88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETAIU

Balorazio txostenaren 2017ko berrikuspena. Hasierako onespena

Etaiuko Udalak, 2017ko apirilaren 3an egin osoko bilkura berezian, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Etaiuko udal-mugarteko ondasun higiezinen balorazio ponentzia osoa berrikusteko proiektua.

2. Hiru udalkide hauek Udaleko ordezkari izendatzea Batzorde Mistoan:

–Jenaro Justo Pascual Desojo.

–Laura Alegría Sos.

–Irene Alegría Sos.

3. Balorazio ponentzia proiektua jendaurrean jartzea 20 egun baliodunean, iragarki laburtua jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-oholean, adieraziz dokumentazioa interesdunen eskura dagoela udal bulegoetan, egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egin ahal izateko.

4. Epe hori iraganik, inork alegaziorik aurkeztu badu, horiek eta Udalaren txostena Nafarroako Gobernuko Lur-ondasunen Zerbitzura igorriko dira, eta galdatuko zaio ahalik eta lasterren era dadila Batzorde Mistoa.

Hori guztia, bat etorririk Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36. artikuluarekin eta hura garatzen duen erregelamendua onesteko irailaren 22ko 100/2008 Foru Dekretuaren 36. artikuluarekin eta hurrengoekin.

Etaiun, 2017ko apirilaren 5ean.–Alkate udalburua, Jenaro Justo Pascual Desojo.

Iragarkiaren kodea: L1704679