntza eman bada, eskabidea eta eskatutako ekintzen inprimakia bakarrik aurkeztuko dira, honako hauek azalduz: jatorrizko espedientearen erreferentzia, egin nahi diren mantentze-lanen laburpen txiki bat edo, 15.000 euroko inbertsioa gainditzen bada, proiektu teknikoaren kopia bat.

n) Basoko bideak eta azpiegitura txikiak eta kargaleku iraunkorrak egiteko eta hobetzeko ekintzetan aurreikusitako diru-laguntzaren gehieneko mugak gainditzea eskatzen bada, 8. oinarrian horretarako ezarritako erabaki eta ziurtagiri guztiak aurkeztu beharko dira. Dokumentazio hori eskabidearekin batera aurkezten ez bada, gero ezin izanen da zuzendu.

o) Bakar-bakarrik onura publikoko mendien titular diren toki entitateen kasuan, erantzukizunpeko adierazpena, inbertsioaren %20ari buruzkoa, 5. oinarriaren 2. puntuko e) letran ezarrita dagoen bezala.

–Mendi Babesleen jabe diren eragile pribatuentzat: erantzukizunpeko adierazpena, inbertsioaren %20ri buruzkoa.

4. Eskabidearekin batera aipatutako dokumentazioa aurkeztu ezean, dagokion instrukzio unitateak entitate eskatzaileari eskatuko dio gehienez ere 10 egun balioduneko epean zuzen dezala, eta adieraziko dio zuzendu ezean eskaeran atzera egin duela ondorioztatuko dela. Kasu horretan espedientea artxibatzeko ebazpena eman eta jakinaraziko da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan xedatu bezala.

5. Errekerimenduei elektronikoki erantzutea onartuko da, betiere erregistro elektronikoa erabiliz tramitatzen badira.

6. Onuradunak eskaera bakarra aurkeztu beharko du deialdi bakoitzeko.

14. oinarria.–Instrukzio organoa.

Ingurune Naturalaren Zerbitzuak instruituko ditu neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozedurak, Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren eskualdeko hiru atalen bidez, eskaera bakoitza haietako bati esleituz, espediente bakoitzak ukitutako eremuaren arabera. Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalari dagokio laguntza emateko eta urteko ordainketa egiteko proposamena egitea.

15. oinarria.–Balorazio Batzordea.

1. Instrukzio organoak, espedienteak ikusirik eta neurri bakoitzerako aurrekontuan dagoen kredituaren arabera, txosten bat eskatuko dio Balorazio Batzordeari, egindako balorazioaren emaitza zehazteko. Txostena bi hilabeteko epean eginen da, eskaerak aurkezteko epearen azken egunetik hasita.

2. Balorazio Batzordea kide anitzeko organoa da, eta haren irizpena loteslea izanen da. Kide hauek izanen ditu:

Kontseiluburua: Ingurune Naturalaren Zerbitzuko zuzendaria.

Lehen batzordekidea: Plangintza Estrategikorako Ataleko burua.

Bigarren batzordekidea: Pirinioaldea Kudeatzeko Ataleko burua.

Hirugarren batzordekidea: Eskualde Atlantikoa Kudeatzeko Ataleko burua.

Laugarren batzordekidea: Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Ataleko burua.

Idazkaria: Plan eta Programen Bulegoko burua.

3. Batzordeko kide bakoitzak Ingurune Naturalaren Zerbitzuko bertze teknikari baten esku utzi dezake bere ordezkaritza.

4. Eskaerak aztertu eta balorazio irizpideak aplikatu ondoren, Ingurune Naturalaren Zerbitzuko langileek aurreko landa-bisitak eta beharrezkotzat jotzen dituzten adina jarduketa eginen dituzte jarduketak egokiak ote diren erabakitzeko.

5. Neurri bakoitzerako aurkeztutako eskaerak kontuan harturik, Balorazio Batzordeak proposatuko du ikuspuntu tekniko batetik beharrezkoak ez diren ekintzetarako diru-laguntza ukatzea, baita laguntzak arautzen dituzten Europar Batasuneko eta Nafarroako araudietara egokitzen ez direnetarako ere, eta behin betiko baloratuko du aurkeztutako proiektu edo memoriaren egokitasunari dagokion irizpidea.

16. oinarria.–Diru-laguntza esleitzeko prozeduraren instrukzioa.

1. Ingurune Naturalaren Zerbitzuak eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta arau hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunen arabera.

2. Behar diren kontrolak eginen dira eskaerak onartzeko modukoak direla eta eskatutako jarduketak mendiaren beharretara egokitzen direla egiaztatzeko. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak erabiltzen ahalko ditu Foru Komunitatean eta/edo bertze administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bertzelako informazio iturriak, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

3. Ingurune Naturalaren Zerbitzuak, egindako ebaluazioa, kontrolak eta Balorazio Batzordearen txostena ikusita, laguntzak nori eman proposatzen duen txostena eginen du, neurri bakoitzeko eta eskatzaile mota bakoitzeko, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiari igorriko. Laguntza emateko espedientean jaso beharko da onuradunak laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela.

