88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Alkatea udalerritik kanpora dagoen bitartean, apirilaren 13tik 30era (biak barne), haren ordezkoa behar da, eta horregatik Udalbatzako bigarren alkateorde Egoitz Aldaz Osinagaren esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Olaztin, 2017ko apirilaren 11n.–Alkatea, Mikel Azkargorta Boal.

Iragarkiaren kodea: L1704651