88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Musika Eskolako irakasle lanpostuan (txistuko espezialitatean) aldi baterako kontratu bidez aritzeko

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2017ko apirilaren 28an emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:

–Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, Txistu espezialitateko Musika Eskolako irakasle lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udaleko Joaquín Maya Musika Eskolan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Herritarrendako Arreta Bulegoetan.

Iruñean, 2017ko apirilaren 28an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L1705151