17. oinarria.–Ebazpena.

1. Ebazpen proposamenak ikusirik, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak diru-laguntzak esleitzeari buruzko ebazpena emanen du.

2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

3. Neurri bakoitzerako ebazpenean diru-laguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda agertuko da, eta, berariaz adieraziko da gainerako eskaeren ezespena. Horien artean agertuko dira aurrekontu-baliabideen esleipena mugatzearen ondorioz ezetsitakoak, deialdian ezarritako gehieneko kreditua gainditzeagatik. Betiere, “Diru-laguntzak emateko modua eta balorazio irizpideak” izeneko 9. oinarrian ezarritako balorazio irizpideen arabera bakoitzari emandako puntuazioa adieraziko da. Horrela, onuradunen batek diru-laguntzari uko eginez gero, laguntzak ematen dituen organoak, deialdi berri bat egin behar izan gabe, zilegi izanen du puntuazio hurrenkeraren arabera haren atzetik dagoen eskatzaileari ematea, betiere onuradunaren ukoarekin batera kreditu aski liberatu baldin bada ukatutako eskaera bat bederen aintzat hartzeko.

Ondorio horietarako, Ingurune Naturalaren Zerbitzuak aukera horren berri emanen die interesdunei, komunikazioa jaso eta biharamunetik hamar egun balioduneko epe luzaezinean adieraz dezaten diru-laguntza jasotzeko proposamena onartzen duten. Eskatzaileak edo eskatzaileek proposamena onartu ondoren, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak laguntzak emateko behar den ebazpena emanen du, interesdunei jakinaraziko die eta Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko du, diru-laguntza kanpainaren prozesuko emaitzarekin batera.

4. Deialdia ixten den egunetik hiru hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, betiere diru-laguntzen foru legean ezarritako epea bukatu baino lehen, eta honako hauek jasoko ditu: esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak. Ebazpena posta elektronikoaren bidez jakinaraz daiteke, laguntzak eskatzeko inprimakian emandako eskatzailearen helbide elektronikoen bitartez.

5. Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da baldin eta diru-laguntzaren oinarri arautzaile hauetan prozedura ebazteko ezarritako epea bukatutakoan berariazko ebazpenik eman ez bada.

18. oinarria.–Eskaerak aldatzea.

1. Aurkeztutako eskaeren aldaketak onartuko dira, betiere ebazpen honen 4. puntuan (“Eskaerak aurkezteko epea”) aurreikusita dagoen epean egiten badira. Instrukzio organoaren balorazioaren menpe egonen da laguntza eskaeran aldaketak onestea. Horiez gain:

–Eskaeretan funtsezko aldaketarik egitea ez da onartuko, hala nola ekintzen testuinguru geografikoa aldatzea horretarako arrazoirik gabe, ekintzak aldatzea modalitate batean, aurrekontua handitzea eskaeran akats materialik izan gabe edo hasieran eskatu gabeko neurriak.

–Hautatzeko irizpideen aplikazioa aldatzea eragiten duten aldaketak ez dira onartuko.

–Proiektua teknikoki hobetzeko aldaketak baizik ez dira onartuko, eskatutako basoa kudeatzeko planaren helburuari eta izaerari kalte egiten ez dietenak.

2. Onartutako aldaketak eskaeraren titularrari jakinaraziko zaizkio eta, edozein kasutan, laguntza ematen duen ebazpena baino lehen tramitatuko dira.

19. oinarria.–Inbertsioa gauzatzeko epea, ordainketa egin aurretik bete beharrekoak eta ordainketa eskaera.

1. Inbertsioa bukatzeko eguna 2019ko urriaren 15a izanen da 2018-2019 kanpainako laguntza eskaeretarako.

2. Dagozkion laguntzak jasotzeko, onuradunak ondoko puntuetan aipatzen diren agiri guztiak aurkeztu beharko ditu 2019ko urriaren 18a baino lehen.

3. Laguntza eskaera guztiekin batera II. eranskineko (“Ordainketaren eskaeran aurkeztu beharreko inprimakiak”) dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

a) Obra zuzendaritzaren ziurtagiriaren inprimakia (7. inprimakia), deialdi honek bere baitan biltzen dituen laguntza mota guztietako ekintza guztiak jasoko dituena, behar bezala betea eta obra zuzendariak sinatua, toki entitatearen oniritzi zigilatu eta sinatuarekin edo eragile pribatuarenarekin.

b) Jatorrizko fakturak edo horien kopia konpultsatuak, laguntza-eskaeraren ondotik datatuak.

c) Ordainagiriak. Bankuko karguak izanen dira, datu hauek agertuko dituztenak: transferentziaren jaulkitzailearen izena, onuradunaren izena, zenbatekoa, karguaren data eta kontzeptua, faktura zenbaki eta guzti. Salbuespen gisa, ordainketa frogatzeko, enpresa hornitzaileak egindako ordainagiriak onartuko dira, 2.500 eurotik gorakoak ez badira. Gauzatan edo norberaren baliabideak erabiliz egindako ordainketak ez dira onartuko.

