88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 116/2016 prozedura

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 116/2016 prozesuan, Makuma Tropical SLren erabateko kaudimengabezia deklaratzeko dekretua eman da 2017ko martxoaren 16an, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Makuma Tropical SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berrikuspen-errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2017ko martxoaren 16an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1703500