10. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Erroibar-Orreagako zizen eta basoko produktuen
aprobetxamendu eremuaren ordenantza arautzailea.
Behin betiko onespena

Aurizko Udalak, 2016ko abenduaren 22an egin bilkuran, Erroibar-Orreagako zizen eta basoko produktuen aprobetxamendu eremua arautzen duen ordenantza hasiera batean onetsi zuen (2017ko otsailaren 7ko 26 zk. duen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua).

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua, aipatu ordenantza behin betiko onetsi da, eta testua oso-osorik argitaratzea xedatu da, behar diren ondorioetarako.

Auritzen, 2017ko abenduaren 13an.–Alkatea, Luis de Potestad Tellechea.

ORDENANTZA ARAUTZAILEA ERROIBAR-ORREAGAKO ZIZEN
ETA BASOKO PRODUKTUEN APROBETXAMENDUAREN EREMUA

ZIOEN AZALPENA

Erroibarko, Aurizko eta Orreagako Udalak eta Aintzioako, Bizkarreta-Gerendiaingo, Erroko, Esnozko, Aurizberriko, Lintzoaingo, Mezkirizko, Orondrizko eta Zilbetiko kontzejuak baso-eremu garrantzizkoan daude, mikologiaren aldetik oso aberatsa eta biltzaile asko erakartzen duena. Gure mendietako zizek interes handia piztu dute jendearengan azkeneko urtetan eta gero eta biltzaile gehiago daude. Eremu anitzetara ibilgailuz iristeko erraztasunak eta bilketa, zenbaitetan, behar bezala ez egiteak, presio handia eragin duten natur ingurunean. Hortaz gain, zizak baliabide endogeno gisa hartuta, gure eskualdeko garapenari ekarpenik egin gabe ateratzen diren baliabidea dira.

Nafarroako Mendien Erregelamenduak (52/1992) dio zizen bilketa baso aprobetxamendua dela, eta mendiko jabeak, mendiko baliabideen jabe den neurrian, zizen bilketa sustatu dezakeela baita eskubide osoz gauzatu ere.

Kudeaketa Plan Mikologikoa egin ondoren (http://www.erro.es/eu/archivos/538), hiru udalek eta 9 kontzejuek bilketa arautua elkarrekin garatzea erabaki dute, helburu hauek kontuan hartuta:

1. Masifikazioa eta zizen, onddoen eta gainerako produktu naturalen neurrigabeko bilketa saihestea.

2. Diru-sarrera zuzenak sortzea arautzearen autofinantzazioa lortzeko.

3. Baliabide mikologikoaren bidez tokiko enplegua sustatzea, landa garapen jasangarriaren baitan.

Aipatutako plana egoki garatzeko, lehen errandako udal eta kontzejuetako mendietako zizen, onddoen eta gainerako baso produktuen aprobetxamendua arautzen duen Ordenantza hau onartu da.

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Araudiaren eremua eta eredua:

a. Barruti honetan sartutako onura publikoko edo oihan ondareko mendietako zizen, onddoen eta gainerako produktu naturalen aprobetxamendua Erroibar-Orreaga Parke Mikologikoaren kudeaketa ereduaren bitartez arautuko da (ikus barrutiaren mapa 1. eranskinean)

b. Jarraipen Batzorde batek barrutiaren kudeaketaren kontrol publikoa eginen du. Batzordea horrela osatuko da:

1. Erroibarko Udala.

2. Erroibarko Kontzejuetako ordezkariak.

3. Aurizko Udala.

4. Orreagako Udala.

5. Enpresa kudeatzailea.

b. Jarraipen batzordeak parke mikologikoaren funtzionamendu arauak onetsiko ditu urtero. Arau horiek ordenantza honetan oinarrituko dira; hala ere, aldaketak egin ahalko dira, urteko ebaluazioak kontuan hartuta eta Kudeaketa Plan Teknikoan ezarritako helburuak betetze aldera.

c. Barrutiaren mugak behar bezala seinaleztatuko dira, zizen, onddoen eta gainerako produktu naturalen barrutiak seinaleztatzeari buruzko 1994ko apirilaren 25eko Foru Agindua betetzeko.