Fakturen ordainagiriek inbertsio osoa ordaindu dela frogatuko dute, eta 2019ko urriaren 15a baino lehenagokoak izanen dira.

d) Obra liburu osoa, ziurtapen guztiak jasoko dituena, obraren exekuzioan parte hartzen duen kontratista bakoitzeko ziurtapen bat, hain zuzen. Ingurune Naturalaren Zerbitzuari aurkeztutako ziurtapen bakoitza proiektuko obra unitateei lotua egonen da (edo zein den kasua, dagozkien aldaketei, betiere horiek aurretik onartuak izan badira eta haien gaineko akta baldin bada). Modu berean, aurkeztutako faktura edo gastuen egiaztagiri bakoitza aurkeztutako frogagiriari lotua egonen da.

e) Obra zuzendaritzarik eskatzen ez bada, lanak bukatu izanaren jakinarazpena aurkeztuko du onuradunak, hari fakturak erantsita. Ordainketaren eta gastuaren frogagiriek memorian aurreikusitako obra unitateei edo/eta ziurtagiriei buruzkoak izan beharko dute.

f) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 2/2018 Foru Legean eta Kontratuei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean xedatutakoarekin bat, diru-laguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik goitikoa bada (BEZa kanpo), obrak gauzatzeko kostuaren kasuan, edo 6.000 eurotik goitikoa (BEZa kanpo), aholkularitza edo laguntza arloko enpresek emandako zerbitzuen kasuan, hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela frogatu beharko dute toki entitateek. Horretarako, hornitzailearen hautapenaren eta adjudikaziorako segitutako prozeduraren justifikazioari buruzko ziurtagiria aurkeztu beharko dute, behar bezala egiaztatua 10A eta 10B inprimakietan eskatzen den dokumentazioarekin. Eragile pribatuak salbuetsirik daude betebehar horretatik.

g) Kontratista batekin azpikontratatutako lanen zenbatekoak diru-laguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen duenean eta 60.000 eurotik goitikoa denean, idatzizko kontratu bat egin beharko da, ordainketa egiteko gainerako dokumentazioarekin batera aurkeztuko dena.

h) Ordainketa eskatzeko inprimakia. Toki entitateen kasuan (6.a inprimakia), toki entitateko idazkariak bete beharko du inprimakia, eta gastuen egiaztagirien (fakturen) eta ordainagirien (bankuko transferentzien) jatorrizko agiriak edo fotokopia konpultsatuak erantsiko zaizkio. Eragile pribatuen kasuan, laguntzen onuradunak beteko du ordaintzeko eskaera (6b inprimakia).

i) Basoberritze lanak, basoberritzeen mantentze-lanak edo inausketak ziurtatzen diren kasuan, obra zuzendariaren erantzukizunpeko adierazpena (8. inprimakia), honako hauek frogatzeko, behar denean: kalitate osoko eta komertzialeko hazi edo landareak erabili izana, indarreko araudiaren araberakoak eta proiektuan edo memoria teknikoan deskribatutakoaren araberakoak, eta, horrekin batera, ugalketarako baso materialaren jatorriari buruzko ziurtagiria, erabilitako landarearen edo haziaren hornidura egin duen mintegiak emana; garbiketaren egunak; inausitako zuhaitz kopurua; eta inausketaren egunak.

j) Bakantzeak egiaztatuz gero, toki entitatearen ziurtagiria edo eragile pribatuaren erantzukizunpeko adierazpena, ekintza hori egiteagatik inolako diru-sarreraik eskuratu ez duela dioena (9. inprimakia).

4. Aurreko dokumentazioa epean aurkeztu ezean, emandako diru-laguntzari %1 kenduko zaio justifikazioa atzeratzen den egun natural bakoitzeko, eta 25 egunez, gehienez ere. Gehiago atzeratuz gero, diru-laguntza galdutzat emanen da.

5. Salbuespen gisa eta arrazoiturik, eta lanak amaitzeko epea bukatu baino lehen, kanpaina batean baimendutako lanak egiteko luzapenak eskatzen ahalko dira. Ingurune Naturalaren Zerbitzuak espres baimendu beharko ditu luzapen horiek ofizio bidez; horrela, lanak egiteko bertze epe bat emanen da, hilabetekoa gehienez ere. Agiri horiek luzapenean emandako epean aurkezten ez badira, diru-laguntza galduko da.

20. oinarria.–Laguntzak ordaintzeko eskaera aurkezteko modua eta epeak.

