97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

195/2017 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, 2017-2019 Toki Inbertsioen Planean, “Uraren goi hornidurako inbertsioen programak” izeneko atalaren barnean, sartzen ahal diren inbertsioen zerrendak onesten dituena.

2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legea onetsi da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 61. artikuluan xedatutakoaren babesean, toki entitateekiko lankidetza ekonomikorako tresna izan dadin. Haren helburu nagusia da nahitaezkoak diren udal zerbitzuen estaldura Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde osoan bermatzea. Foru lege horrek 2017ko urtarrilaren 1ean hartu du indarra.

Foru lege horren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana osatzen dute arau horretan aurreikusitako jarduketek; besteak beste, “Inbertsioen programak” atalekoek. Zehazki, haren 6. artikuluaren lehendabiziko idatz-zatiak ezartzen du atal horretan Uraren goi hornidurako inbertsioen programa dagoela, besteak beste.

Alde batetik, arau horren 10. artikuluaren lehenbiziko atalak honako betebehar hau ezartzen die foru legearen II. eranskineko toki entitateei: foru lege horrek indarra hartzen duen egunetik hilabeteko epean, adierazi beharko dute jarduketaren kudeaketa integrala bere gain hartzeko borondatea edo, bestela, eskatu beharko dute lankidetza araubidean gauzatuko dutela; orobat, toki entitateko alkatetzaren edo burutzaren ebazpen bat aurkeztu beharko dute, Toki Inbertsioen Planak bere baitan hartzen ez duen inbertsio zatia finantzatzeko konpromisoarekin.

Bestaldetik, foru lege horren 10.2 artikuluak xedatzen du ezen gero, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenen bidez, onetsiko direla Toki Inbertsioen Planaren inbertsio planetan sartzen ahal diren inbertsioen zerrendak, eta ebazpen horietan honakoak jasoko direla: aurrekontuan dagoen diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen zerrenda, erreserban dauden inbertsioen zerrenda, eta foru legean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik onartu ezin diren inbertsioen zerrenda. Agindu horretan xedatutakoarekin bat, zerrenda horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira.

Aipatutako manuan xedatutakoarekin bat, 2017rako eta 2018rako aurreikuspenen arabera aurrekontuan dagoen diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen zerrendako toki entitateek, ebazpen hau argitaratu eta lau hilabeteko epean, abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen IV. eranskineko 4. atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen du foru lege horrek. 2019an egin beharreko inbertsioen kasuan, dokumentazio hori 2018ko lehen hiruhilekoan aurkeztu beharko da.

Espedientean Toki Azpiegituren Zerbitzuak 2017ko apirilaren 6an emandako txosten bat dago, eta bertan egiaztatzen da Uraren goi hornidurako inbertsioen programako inbertsioen titularrak diren toki entitate guztiek 18/2016 Foru Legearen 10. artikuluko lehen idatz-zatian xedatutakoa betetzen dutela, Baztango Udala izan ezik. Hain zuzen ere, udal horrek berariaz uko egin dio “Iruritako konponbidea (3. fasea). Ziga eta Zigako Zuraurre hornitzea” izeneko inbertsioari. Uko horren ondorioz, ezin da inbertsio hori onartu, foru legean ezarritako baldintza betetzen ez dituelako.

Txostenean proposatzen da “Mendinuetako konponbidea” izeneko inbertsioaren titularra aldatzea, uraren goi hornidura zerbitzua egiten duen toki entitatea ager dadin, hori guztia 18/2016 Foru Legearen 18.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Azkenik, inbertsioen denbora plangintzari dagokionez, toki entitateek urtea aldatzeko proposamenak onartu dira ahal den guztietan, bateragarri egiteko exekuzioaren aurreikuspenarekin eta ekarpenen ordainketaren aldiak zehaztearekin, bai eta planeko urteetarako ezarritako aurrekontuaren mugekin ere. Alde horretatik, kontuan hartu da Jurramendiko Mankomunitateak egindako eskaera, hasiera batean proposatutako inbertsioa (“Vianako eta Erriberako goi hornidura. 4. fasea: hodi nagusiak”) bi jarduketatan zatitzeko: “4. fasea, 1: Lodosa-Cárcar tartea” eta “4. fasea, 2: Sorlada-Mues tartea”.

Bestaldetik, egun berean Toki Azpiegituren Zerbitzuak txosten osagarri bat egin zuen, eta bertan erabilitako irizpideak justifikatu zituen inbertsioen gehieneko diru-ekarpenak eta dagozkien erreserbak kalkulatzeko (18/2016 Foru Legearen 4. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan eskatuak, hurrenez hurren). Bestetik, 2017ko apirilaren 27an beste txosten bat erantsi zien aurrekoei.

