88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

159/2017 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 30eko 6/2017 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez 2017-2018 ikasturtean haurrak onartzeko prozedura arautu zen, funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 30eko 6/2017 Ebazpenaren bidez, funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan 2017-2018 ikasturtean haurrak onartzeko prozedura arautu zen.

Haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jaso ondoren, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 5eko 43/2017 Foru Aginduaren bidez eten egin zen Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 30eko 6/2017 Ebazpenaren exekuzioa.

Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 8ko 70E/2017 Foru Aginduaren bidez, aipatutako ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa baietsi zen, eta agindu zen ikasleak onartzeko baremoan lehentasunezko bi irizpide hauek sartzeko: legearen arabera familia ugaria izatea, eta familia unitatearen per capita errenta.

Azaldutakoaren ondorioz, bidezkoa da urtarrilaren 30eko 6/2017 Ebazpena aldatzea, adierazi den moduan, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuaren proposamenarekin bat.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 21.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 30eko 6/2017 Ebazpena aldatzea, ebazpen honen eranskinean aipatzen diren ataletan. Ebazpen horren bidez 2017-2018 ikasturtean haurrak onartzeko prozedura arautu zen, funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan.

2. Epe berri bat irekitzea, 7 egun naturalekoa, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eskaera aurkezteko hasierako epean (2017ko martxoaren 1etik 15era) eskaera aurkeztu zutenek legearen arabera familia ugaria direla froga dezaten, hala badira, eta eskaera berriak aurkez daitezen; eskatzaile guztiei ohartarazten zaie ikasleak onartzeko irizpideak eta kontuan hartu beharreko inguruabarrak 2017ko martxoaren 15ean zeudenak direla oraindik ere.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari eta 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 8an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

ERANSKINA

6/2017 Ebazpenaren aldaketa

Baremoa.

1.–B.bis letra gehitu da, testu honekin:

B.bis. Legearen arabera familia ugaria izatea. 5 puntu.

Ondorio horietarako, familia ugaritzat joko da Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 2. artikuluan eta hurrengoetan halakotzat definitzen dena.

2.–C letra aldatu da, atal hauetan:

C. Familia unitatearen per capita errentaren mailak: 15 puntu.

C.1. Familia unitatearen per capita errentaren tarteak eta puntuazioa:

PER CAPITA ERRENTAREN TARTEAK

PUNTUAZIOA

Gutxienez

Gehienez

Hau baino handiagoa

15.000

1,5

12.400,01

15.000

3

10.700,01

12.400

4,5

9.300,01

10.700

6

7.980,01

9.300

7,5

6.650,01

7.980

9

5.500,01

6.650

10,5

4.500,01

5.500

12

3.350,01

4.500

13,5

Hauxe bera edo hau baino txikiagoa

3.350

15

Familia unitatearen urteko errenta baloratzeko, per capita errenta hartuko da kontuan, hau da, familia unitatearen errenta osoa zati familiako kide guztien kopurua.

Egutegia.

Atal hauek aldatzen dira soilik:

2.–Haurrak onartzeko prozesuan eskumena duten organoak:

f) Behin-behineko plangintzaren lehen plantilla maiatzaren 18tik 30era bitartean igorriko da Hezkuntza Departamentura; behin-behineko plangintzaren bigarren plantilla, matrikulako datuekin, uztailaren 17a baino lehen; eta behin betiko plantilla, ikasturteko lehen astean (eskolak hezkuntza ikuskaritzara onesteko bidalitako egutegiarekin bat), betetako ikaspostuen kopuruaren datuekin.

4.–Haurrak onartzeko prozeduraren garapena.

4.2. Eskaerak:

Hasierako epean (2017ko martxoaren 1etik 15era) eskaera aurkeztu zutenek ez dute beste eskaera bat edo bestelako dokumentaziorik aurkeztu behar, salbu familia ugarien titulu ofiziala, halakorik badute.

Hasierako epean (2017ko martxoaren 1etik 15era) eskaera aurkeztu ez zutenek, eta orain eskaera egin nahi badute, ikastetxean edo entitate titularrean hura hartzeko eta aurkezteko aukera izanen dute. Iruñeko Udalaren menpeko haur eskoletan onartua izateko eskaerak horretarako dagoen tokian aurkeztuko dira, Iruñeko Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoaren web orrian (http://www.pamplona.eu/escuelasinfantiles/verpagina.aspx?idpag=1&idioma=2).

Bi kasuetan, eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 10etik 16ra bitarte izanen da, biak barne.

4.3. Dokumentazioa.

4.3.1. i) letra gehitu da, testu honekin:

i) Legearen arabera familia ugaria dela frogatzen duen dokumentazioa: titulu ofiziala, azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 5. artikuluan ezarritakoaren arabera luzatua.

4.4. Ebazpenaren faseak.

4.4.2. Onartuen behin-behineko zerrenda eta behin-behineko itxarote-zerrenda 2017ko ekainaren 9an argitaratuko dira ikastetxearen eta entitate titularraren iragarki oholetan.

4.4.3. Erreklamazioak ikastetxearen entitate titularrean aurkeztuko dira, 2017ko ekainaren 9tik 13ra bitarte (biak barne), eta hautapen batzordera zuzenduko dira.

4.4.4. Onartuen behin betiko zerrenda eta behin betiko itxarote-zerrenda 2017ko ekainaren 19an argitaratuko dira.

4.5. Matrikula egitea.

4.5.1. Matrikulak entitate titularrak finkatzen duen tokian eginen dira, 2017ko ekainaren 19tik 23ra bitarte, biak barne.

Iragarkiaren kodea: F1704942