1. Onartutako neurri bakoitzari dagozkion diru-laguntzak ordainketa bakarrean pagatuko dira, behin frogatu ondoren esleipena eragin zuen inbertsioa burutu dela. Ondorio horietarako, ez da ulertuko inbertsioa burutua dagoela frogatu denik harik eta haren bukaeraren ziurtapena amaitu arte eta ordainketen frogagiriak zuzen daudela egiaztatu arte.

2. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko onuradunak hartutako konpromisoak betetzen dituela eta inbertsioa aurkeztutako proiektuarekin edo memoria teknikoarekin bat datorrela. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezko ordainketak baimenduko ditu, eta laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko.

3. Laguntzak Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren behar diren ebazpenen bidez ordainduko dira. Ebazpena posta elektronikoaren bidez jakinaraz dakieke interesdunei, laguntzak eskatzeko inprimakian emandako eskatzailearen helbide elektronikoen bitartez.

4. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean edo bertze administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bertzelako informazio iturriak, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

Kontrol horien barnean, in situ bisitak egiten ahal dira lanak egin diren tokietara eta onuradunentzako laguntzei buruzko dokumentazioa gordetzen den tokietara, inbertsioak bukatu eta zuzen gauzatu direla egiaztatzeko, edo instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen bertze edozein alderdi egiaztatzeko.

5. Ez da onartuko hasiera batean baimendutako aurrekontua igotzea, salbu eta eskabidean egindako egitatezko akatsak zuzentzeko bada edo basogintza arloko Administrazioak eskatutako aldaketen ondorioz bada, eta betiere emandako laguntzaren guztirako zenbatekoa igotzen ez bada eta hauetako baten ondorio badira: akats tipografikoak, laguntza eman ondoren gertatu eta onartutako ekintzak ukitzen dituzten hondamendi naturalak, eta lanak hasi baino lehen zenbait unitateren neurria dimentsionatzeko ezintasun teknikoren bat duten obrak (adibidez: basoko bideak irekitzean ikusten ez ziren arrokak aurkitzea). Aldaketa horiek neurri bereko ekintzen barnean doitzen ahalko dira.

6. Laguntzak emateko ebazpenean aurreikusitako ekitaldi bakoitzari dagozkion laguntzak eskuratzeko, onuradunak ordainketa-eskaera aurkeztu beharko du. Ordainketa-eskaera deialdian zehazturiko datak baino lehen aurkeztu beharko da, horretarako ezarritako inprimakiaren bidez; eredua Nafarroako Gobernuaren web-orriko izapideen katalogoan dago eskura (www.nafarroa.eus). Hala aurkeztu ezean, dagokion urtekoa galduko da.

7. Fase edo tarte bakoitzeko jarduketak egin edo bukatu direla justifikatzeko agiriak ere aurkeztu beharko dira, eta konpromisoak bete izanarena. Deialdian, oinarri arautzaileetan eta laguntzak emateko ebazpenean xedatutakoaren ondoriozko frogagiriak erantsi beharko dira.

21. oinarria.–Murrizketak eta salbuespenak ordainketetan.

1. Inbertsioa lehenbiziko puntuarekin bat bukatzeko konpromisoa ez betetzeak berarekin ekarriko du diru-laguntzari %1 kentzea justifikazioa atzeratzen den egun natural bakoitzeko, 25 egunez, gehienez ere. Gehiago atzeratuz gero, diru-laguntza galdutzat emanen da.

2. Ez badira betetzen kontratazio publikoarekin lotutako arauak, honako erabaki honen eranskinean ezarritako portzentajeak aplikatuko dira: 9527 C Erabakia (2013), abenduaren 19koa, Batzordearena. Horren bidez ezartzen eta onesten dira zer jarraibide bete behar diren Batzordeak, kudeaketa partekatuaren markoan, Batasunak finantzatutako gastuei zuzenketa finantzarioak aplikatu behar izanez gero, kontratazio publikoaren arloan arauak betetzen ez diren kasuetan.

3. Inbertsioa bukatu ondoren, gauzatu denaren kostua onetsitako inbertsioaren %70etik beheitikoa bada, ordainketa doituko da benetan gauzatu den inbertsioaren arabera, baina %10eko penalizazioa aplikatuta doikuntzaren ondoriozko laguntzaren gainean, betiere, Ingurune Naturalaren Zerbitzuko teknikarien iritziz, inbertsioak bere funtsezko ezaugarriei eusten badie eta laguntzaren xedeko helburuak betetzen segitzen badu.

4. Inbertsioa gauzatu ondoren, onartutako zenbatekoa txikiagoa bada espediente bakoitzeko gutxieneko inbertsio lagungarria baino (8. oinarriko 2. puntuan adierazia), espediente horri ez zaio laguntzarik ordainduko.

5. Onuradunak eskatutako ordainketaren zenbatekoa %10 handiagoa bada kudeaketa organoak egindako kontrolen ondotik onuradunari ordaindu beharrekoa baino, zehapen bat ezarriko da, eskatutako zenbatekoaren eta zehaztutakoaren arteko aldea adinakoa, eta laguntza osoa kentzetik haratago ez da joanen.