Halaber, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuak 2017ko maiatzaren 3an egindako txostena dago, Toki Azpiegituren Zerbitzuaren proposamena babesten duena. Txosten horretan egiaztatzen da 18/2016 Foru Legearen 4.2 artikuluan ezarritakoa betetzen dela, eta inbertsioen programan sortzen diren saldo guztiak (507.628 euro) hasiera batean erreserbatzen dira. Halaber, Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzuak 2017ko maiatzaren 5ean egindako txostena dago.

Horrenbestez, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legean ezarritakoarekin bat, bidezko da Toki Inbertsioen Planean, “inbertsioen programak” izeneko atalaren barnean, sartzen ahal diren inbertsioen zerrenda onestea.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2017-2019 Toki Inbertsioen Planean, “Uraren goi hornidurako inbertsioen programak” izeneko atalaren barnean, sartzen ahal diren eta aurrekontuan dagoen diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen zerrenda onestea. 1. eranskinean jasotzen da.

2. 2017-2019 Toki Inbertsioen Planaren “Uraren goi hornidurako inbertsioen programak” izeneko atalean sartzen ahal diren inbertsioen zerrenda onestea. 2. eranskinean jasotzen da.

3. Onartu ezin diren inbertsioen zerrenda onestea, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik. 3. eranskinean jasotzen da.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. 507.628 euro erreserbatu dira inbertsioen programan aurreikusitako kostuetan izan daitezkeen gehikuntzetarako.

6. 2017rako eta 2018rako aurreikuspenen arabera aurrekontuan dagoen diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen zerrendako toki entitateek, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta lau hilabeteko epean, abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen IV. eranskineko 4. atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen du foru lege horrek. 2019an egin beharreko inbertsioen kasuan, dokumentazioa 2018ko lehen hiruhilekoan aurkeztu beharko da.

7. Ebazpen honen kontra, interesa duten toki entitateek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du ukatuko Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 12an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

1. ERANSKINA

Aurrekontuan dagoen diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen zerrenda

TOKI ENTITATEA

OBRA

INBERTSIOA

2017

2018

2019

Erromantzatua

Biltegi orokorra

250.000

250.000

Mairagako Mankomunitatea-Nafarroa erdialdea

Nafarroako Ubidetik ura hartzeko jarduketa osagarriak

96.000

96.000

Mairagako Mankomunitatea-Nafarroa erdialdea

Goi horniduraren hodi nagusia La Pedreratik (1. fasea)

3.500.000

1.750.000

1.750.000

Mairagako Mankomunitatea-Nafarroa erdialdea

Goi horniduraren hodi nagusia La Pedreratik 2. fasea)

2.500.000

1.250.000

1.250.000

Sakanako Mankomunitatea

Iribasko iturburutik Irurtzunera bitarteko hodi nagusiaren tarte batzuk berritzea

488.000

244.000

244.000

Ultzanuetako Mankomunitatea

Baterako konponbidea (4. fasea). Burutain-Ostitz eta Ziaurritz lotunea

390.000

390.000

Ultzanuetako Mankomunitatea

Baterako konponbidea (5. fasea). Gorrontz-Olano lotunea

200.000

200.000

Ezkabarte

Eusa hornitzea

410.000

205.000

205.000

Iruñerriko Mankomunitatea

Eusako biltegia eta hodiak

720.000

360.000

360.000

Iruñerriko Mankomunitatea

Arreko biltegia

2.060.000

2.060.000

Cortes

Idoia irazgaiztea eta Ubideko hargunea-idoia arteko hodia berritzea

490.000

490.000

Cadreita

Uraren goi hornidurako hodi berria Moranteko urtegitik

504.000

504.000

Jurramendiko Mank.

Vianako eta Erriberako goi hornidura. 3. fasea: Mendazako putzuak

290.000

290.000

Jurramendiko Mank.

Vianako eta Erriberako goi hornidura. 4. fasea: Hodi nagusiak

Lehen tartea: Lodosa-Cárcar

1.500.000

750.000

750.000

2. tartea: Sorlada-Mues

1.000.000

1.000.000

Jurramendiko Mank.

Aras. Uraren goi hornidura Jurramendiko Mankomunitatetik

580.000

580.000

Izarbeibarko Mank.