2. artikulua. Barrutiaren arau orokorrak:

a. Biltzaile bakoitzak gehienez ere 8 Kg ziza eta/edo onddo bil ditzake eguneko.

b. Biltzaile orok biltzeko baimena izan behar du urteko edozein egunean zizak eta onddoak biltzeko.

c. Adin txikikoak: 14 urtez behitikoak ez daude beharturik biltzeko baimena edukitzera, hala ere, zizak biltzeko baimena duen heldu batekin joan beharko dute, hura izango baita arduraduna. 14 urtetik goiti duten adin txikikoek gurasoen baimena behar dute biltzaile baimena eskuratzeko.

3. artikulua. Gainerako baso-produktuei dagokienez:

a. Basoko gainerako produktu naturalen (patxaranak, gaztainak, masustak, sendabelarrak, etab.) bilketak ekosistemaren oreka kaltetuko balu, zizak eta onddoak biltzeko ordenantza honetan ezarritako baimen berbera jarri ahalko da.

b. Produktu horien aprobetxamenduaren arautegi espezifikoa barrutiaren jarraipen batzordearen eskariz garatuko da.

4. artikulua. Biltzeko baimenak:

a. Zizak biltzeko baimenek haren titularrari eskubidea ematen diote araututako basoetan ziza, onddo eta gainerako produktu naturalen espezieak biltzeko (Ikus espezieak 2. Eranskinean), baimen mota bakoitzean ezarritako indarraldiaren eta kopuruaren arabera. Jarraipen batzordeak Eranskineko zerrenda aldatu ahalko du. Modu berean Parke Mikologikoaren zerbitzuak erabiltzeko eskubidea ematen dio, baldintza beretan.

b. Baimenaren frogagiria ibilgailuaren aginte-mahaian jarri beharko da, barrutiaren gaineko kontrola eta jarraipena errazteko. Frogagiriak zura ematen ez duten oihan aprobetxamenduen egiaztagiritzat balioko du (zizak, onddoak eta produktu naturalak).

c. Baimenaren titularrak parke mikologikoaren funtzionamendu arauak jasoko ditu, eta, betetzen ez badira, baimenak indarra galduko du.

d. Araututako mendietan bildutakotzat joko dira mendi horietan sartzeko oihan pistetan biltzaile orok bere ibilgailuan daramatzan ziza, onddo eta produktu natural guztiak.

e. Biltzailearen baimena pertsonala eta besterenezina da. Titularrak gainean eraman beharko du ziza, onddo eta gainerako produktu naturalak biltzen ari den aldi oro. Baimenarekin batera, nortasuna ziurtatzeko agiri bat eman beharko du eta huraxe erakutsi beharko du barrutiko langileek edo agintari eskudunek eskatzen dioten aldi bakoitzean.

5. artikulua. Baimen motak (arruntak):

a. Eguneko baimena: 5 euro eguneko. Salbuespeneko kasuetan, biltzaile gehiegi aritzeak aprobetxamenduaren iraunkortasuna arriskuan jar badezake, biltzaileak eremuka banatu ahalko dira baita eguneko baimenik ez saldu ere.

b. Urteko baimena: 3 baimen mota egonen dira:

1. Urteko egun guztietarako baimena: 80 euro urteko.

2. Astelehenetik ostiralerako baimena, jaiegunak izan ezik: 50 euro urteko.

3. Larunbat, igande eta jaiegunetarako baimena: 50 euro urteko.

Urteko baimenek ekainaren 1etik hurrengo urteko ekainaren 1a arte izanen dute indarra. Urteko baimena galduz gero, kopia bat kudeatzeko eta egiteko prezioa 10 eurokoa da.