6. Aipatutako murrizketak eta bazterketak ez dira aplikatuko baldin eta onuradunak frogatzen badu ezinbertzeko arrazoiengatik gertatu direla aldaketak, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu. Honako hauek izanen dira ezinbertzeko arrazoiak:

a) Hondamendi natural larria, diruz lagunduriko instalazioa edo makineria nabarmen kaltetzen duena.

b) Inbertsioa nahi gabe hondatzea onuradunari ezin egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, betiere Ingurune Naturalaren Zerbitzuari horren berri ematen bazaio garaiz eta behar bezala.

7. Espediente baten bidez egiaztatzen bada onuradunak gezurrezko aitorpen bat egin duela nahita, laguntzak bertan behera utziko dira. Gainera, onuraduna neurri horretarako laguntzetatik baztertuko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarririko zehapenak edo aitorpen hori aurkezteko unean indarrean diren iruzurraren kontrako borrokako prozeduretatik eratorritakoak.

8. Azken ordainketa egin aurretik egiaztatzen bada eskaeren hurrenkera finkatzeko puntuazioa ateratzeko aintzat hartutako balorazio irizpideak aldatu direla, puntuazio txikiagoa zegokiola eta, horren ondorioz, onuradun izaera galduko zukeela, onuradunak laguntza guztia galduko du.

22. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoen murrizketak.

1. Oinarri arautzaile hauetan azaldutako gerorako konpromisoak betetzen ez badira, laguntzak itzuli beharko dira osoki edo partez, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 34. eta 35. artikuluekin bat.

2. Konpromiso horiek bete ezean jasotako laguntzaren portzentaje bat itzuli beharko da, baita legez ezarritako berandutze-interesak ordaindu ere. Halakoetan, mailaketa bat eginen da, ondoren ezartzen diren irizpideekin bat:

Basoberritzeak eta bertze landaketa batzuk:

Laguntza pagatu ondoko hirugarren, laugarren edo borzgarren urtean hutsarteak antzematen badira, eta landaketen edo babes sistemen mantentze-lanak behar bezala ez egitearen ondorioa bada:

–Hutsarteak %10-%25 tartean badaude, landaketagatik (babes sistemei dagokiena barne) eta lehenbiziko bi urteetako mantentze-lanengatik jasotako laguntzaren %25 itzuli beharko da.

–Hutsarteak %25etik goitikoak badira, landaketagatik (babes sistemei dagokiena barne) eta lehenbiziko bi urteetako mantentze-lanengatik jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da.

Mantentze-lanak:

Basoberritze produktiboetarako ezinbertzekoak diren mantentze-lanak (inausteak eta aratzeak) eta eskaeran aurkezten den mantentze-lanen planean deskribatutakoak egiten ez badira, ezinbertzeko kasuetan izan ezik, egoera hori detektatu arte jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da.

Sasi garbiketa: lurrazala hondatzea eta garbiketaren aurreko egoerara bueltatzea 5 urte baino gutxiagoko epean.

Garbitutako azalera laguntza pagatu ondoko hirugarren, laugarren edo borzgarren urtean hondatzen bada.

–Azalaren %10etik %25era hondatzen bada, jasotako laguntzaren %25 itzuli beharko da.

–Azalaren %25etik gora hondatzen bada, jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da.

Basoko bideak: hobetutako azpiegituraren baldintzak andeatzea 5 urte baino lehenago (non ez dituen hondamendi natural larriren batek eragin), egindako obraren ezkutuko akatsak agertzen dituela.

–Jasotako laguntzaren %25 itzuliko da diruz lagundutako azpiegiturek funtzionaltasuna galtzen badute edo hondatzen badira, eta ibilgailuak hor barna ibiltzen ahal badira.

–Jasotako laguntzaren %100 itzuliko da, zelaitzea hobetzeko edo basoko bide berriak egiteko direnean, eta ibilgailuak ezin badira hortik ibili.

Diruz lagundutako bertze inbertsio batzuk: azpiegituretan egiten diren inbertsioak funtzionalak izanen dira, gutxienez, laguntza ordaindu eta hurrengo bortz urteko aldian. Aldi horretan ikusten baldin bada ez dutela beren helburua betetzen, jarduketa horretarako jasotako diru-laguntza osoa itzuliko da, baldin lehenbiziko bi urteetan gertatzen bada erabileraren galera, eta, hirugarrenean edo borzgarrenean gertatzen bada, erdia.

3. Konpromiso horiek bete gabe utzi direla ez da ondorioztatuko baldin eta ezinbertzeko arrazoi hauetako bat gertatzen bada:

a) Hondamendi natural larria, diruz lagunduriko instalazioa edo makineria nabarmen kaltetzen duena.

b) Inbertsioa nahi gabe hondatzea onuradunari ezin egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, betiere Ingurune Naturalaren Zerbitzuari horren berri ematen bazaio garaiz eta behar bezala.

