88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA

Ediktua. 442/2015 prozedura

Nerea Acebes Lasa andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: aipatuko diren finken traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegi honetan bideratu den 442/2015 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea Esteban Sánchez Manrique jaunaren eta Rosenda Pantaleona Valencia andrearen kausadunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko, ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean.

Hauxe da finkaren deskripzioa:

etxe bat Ribaforadan, Kale Berriko zenbaki gabean kokatua. 856. finka, Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua: 819. liburukia, 125. orria, 16. liburua.

Eta zitazioa egiteko eta aipatutakoak legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Tuteran, 2017ko azaroaren 15ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Nerea Acebes Lasa.

Iragarkiaren kodea: J1703477