6. artikulua. Baimen bereziak:

a. Bizilagunentzako baimena: Urteko egun guztietarako, 10 euro balio du (erroldatuak). Baimen hori emateko ez dago mugarik, hura indargabetuko duen arau hausterik egiten ez den bitartean. Biztanletzat joko dira baldintza hauek betetzen dituzten herritarrak:

1. Udal Biztanleen Erroldan izena emanda egotea, gutxienez urte beteko antzinatasunarekin.

2. Udalerri hauekiko zerga-betebeharrak eguneratuak izatea.

b. Baimen zientifiko-hezigarria: baimen hau beharko da gehienez onddo espezie orotako 5 ale biltzeko, lagun eta egun bakoitzeko. Bilketaren helburuak frogatu beharko dira. Urtekoa edo egunekoa izan daiteke. DOAN.

7. Artikulua. Biltzeko arauak:

a. Biltzeko ordutegia: debeku da gauez biltzea, eguzkia sartu baino ordubete lehenagotik eguzkia atera eta ordubete pasatu arte.

b. Biltzeko eremuak: debeku da biltzea parke Mikologikoak edo jabeek seinaleztatutako erreserbetan edo arrisku eremuetan (zuhaitzak eror daitezkeelako, baso lanak egiten ari direlako, ehiza-taldean ari direlako edo bertzelako arrazoiak tarteko).

c. Tresnak: galarazia dago eskuareak erabiltzea, baita lurraren humus-geruzari, onddo-mizelioari eta landaretzaren sustraiei kalte egin diezaieketen bestelako tresnak ere.

d. Gutxieneko neurriak: oro har, bil daitezkeen ziza eta/edo onddoen txapelak gutxienez 4 cm-ko diametroa izan behar du. Espezieotako aleek gutxienez 2 cm-ko diametroa izan behar dute: Marasmius oreades (Marasmio jangarria), Cantharellus cinereus (Saltsa-perretxiko aranusaina), Cantharellus cibarius (Ziza horia), Cantharellus lutescens (Saltsa-perretxiko horia), Cantharellus tubaeformis (Saltsa-perretxiko horiluna) eta Craterellus cornucopioides (Saltsa-perretxiko beltza). Ez da zilegi Amanita caesarea (Gorringoa) espeziearen arrautza itxiak biltzea; hau da, karpoforoa errezelaren barruan itxita dagoela.

8. artikulua. Gomendioak:

a. Bil daitezkeen zizak: ezagutzen diren espezieak bakarrik biltzea gomendatzen da. Zalantza izanez gero, ale gutxi oso batzuk hartu eta mikologo aditu bati argibideak eskatzea gomendatzen da, interes gutxiko zizen bilketa eta balizko intoxikazioak saihesteko.

b. Zizen bilketa eta garraioa: gomendatzen da tokian bertan zizak garbitzeko nabalak erabiltzea, eta saskietan edo euskarri zurrunetan eramatea, plastikozko poltsak saihestuz.

c. Zizen egoera: ale ustelduak, hautsiak eta hondatuak errespetatu behar dira, baita bilketa gai ez diren aleak ere.

9. artikulua. Bideen erabilera:

a. Ibilgailuak sartzea: biltzeko baimenaren errezibuak zura ematen ez duen oihan aprobetxamenduaren (zizak eta onddoak) egiaztagiritzat balioko du. Hortaz, baimena erosteak oihan aprobetxamenduak egiteko baimendutako oihan pistetatik ibilgailuak ibiltzeko balio du, baina mendiaren jabeak jar ditzakeen aldi bateko zein behin betiko debeku zehatzei loturik dago. Bertze aldetik, oihan pistetan ibilgailu gutxiago ibiltzeko, biltzaileek ibilgailuak partekatzea sustatuko da, baita oinez edo motorrik gabeko bertze garraiobideez bilketa-eremuetara iristea ere.