4. Ezinbertzeko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatuz gero, onuradunak idatziz jakinarazi beharko du, froga egokiak erantsita, gertakaria izan eta hogeita hamar egun balioduneko epean, eta betiere instrukzio organoak kontrola egin behar duela adierazi edo hura gauzatu baino lehenago.

23. oinarria.–Laguntzak metatzea.

Laguntza hauek metatzen ahalko dira:

1. Batasunaren organoek kudeatutako laguntzak eta landa garapenerako estatu-laguntzak, kostu diruz lagungarri berberetarako direnean, baldin eta gainditzen ez badira Batasunaren Zuzenbidearen arau aplikagarrietan laguntzetarako ezarritako gehieneko intentsitate portzentajeak.

2. Landa garapenerako estatu-laguntzak (kostu diruz lagungarri identifikagarriak badituzte) eta estatuko bertze laguntza batzuk, baldin eta kostu diruz lagungarriak ezberdinak badira edo, kostu diruz lagungarriak berdinak izanda ere, bien artean gainditzen ez badira landa garapenerako estatu-laguntzetarako ezarritako gehieneko zenbatekoa edo laguntzarako gehieneko intentsitate portzentajeak.

3. Estatuak landa garapenerako ematen dituen laguntzak, kostu diruz lagungarri identifikagarririk ez dutenak, eta Estatuko bertze edozein laguntza, azken horrek kostu diruz lagungarri identifikagarriak baditu.

4. Landa garapenerako estatu-laguntzak (kostu diruz lagungarri identifikagarririk ez dutenak) eta estatuko bertze edozein laguntza, azken horrek ere kostu diruz lagungarri identifikagarriak ez baditu, betiere bien artean gainditzen ez badira landa garapenerako estatu-laguntza handienarentzat ezarritako gehieneko zenbatekoa edo gehieneko intentsitate-portzentajeak.

5. Nekazaritza sektorearentzako landa garapenerako estatu-laguntzak eta LGENFren laguntzak, kostu diruz lagungarri berberetarako direnean, izan LGENFrekin batera finantzatzen ahal direnak, izan finantzaketa nazionala baizik ez dutenak, eta bien artean gainditzen ez bada landa garapenerako estatu-laguntzentzat ezarritako gehieneko laguntza edo gehieneko intentsitatea.

6. Landa garapenerako estatu-laguntzak eta kostu diruz lagungarri berberetarako gutxieneko laguntzak, betiere bien artean gainditzen ez bada landa garapenerako estatu-laguntzarako ezarritako gehieneko zenbatekoa edo gehieneko intentsitatea.

24. oinarria.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

1. Laguntza hauen onuradunen datuak honako arau honekin bat argitaratuko dira: nekazaritzako politika bateratuaren finantziazioari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamendua, 111. artikulua.

2. Onuradunen datu pertsonalak erakunde nazionalek eta Europar Batasuneko erakundeek erabili ahal izanen dituzte, betiere administrazioen kudeaketa, kontrol eta ikuskaritzako zein jarraipen eta ebaluazioko betebeharrekin zerikusia izanez gero, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren (EB) 117. artikuluan xedatutakoarekin bat.

3. Ondorio horietarako, onuradunek 95/46/EE Zuzentarauko datuen tratamenduari buruzko arauetan eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako eskubideak balia ditzakete.

II. ERANSKINA

Laguntza eta ordainketa eskatzeko inprimakiak eta zerrendak

Diru-laguntza jaso dezaketen baso-espezieen zerrenda

IFN
KODEA

IZENA EUSKARAZ

IZEN ZIENTIFIKOA

HOSTOZABAL AUTOKT.

1

Adernoa

Heberdenia bahamensis

2

Arangurbe arrunta

Amalanchier ovalis

BAI

3

Arrazian

Frangula ainus

BAI

4

Karraskila

Rhamnus alaternus

BAI

5

Basaerramua

Euonymus europaeus

BAI

6

Mirtoa

Myrtus communis

BAI

7

Akazia

Acacia spp.

8

Gartxu hostozabala

Phillyrea latifolia

BAI

09:00

Zuhandorra

Cornus sanguinea

BAI

12

Basa nabzabia

Malus sylvestri

BAI

13

Almeza

Celtis australis

BAI

14

Hagina

Taxus baccata

BAI

15

Elorri zuria

Crataegus spp.

16

Udareondoa

Pyrus spp.

BAI

17

Atlasko zedroa

Cedrus atlantica

18

Lawson altzifrea

Chamaecyparis lawsoniana

21

Ler gorria

Pinus sylvestris

22

Mendi-pinua

Pinus uncinata

23

Pinazi pinua

Pinus pinea

24

Aleppo pinua

Pinus halepensis

25

Larizio pinua

Pinus nigra

26

Itsas pinua

Pìnues pinaster

27

Pinu kanariarra

Pinus canariensis

28

Intsinis pinua

Pinus radiata

31

Izei zuria

Abies alba

32

Izei espainiarra

Abies pinsapo

33

Izei gorria

Picea abies

34

Douglas izeia

Pseudotsuga menziesii

35

Alertzea

Larix spp.

