88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, Nafarroako Gobernuarekin elkarlan hitzarmena duten errehabilitazio zentroetako egonaldiak ordaintzeko prestazio ekonomikoak emateko diru-laguntzen deialdiarena. 2017. urtea

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 344344.

Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Zinegotzigo Delegatuaren 2017ko apirilaren 4ko ebazpenaren bidez, diru-laguntzen deialdi hau onetsi da:

Deialdiaren xedea:

Diru-laguntzak arautzea, gizarte zerbitzuen arloan, horien helburua izanik Nafarroako Gobernuarekin elkarlan hitzarmena duten errehabilitazio zentroetako egonaldiak ordaintzeko prestazio ekonomikoak ematea, baldin eta deialdi honen B.3) eta D) ataletan ezarritako baldintzak eta beharkizunak betetzen badira.

Laguntza ekonomiko puntualak dira, borondatearen araberakoak, eta subsidiarioak Nafarroako Gobernuak zentro eta komunitate terapeutikoetan ematen dituenekiko, entitate horiekin hitzarturik: Centro Egiarte Ibarre Multzoa SA; Gizakia Helburu elkartea; Antox: Larraingoa komunitate terapeutikoa.

Iruñean, 2017ko apirilaren 27an.–Zinegotzi delegatua, Edurne Eguino Sasiáin.

Iragarkiaren kodea: L1705141