Errezu-Ziraukiko hodi nagusiaren berritze partziala (gainerakoa)

758.000

758.000

Zangoza aldeko Zerbitzuen Mankomunitatea

Teleagintea eta telekontrola

90.000

90.000

Zangoza aldeko Zerbitzuen Mankomunitatea

Gabarderalgo biltegia

135.000

135.000

Zangoza aldeko Zerbitzuen Mankomunitatea

Edateko uren araztegian, lohietarako zentrifugagailua + jarduketa osagarriak

200.000

200.000

Moncayoko Ur Mankomunitatea

Corellako hodi nagusiaren berritze partziala

680.000

680.000

Ertzilako Uren Partzuergoa

Ertzilako iturburua-edateko uren araztegia bitarteko hodiaren berritze partziala (1.650 metro)

130.000

130.000

Urdazubi

Urdazubi eta auzoak batera hornitzea

330.000

165.000

165.000

Basaburua

Erregulazio biltegia Ihabenen (goi hornidura Arrietako Iturritik)

180.000

180.000

Valtierra

Erregulazio biltegi berria

430.000

430.000

Galbarra

Uraren goi hornidurako hargunea eta hodia berritzea

100.000

100.000

Baztan

Iruritako konponbidea (4. fasea). Hodi nagusiko erdiko tartea berritzea

150.000

150.000

Cascante, Cintruénigo eta Fiteroko Mankomunitatea

Jarduketak erregulazio biltegietan

129.000

129.000

Tutera (Tuterako Ur Batzordea)

Santa Quiteriako biltegiaren egiturazko sendotzea

115.000

57.500

57.500

Tutera (Tuterako Ur Batzordea)

Montes del Cierzoko biltegia eta ponpaketa handitzea (Castejon hornitzea)

450.000

450.000

Izagako Zerb. Adm. Mank.

Mendinuetako konponbidea, 6. fasea. Itzagaondoko eta Lizoaingo hodiak

450.000

450.000

Beruete

Beruete hornitzea (Amabi eta Egozkue auzoak)

100.000

100.000

Erroibar

Lasturko eta Loizuko harguneak egokitzea

60.000

60.000

Luzaide

Harguneak egokitzea

70.000

70.000

Iruñerriko Mankomunitatea

Ziritzako biltegia

385.000

385.000

Ultzanuetako Mankomunitatea

Latasako biltegia

160.000

160.000

Bera

Ibardin hornitzea (Eltzaurdiko biltegia eta lotuneak)

250.000

250.000

Malerrekako Mank.

Doneztebeko biltegia

300.000

300.000

Baztan

Txiskeñako iturriko hodia

138.000

138.000

Sakanako Mankomunitatea

Ihabar-Irurtzun hodi nagusia (partziala)

400.000

400.000

Irañeta

Erregulazio biltegia

180.000

180.000

Izarbeibarko Mank.

Hobekuntzak Arguiñanoko hargunean eta biltegian

124.000

124.000

Mairagako Mankomunitatea-Nafarroa erdialdea

Azkoiengo adarra

2.700.000

1.350.000

1.350.000

Iruñerriko Mankomunitatea

Zuluetako ponpaketa eta bulkada

600.000

300.000

300.000

Cortes

Edateko uren araztegiko jarduketa osagarriak

52.000

52.000

Atetz

Ziganda-Egillorko biltegia

180.000

180.000

Zugarramurdi

Hargune eta hodi berriak

62.000

62.000

Izarbeibarko Mank.

Mañeruko erregulazio biltegia irazgaiztea

100.000

100.000

2. ERANSKINA

Erreserban dauden inbertsioen zerrenda

TOKI ENTITATEA

OBRA

INBERTSIOA

Zangoza aldeko Zerbitzuen Mankomunitatea

Xabierko biltegia

200.000

Ultzanuetako Mankomunitatea

Urritzola Galaingo hodia + ponpaketa

250.000

Jurramendiko Mank.

Vianako eta Erriberako goi hornidura 5. fasea: Hodi nagusiak

1.200.000

Goñi

Goñi hornitzea Iruñerriko Mankomunitatetik

700.000

Aguilar Kodes

Goi hornidurako hodia berritzea

148.000

Izagako Zerb. Adm. Mank.

Iruritako konponbidea. 7. fasea. Teleagintea eta telekontrola

200.000

Izarbeibarko Mank.

Gares-Obanos hodia (Kanpotxetasko tartea)

132.000

Malerrekako Mank.

Aurtizko errekako hargunea hobetzea

200.000

Cabredo

Goi hornidurako hodia berritzea

400.000

Galbarra

100m³-ko biltegia

120.000

3. ERANSKINA

Onartu ezin diren inbertsioen zerrenda, Toki Azpiegituren Planaren foru legean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik

TOKI ENTITATEA

OBRA

INBERTSIOA

OHARRAK

Baztan

Iruritako konponbidea (3. fasea). Ziga eta Zigako Zuraurre hornitzea

378.000

Toki entitatearen ukoa

Iragarkiaren kodea: F1705851