36

Altzifre arrunta

Cupressus sempervirens

37

Ipurua

Juniperus communis

38

Intsentsu-miterra

Juniperus thurifera

39

Miter feniziarra

Juniperus phoenicea

40

Haritza

Quercus sp.

41

Haritz kanduduna

Quercus robur

BAI

42

Haritz kandugabea

Quercus pretarea

BAI

43

Ametz arrunta

Quercus pyrenaica

BAI

44

Haritz hostotxikia

Quercus faginea

BAI

45

Artea

Quercus ilex

BAI

46

Artelatza

Quercus suber

BAI

47

Ametz ilaunduna

Quercus pubercens

BAI

48

Haritz gorria

Quercus rubra

49

Beste “quercus” batzuk

Alter Quercus

50

Ibaiertzeko zuhaitzak

Ibarbasoak

51

Zurzuria

Populus alba

BAI

52

Lertxuna

Populus tremula

BAI

53

Tamariza

Tamarix spp.

BAI

54

Haltza

Alnus glutinosa

BAI

55

Lizar hostotxikia

Fraxinus angustifolia

56

Zumar hostotxikia

Ulmus minor

57

Sahatsa

Salix spp.

58

Makal beltza

Populus nigra

BAI

65

Gorostia

Ilex aquiifolium

BAI

66

Olibondoa

Olea europaea

BAI

67

Algarroboa

Ceratonia siliqua

BAI

68

Gurbitza

Arbutus unedo

BAI

71

Pagoa

Fagus sylvatica

BAI

72

Gaztainondoa

Castanea sativa

BAI

73

Urkia

Betula spp.

74

Hurritza

Corylus avellana

BAI

75

Intxaurrondoa

Juglans nigra

BAI

76

Astigarra

Acer campestre

BAI

77

Ezkia

Tilia spp.

BAI

78

Gurbea

Sorbus spp.

BAI

79

Platanoa

Platanus hispanica

91

Ezpela

Buxus sempervirens

BAI

92

Sasiakazia

Robinia pseudoacacia

93

Pistancia terebinthus-a

Pistancia terebinthus

BAI

94

Erramua

Laurus nobilis

BAI

95

Gereziondoa

Prunus spp.

BAI

96

Zumakea

Rhus coraria

97

Intsusa beltza

Sambucus nigra

BAI

98

Xarma arrunta

Carpinus betulus

BAI

207

Akazia beltza

Acacia melanoxylon

215

Iparraldeko elorri zuria

Crataegus monogyna

BAI

217

Himalaiako zedroa

Cedrus deodara

219

Tetraclinis articulata

Tetraclinis articulata

235

Alertze europarra

Larix decidua

236

Arizonako nekosta

Ceprussus arizonica

237

Hego-ipurua

Juniperus oxycedrus

BAI

239

Sabina arrunta

Juniperus sabrina

BAI

243

Ametz ilaunduna

Quercus humilis

BAI

244

Portugalgo erkametza

Quercus fruticosa

255

Lizar arrunta

Fraxinus excelsior

BAI

256

Zumar hostozabala

Ulmus glabra

BAI

257

Zume zuria

Salix alba

BAI

258

Makal kanadarra

Populus canadensis

273

Urkia

Betula pubenscens

BAI

275

Intxaurrondo amerikarra

Juglans regla

276

Ihar frantsesa

Acer monspessulanum

BAI

277

Ezki hostotxikia

Tilia cordata

BAI

278

Hostazuria

Sorbus aria

BAI

279

Ekialdeko platanoa

Platanus orientalis

292

Japoniako akazia

Sophora japonica

295

Elorri beltza

Prunus spinosa

BAI

297

Intsusa gorria

Sambucus racemosa

299

Pikondoa

Ficus carica

315

Hegoaldeko elorri zuria

Crataegus laevigata

BAI

317

Libanoko zedroa

Cedrus libani

335

Japoniako alertzea

Larix leptolepis

336

Portugalgo nekosta

Cupressus liusitanica

355

Lizar loreduna

Fraxinus omus

356

Siberiako zumarra

Ulmus pumila

357

Sahats iluna

Salix atrocinera

BAI

373

Urki dilindaria

Betula pendula

BAI

376

Ezkia

Tilia platyphyllos

378

Otsalizarra

sorbus aucuparia

392

Akazia hiruarantza

Gladitsia tracanthos

395

Gereziondoa

Prunus avium

BAI

399

Masustondoa

Morus spp.