b. Ibilgailuak aparkatzea: berariaz moldatuta dauden tokietan utziko dira, eta, halakorik ezean, pistetako bazter guneetan, betiere bertze ibilgailuei bidea galarazten ez bazaie (auto, kamioi, traktore edo bertze batzuk).

c. Dena den, pistetatik ibiltzeko Erroibar, Auritz eta Orreagako Herriko bideen eta herri-lurretako finketara sartzeko bideen erabilera arautzen duten ordenantzetan ezarritakoa bete beharko da.

10. artikulua. Parke Mikologikoaren zerbitzuak:

a. Biltzailearen arreta: larrazkenean, Informazio Mikologikoaren Gunean biltzaileentzako arreta eskainiko da, bertan, telefonoz, posta elektronikoz edo sare sozialen bidez. Zerbitzu hauek eskainiko dira:

1. Baimenak ematea: parke Mikologikoaren Informazio Gunea irekitzen den egun eta ordutegien barne. Parkearen web gunearen bidez baimena lor daitekeen bertze toki batzuetako informazioa emango da.

2. Mapa-gida: biltzaileei Parkeko mapa-gida emango zaie, parkean kokatu eta pistetatik zein errepideetatik ibiltzeko erraztasunak emateko.

3. Erakusketa mikologikoa: asteburuero zizen erakusketa txiki bat jarriko da, jangarriak diren espezieak eta horien ordezko toxikoak ezagutzera emateko.

4. Aholkularitza pertsonala: biltzeko baimena emateaz gain, nora joan, bil daitezkeen ziza motak, eta bertzelako informazio eta aholkuak emanen dira.

b. Zizen produkzioaren jarraipena: astero parte mikologikoak eginen dira eta urtero ekoizpen mikologikoaren txostenak. Parte mikologikoak astean behin argitaratuko dira larrazkenean, eta hamabostean behin udan. Neguan eta udaberrian ez dira eginen.

c. Aprobetxamenduaren zainketa: Oihan pistetan barna zaintza/aholkularitza eginen da ibilgailu/baimenen zenbaketaren bidez, arauen betetze maila egiaztatzeko. Modu berean, biltze-presioaren parteak eginen dira astero eta horren gaineko txostenak urtero.

d. Aholkularitza, ziurtapena eta zizen salerosketa: baimen-titularrek eskubidea dute bildutako zizen inguruko argibideak mikologo aditu bati eskatzeko eta zizen ziurtapena eta salerosketa egiteko zerbitzuak erabiltzeko, ezarritako ordutegiaren barne.

e. Azpiegiturak egokitu eta mantentzea: baso-kudeaketa iraunkorra sustatze aldera, parke mikologikotik bideak eta Parkeko eragin-eremuko seinaleak modu egokian mantentzen direla behatuko da.

11. artikulua. Arau-hausteen erregimena:

a. Horretarako eskubiderik gabe legez kanpoko aprobetxamendua egiten duenari 30,05 eta 300,51 euro arteko isuna jarriko zaio, legez kanpoko aprobetxamenduaren izaeraren arabera, eta kalte-ordainak eskatuko zaizkio; gainera, usurpatutako ondasun eta produktuak konfiskatuko zaizkio.

b. Zehaztapen-espedientearen kopia Foruzaingoari eta Guardia Zibilari bidaliko zaie, erantzukizun penalik dagoen jakiteko.

c. Arau hauek betez konfiskatutako zizen eta onddoen etekin ekonomikoa barrutian hobekuntzak egiteko inbertituko da.

