95. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Udalaren Hizkuntza Eskolan irakaskuntza zerbitzuak emateko prezio publikoa arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2016ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantzako aldaketa, Hizkuntza Eskolan irakaskuntza zerbitzuak emateko prezio publikoa arautzen duena.

Hasierako onespenaren erabakia 2017ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ean, eta jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, ordenantza horren aldaketa behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Vianan, 2017ko martxoaren 10ean.–Alkatea, José Luis Murguiondo Pardo.

ORDENANTZA, HIZKUNTZA ESKOLAN IRAKASKUNTZA ZERBITZUAK EMATEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri dira ordenantza honetako prezio publikoak.

2. artikulua. Kurtso bakoitzean zerbitzua emateko eskatzen duten ikasleek ordaindu beharko dute prezioa. Kurtsoetan matrikulatzeko unean bertan sortzen da ordaindu beharra, eta ikasten dutenek edo, adin txikikoak badira, haien legezko ordezkariek ordaindu beharko dute.

3. artikulua. Inskripzioak edozein mementotan egin daitezke, inskripzioa egin hurrenkeraren araberako lehentasuna emanez. 1. eranskin gisa datorren agiria betez eginen da inskripzioa.

4. artikulua. Prezioak hiru hilabetean behin kobratuko dira, eta ez zaie zati proportzionalik itzuliko hiruhilekoan zehar baja ematen duten ikasleei. Baja eskaerak hurrengo hiruhilekoan izanen du eragina.

Bajen prozedura: baja hori formalizatzeko, eskabide bat bete beharko da (Udalak emana, web-orriaren bidez edo bulegoetan bertan, edo Gazte Zentroan emana) ondoren zehazten diren datak baino lehenago, ikaslearen matrikulazioaren ikasturteari dagokion urtearen barruan:

–Bigarren hiruhilekoko baja: abenduaren 31 baino lehen.

–Hirugarren hiruhilekoko baja: martxoaren 31 baino lehen.

Matrikulazioaren prezioa ordaindu eta gero, hura ez da inoiz ere itzuliko.

Ikasturtea hasitakoan izena emanez gero, matrikula jarraian datorren taularen arabera ordainduko da:

HIRUHILEKOA

MATRIKULA

Lehenengoa (urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte)

60,00 euro

Bigarrena (urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitarte)

40,00 euro

Hirugarrena (apirilaren 1etik ekainaren 30era bitarte)

20,00 euro

Aurreko ikasturtean zerbait ordaindu ez duen orok, hurrengorako matrikula egin aurretik ordaintzeke daukana ordaindu beharko du lehenik.

5. artikulua. Hiruhilekotan ordainduko da prezioa, tarifen ondoko taulan jasota dauden datuen arabera, eta ikasturte bakoitzean prezioak igoko dira kontsumoko prezioen indizeak Nafarroan duen igoeraren arabera, betiere gorantz biribilduta, alegia, ateratzen den zatikiaren partez goragoko hurrengo osoko zenbakia emanez, Udalak kontrakoa erabakitzen ez duen bitartean.

ALDIA

KUOTA

Azaroko lehenbiziko hamabostaldia

Matrikula

Abenduko lehenbiziko hamabostaldia

Lehen hiruhilekoa

Otsaileko lehenbiziko hamabostaldia

Bigarren hiruhilekoa

Maiatzeko lehenbiziko hamabostaldia

Hirugarren hiruhilekoa

Tarifen taula:

LEHEN HIRUHILEKOA (iraila-abendua)

BIGARREN
HIRUHILEKOA (urtarrila-martxoa)

HIRUGARREN HIRUHILEKOA (apirila-ekaina)

Matrikula

60,00 euro

Ingelesa, frantsesa, euskara

100,00 euro

100,00 euro

100,00 euro

6. artikulua. Eskolako koordinazioaren arduradunek zehaztuko dute matrikulatutako ikasleak zein klasetan arituko diren, eta matrikulatuak ezin izanen du inoiz irakaslea hautatu, eta ezin izanen da kurtsoa egiteko edo kurtsoan jarraitzeko baldintza gisa ezarri ikasleari irakasle zehatz bat egokitzea. Kurtso bakoitzean ikasleen gutxieneko kopuru bat izanen da.

7. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen araubideari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legean ezarritakoari jarraituko zaio.

Azken xedapen bakarra.–Ordenantza honek testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan hartuko du indarra eta sortuko ditu erabateko ondorio juridikoak ikastaroaren hasierarako.

1. ERANSKINA

Aurre-matrikula eredua 201... -201... ikasturtea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1703761