BAI

415

Crataegus lacinata

Crataegus lacinata

435

Alertze hibridoa

Larix x eurolepis

436

Monterrey-ko nekosta

Cupressus macrocarpa

457

Babiloniako sahatsa

Salix babylonica

476

Ihar italiarra

Hacer opalus

BAI

478

Gurbeondoa

Sorbus domestica

BAI

515

Mazpil-elorria

Crategus azarolus

557

Sahats britaniarra

Salix cantabrica

576

Ihar sasiplatanoa

Acer pseudoplatanus

BAI

578

Basagurbea

Sorbus torminalis

BAI

657

Ahuntz-sahatsa

Salix caprea

BAI

676

Astigar zorrotza

Acer platanoides

678

Azpil hostozabala

Sorbus latifolia

757

Zume hostoestua

Salix alaegnos

BAI

778

Hostazuri txikia

Sorbus chamaemespilus

857

Zume hauskorra

Salix fragilis

BAI

901

Sekuoia luzea

Sequioia sempervirens

902

Kriptomeria

Criptomeria japinica

903

Sekuoia erraldoia

Sequoiadendron giganteum

904

Tsuga

Tsuga heterophylla

918

Tuia erraldoia

Thuja plicata

921

Taeda pinua

Taeda pinua

922

Estrobo pinua

Estrobo pinua

923

Attenuata pinua

Pinus attenauta

933

Sitka izeia

Picea sitchensis

941

Gaztainaritza

Quercus castaneifolia

942

Zingira-haritza

Quercus palusturis

951

Tulipa-arbola

Liriodendron tulipifera

952

Likidanbarra

Liquidambar startcuflua

954

Haltz italiarra

Alnus cordata

957

Zume gorria

Salix purpurea

BAI

972

Japoniako gaztainondoa

Castanea creneta

995

Gereziondo beltza

Prunus serotina

Nafarroan Fussarium circinatum patogenoak jotako udalerrien zerrenda

Zk.

TOKI ENTITATEAREN IZENA

1

ARAIZKO UDALA

2

ARANOKO UDALA

3

ARANTZAKO UDALA

4

ARESOKO UDALA

5

BASABURUKO UDALA

6

BAZTANGO UDALA

7

BERAKO UDALA

8

BERTIZARANAKO UDALA

9

BETELUKO UDALA

10

DONAMARIAKO UDALA

11

ETXALARKO UDALA

12

ELGORRIAGAKO UDALA

13

ERATSUNGO UDALA

14

EZKURRAKO UDALA

15

GOIZUETAKO UDALA

16

IGANTZIKO UDALA

17

ITURENGO UDALA

18

LABAIENGO UDALA

19

LARRAUNGO UDALA

20

LEITZAKO UDALA

21

LESAKAKO UDALA

22

OIZKO UDALA

23

SALDIASKO UDALA

24

DONEZTEBEKO UDALA

25

SUNBILLAKO UDALA

26

URDAZUBIKO UDALA

27

URROZKO UDALA

28

ZUBIETAKO UDALA

29

ZUGARRAMURDIKO UDALA

32

86. FAZERIA (ITUREN-URROTZ)

30

87. FAZERIA (BIDASOA-BERROARANGO ADMINISTRAZIO BATZORDEA)

31

91. FAZERIA (KOKORIKO MENDIKO ADMINISTRAZIO BATZORDEA)

LAGUNTZAREN ESKAERAN AURKEZTU
BEHARREKO INPRIMAKIAK

1. inprimakia.–Basolanetarako laguntzen eskaera.

2. inprimakia.–Eskatutako ekintzak (toki entitateak).

3. inprimakia.–Ordezkaritza baimentzeko idazkia.

4. inprimakia.–Lurzatiaren titularraren baimen-ematea eskatzailearen alde.

5. inprimakia.–Ziurtagiria / erantzukizunpeko adierazpena (laguntza eskaerarekin batera aurkeztu beharrekoa. Eskatzaile guztiek bete beharko dituzte 1. eta 2. atalak. 3. atala beteko da eskaera motaren arabera).

ORDAINKETAREN ESKAERAN AURKEZTU BEHARREKO INPRIMAKIAK

6.a inprimakia.–Ordainketaren eskaera. Gastuen eta ordainketen ziurtagiria, toki entitateen kasuan.

6.b inprimakia.–Ordainketa eskatzeko inprimakia. Gastuen eta ordainketen ziurtagiria, eragile pribatuen kasuan.

7. inprimakia.–Obraren zuzendaritzaren ziurtagiria.

8. inprimakia.–Obra zuzendariaren erantzukizunpeko adierazpena.

9. inprimakia.–Toki entitateko idazkariaren ziurtagiria / eragile pribatuaren erantzukizunpeko adierazpena, diru-sarrerei buruz.

10.a inprimakia.–Ziurtagiria, hornitzailea aukeratzeko erabakia justifikatzeko (toki entitateak).

10.b inprimakia.–Esleipen prozesuaren balidazioa (1) (toki entitateko idazkariak bete beharrekoa).

Jaitsi beharreko fitxategiak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F1806513