Arau hauetan aurreikusten ez diren egoera orotan, aplikagarri izanen dira honako hauek: Erroibarko Udalak, Aurizko Udalak eta Orreagako Udalak onetsitako gainerako ordenantzak, 13/1990 Foru Legea garatzen duen otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretua (Mendien Erregelamendua), eta hura aldatu duten ekainaren 6ko 112/1994 Foru Dekretua (76 zk. duen NAO, 1994ko ekainaren 27koa) eta martxoaren 11ko 141/1996 Foru Dekretua (42 zk. duen NAO, 1996ko apirilaren 5ekoa).

1. ERANSKINA

Erroibar-Orreagako zizen eta bertze baso-produktuen aprobetxamenduaren eremua (PDFa).

2. ERANSKINA

Aprobetxamendurako gai diren espezie jangarriak

ZIZEN ESPEZIEEN ZERRENDA

ZK.

LATINEZKO IZENA

IZEN ARRUNTA

ZK.

LATINEZKO IZENA

IZEN ARRUNTA

1

Agaricus albertii Bon

Champiñón, Zulzo

42

Lactarius deliciosus (L.ex Fr.)S.F.Gray

Niscalo, Robellon

2

Agaricus arvensis Sch.:Fr.

Champiñón anisado, Bola de nieve, Zulzo

43

Lactarius sanguifluus var. Sanguifluus (Paulet)Fr.

Niscalo, Robellón

3

Agaricus bernardii (Quélet)Saccardo

Champiñón, Zulzo

44

Lactarius semisanguifluus Heim et Lecl.

Niscalo, Robellón

4

Agaricus bisporus (Lange)Imbach

Champiñón, Zulzo

45

Langermania gigantea (Batsch:Pers.)Rostk

5

Agaricus bitorquis (Quélet)Saccardo

Champiñón, Zulzo

46

Leccinum aurantiacum (Bull.)S.F.Gray

Hongo ruso

6

Agaricus campestris L.:Fr.

Champiñón, Zulzo

47

Leccinum quercinum Pilat & Dermek

Hongo ruso

7

Agaricus haemorrhoidarius Schulzer

Champiñón enrojeciente

48

Leccinum scabrum (Bull.:Fr.)S.F.Gray

8

Agaricus langei (Moeller)Moeller

Champiñón enrojeciente

49

Lepista nuda (Bull.:Fr.)Cooke

Pie azul

9

Agaricus silvicola (Vitt.)Peck

Champiñón de bosque, Zulzo,

50

Lepista panaeola (Fr.)Karsten

Seta de brezo

10

Agrocybe aegerita (Brig.)Fayod

Seta de chopo

51

Lepista personata (Fr.:Fr.)W.G.Smith

Cabo azul, Pie azul

11

Amanita caesarea (Scop.:Fr.)

Seta de los cesares, Gorringo

52

Leucopaxillus candidus (Bres.)Singer

Blanquilla

12

Amanita rubescens (Pers.:Fr.)S.F.Gray

Amanita enrojeciente

53

Leucopaxillus giganteus (Fr.)Singer

Blanquilla

13

Armillaria mellea (Vahl:Fr.)Kummer

Pago ziza

54

Leucopaxillus paradoxus (Constantin & Dufour)Boursier

14

Boletus aereus Bull.:Fr.

Onddo beltza, Hongo negro

55

Lyophyllum decastes (Fr.:Fr.)Singer

15

Boletus aestivalis (Paulet)Fr.

Onddo beltza, Hongo de verano

56

Macrolepiota mastoidea (Fr.:Fr.)Singer

Galamperna

16

Boletus appendiculatus Sch.

57

Macrolepiota procera (Scop.:Fr.)Singer

Galamperna

17

Boletus edulis Bull.:Fr.

Onddo zuri, Hongo blanco, Calabaza

58

Marasmius oreades (Bolt.:Fr.)Fr. Senderuela

Senderuela

18

Boletus erythropus Pers.

Onddo hankagorri, Pie rojo

59

Morchella (género)

Colmenillas

19

Boletus pinophilus Pilat & Dermek

Onddo beltza, Hongo

60

Pleurotus ostreatus (Jacq.:Fr.)Kummer

Seta ostra

20

Boletus pseudoregius (Hub.) Estades

61

Pleurotus pulmonarius (Fr.:Fr.)Quélet

Seta ostra

21

Calocybe gambosa (Fr.:Fr.)Singer

Perretxiko, seta de primavera

62

Rozites caperatus (Pers.:Fr.)Karsten

22

Calvatia utriformis (Bull.:Pers.)Jaap

63

Russula aurea Pers.

23

Cantharellus cibarius (Fr.:Fr.)Fr.

Rebozuelo, Ziza ori

64

Russula cutefracta Cooke

Gibelurdin

24

Cantharellus cinereus (Pers.:Fr.)Fr.

Trompeta de los muertos

65

Russula cyanoxantha (Sch.)Fr.

Gibelurdin, Carbonera

25

Cantharellus lutescens Pers.:Fr.

Trompetilla amarilla, Angulas de monte

66

Russula heterophylla (Fr.:Fr.)Fr.

Gibelurdin

26

Cantharellus tubaeformis Fr.:Fr.

Trompetilla amarilla, Angulas de monte

67

Russula integra (L.)Fr.

27

Clitocybe costata Kühner & Romagnesi

68

Russula olivacea (Sch.)Pers.

Gibelurdin de 2.ª

28

Clitocybe geotropa (Bull.:Fr.)Quélet

Urril ziza, Platera

69

Russula vesca Fr.

Gibelurdin

29

Clitocybe gibba (Pers.:Fr.)Kummer

70

Russula virescens (Sch.)Fr.

Gibelurdin

30

Clitocybe maxima (Fr.:Fr.)Kummer

Urril ziza, Platera

71

Scutiger pes-caprae (Pers.:Fr.)Bond. & Sing.

Pie de cabra

31

Clitocybe nebularis (Batsch:Fr.)Kummer

Ilarraka, Pardilla

72

Suillus collinitus (Fr.)O.Kuntze

Boleto viscoso

32

Clitopilus prunulus (Scop.:Fr.)Quélet

Molinera, Errotari

73

Suillus granulatus (L.:Fr.)Roussel

Boleto viscoso

33

Coprinus comatus (Müll.:Fr.)Pers

Barbuda, Matacandil

74

Suillus grevillei (Klotzsch)Singer

Boleto de alerce

34

Craterellus cornucopioides (L.:Fr.)Pers.

Trompeta de los muertos

75

Suillus luteus (L.:Fr.)Roussel

Boleto anillado

35

Cuphophyllus pratensis (Pers.:Fr.)Bon

76

Tricholoma columbetta (Fr.:Fr.)Kummer

Palometa

36

Hydnum albidum Peck

Gamuza, Lengua de vaca

77

Tricholoma gausapatum (Fr.:Fr.)Quélet

Negrilla, seta de pino, ratón

37

Hydnum repandum L.:Fr.

Gamuza, Lengua de vaca

78

Tricholoma orirubens Quélet

38

Hydnum rufescens Sch.:Fr.

Gamuza, Lengua de vaca

79

Tricholoma portentosum (Fr.)Quélet

Capuchina

39

Hygrophorus marzuolus (Fr.:Fr.)Bresadola

Seta de marzo, Elurrezko

80

Tricholoma terreum (Sch.:Fr.)Kummer

Negrilla, seta de pino, ratón

40

Hygrophorus penarius Fr.

Llenega blanca

81

Xerocomus badius (Fr.:Fr.)Gilbert

Hongo bayo

41

Kuehneromyces mutabilis (Scop.:Fr.)Smith & Singer

Gainerako espezieak: arrazoi zientifiko-didaktikoak frogatuz gero, gehienez ere onddo-espezie orotako bost ale bildu ahalko dira. Horrelakoetan baimen zientifiko-hezigarria eskuratu beharko da.

Iragarkiaren kodea: L1800206